jueves, 1 de abril de 2010
XALBADORREN HERIOTZA-XABIER LETE
Adiskide bat bazen
horotan bihotz bera
poesiaren hegoek
setimenduzko bertsoek
hantz aldatzen zutena
plazetako kantari
bakardadez josia
hitz-eldioa iruten
bere barnean irauten
oinaz ez ikasia,ikasia
non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana
non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana
hezia urraturik
bilatu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik
azken hatza huela
bertsorik sakonena
iñoiz ezan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena,bortitzena
non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana
non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana.
miércoles, 31 de marzo de 2010
TXIRRITA

Gaurkoan beste bertsolari haundi bat ekarriko dugu gogora. Argazkian ezkerretara Txirrita eta eskubitara Salburu, biak bertsolariak.
Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" bertsolaria,1860 Hernanin jaio eta Altzan zendu zen 1936an.
Hernaniko Ereñozu auzoan jaio eta oraindik umea zela Oreretako Txirrita baserrira aldatu zen; hortik hartu zuen ezizena. Bere azken urteetan Altzako Gazteluene baserrian bizi izan zen. Nahiz eta bere etxeko premua izan, baserritar bizimodua utzi eta hargintzan hasi zen. 14 urte zituenetik hasi zen bertsolari zaharragoekin herriz herri saioetara joaten.
Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolari gisa nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.
Antonio Zabalari kontatu ziotenez, Txirritagana jende asko joaten omen zen norbaiten kontrako bertso-paperak jar zitzan eskatzera. Desamodio kontuak eta mota guztietako arrazoiengatik sortutako ezin ikusiak ziren, besteak beste, bertso-sorta horietako gaiak. Enkargatutako gaiaren gainean bertso-sorta bat buruz konposatzen zuen Txirritak eta bere ilobak paperean jarri, gero inprentara eraman eta azoka egunetan saltzeko. Bertso asko galdu ez izana herriaren oroimenari eta Antonio Zabala bezalako bertso-paper biltzaileei zor diegu.
Eskola zaharreko bertsolari mutilzahar, parrandazale eta pikaroaren prototipoa bihurtu da Txirrita euskal iruditerian. Hargin ona izan arren, ez omen zitzaion lan egitea asko gustatzen eta ahal zuen guztietan jai hartzen omen zuen tabernan edanean eta jokoan aritzeko. Eskolarik gabea zen; inprentako hizkiak irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten eta bertsoak ilobari diktatzen zizkion.
1935ean lehen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunorde izan zen, eta hurrengo urteko edizioan txapela eman zioten, bertsolariarentzako omenaldi gisa.
1936ko maiatza aldean Goizuetan izandako krisi baten ondorioz 1936ko ekainaren 3an hil zen Altzako Gazteluene baserrian.
Bilbon, Hernanin eta Altzako hiru kalek bere izena daramate. Oreretan bada Txirrita-Maleo izeneko industrialde bat: Bere izena Txirrita eta Maleo baserrien artean egoteagatik datorkio.
Bertso berriak
Txirritak jarriak
Pernando Amezketarrari
1
Ijiniero baten etxera
juan zan egun batian:
urre-barra bat aundi samarrak
zenbat balio lukian.
Erantzun zion: «Etorri gero,
esango dizut jatian,
bazkal-onduan gero kontuak
egingo dira kafian».
2
«Urre barr'ori nun dezu bada,
nere baserritar ona?»
«Por si acaso billatzen badet
galde egin diyot, jauna».
«Danak debalde uzten dizkitzut
gaurko erana ta jana,
naiago nuke etxe ontatik
baldin bazeudeke joana!».
3
Neskamiari uju egin ziyon:
«Zabaldu zaiozu atiak!».
Erantzun ziyon: «Pena ematen dit
asarretuta joatiak!».
Berari parra eragin ziyon
Pernandoren esatiak:
«Bein elkarrekin bazkalduko ta
artu ditzagun kafiak».
4
Neskamiari bigarren txandan:
«Bultza, Maria, atia;
lastima dala diyo jaun onek
asarretuta joatia;
ontâ ezkero igualtsu da ta
eman zaiozu kafia,
arraio onei kostako zaio
berriz gurekin jatia».
5
Bein praile zar bat etorri zan da
zorrotz artu ziyon kargu:
«Errot-arriyak zerutik bera
zenbat denbora biar du?»
Pernando zanak erantzun ziyon:
«Jauna, ez noski bi ordu».
Arro etorri zitzaion baño
laister aurretik bialdu.
6
«Zenbat denbora biar lukian
orain nua esatera,
errot-arria prailia balitz
konparaziyo batera:
gaur amaiketan bota bazuen
Jainkuak zerutik bera,
amabitako etorriko zan
bikariyuen atera».
7
Pernando etzan olakuetan
isillik egon-zalia,
asko pentsatzen etzan aldetik
ematen zuen dalia;
arentzat ere sumatu zuben
uste etzuen alia,
orduko zopa mayian zan da
barrena sartu zan prailia.
8
Orduko oien pasadizua
iñork nai badu ikusi,
bikariyua balkoian zegon,
andik zituben ikusi:
«Prailiak asko dakite baño
gaur artzaia da nagusi;
atoz, Pernando, bazkaldutzera
zere makilla ta guzi».
9
Egun batian astuarekin
abiyatu zan etxetik,
lepo gañian palakatuaz,
maite zuen biyotzetik,
ipurdi-pian zatarrarekin
ez ebakitziagatik;
bazijuan ta apaiz jaun batek
arrapatu du atzetik.
10
Burla egiten asi zitzaion
gure sazerdote jauna:
Jesus, Pernando, au da lujua
zure astuak daukana!
Tela oberik iñun billatzen
izango da naiko lana,
nik ere pozik artuko nuke,
zenbatian dago kana?».
11
Sazerdotiak itz ori esan,
Pernandok buelta urrena;
eskuarekin asto-zipotza
altxatu ziyon aurrena,
esanaz: «Jauna, or dago denda
tela-jeneru orrena;
bertan ederki ikasiko du,
sartu liteke barrena».
12
Dendako ate itxusi ura
zuben denboran ikusi,
sazerdotia ikaratu ta
abiyatu zan igesi.
Uju egin ziyon: «Jauna, etzuben
gutxiagorik merezi;
ordañak entzun nai ezpaditu
neri burlaka ez asi!».
13
Pernando nola bizitzen baizan
bikariyuen auzuan,
egun batian abisatu ta
etxea ekarri zuan;
biyak izketan egondu zian
ordu bete bat osuan
txerriya il da partiziyua
nola guardatuko zuan.
14
Ta esan ziyon: «Pernando, laster
il biar degu txerriya,
bañan badago nere barrenen
kezka bat izugarriya:
igez nundik-nai etorri zaigu
odolkiya ta urdaya,
orain ordañak partitzekotan
besterentzat det erdiya».
15
Erantzun ziyon: «Il beza, jauna,
neri esan diran gisan;
bañan odolki gutxi partitu,
ez bedi tontua izan;
gero balkoian jarri biar du
jendiak ikusi dezan,
gaberdi aldian barrena sartuta
ostu diyotela esan».
16
Kriara laster bialdu zuen
arakiñaren galdian,
ilda balkoian ipiñi zuten
ta odolkiyak baldian;
Pernandok berak eraman ziyon
gabeko amarrak aldian,
apenas asko partitu zuben
miércoles, 24 de marzo de 2010
VERSUS-BERTSOLARITZA
Bertsolaritza, bertsoak egitea beti iruditu zait flipantea,nik batzuetan bertso paperak egin izan ohi ditut eta bertso bakar bat osatzeko ordu erdi baino gehiago behar nituen ta hori zortearekin, eta dozena erdi bat bertso osatzea lortzen nuenean etxeperoak botatzeko modukoa izaten zen.
Bertsoa osatzeko aurrena gaia pentsatu edo ta norbaitek jarritakoa une berean, buruan oinak edo errimak bildu behar dituzu eta lehenik azkeneko puntua egiten da, gero segidan bertsoa osatu behar duzu, nahaste borraste hori zure buruan antolatu eta segundu batzuren ostean bapatean botatzeko gai izaten dira bertsolariak, nik egia esan flipatu egiten dut.
Tenerife inguruan ere ba omen dago antzeko zerbait, Versadores ,izenarekin ezagutzen dituzte
eta kontatu zidatenez bertsokaritzaren oso antzekoa izan behar du, inprobisazio hutsa, , Kuba, Mexiko eta hegoameriketako herri batzuetan ba omen dago horrelako zerbait, hauen ezberdintasuna kitarra batekin lagunduta ibiltzen direla gehienetan, beste musika tresnak ere erabiltzen dituztelarik.
Euskal herrira itzuliaz, lau urtetik behin egiten dute txapelketa nagusia, eta 2009 an Maialen Lujanbio izan genuen txapeldun, txapelketa irabazitako lehen emakumea, urte askotako lanaren ondorioz, merezimendu osoz.
Hauek dira txapelketa dagoenetik, nik dakidala behintzat, izandako txapeldunak. Denak bertsolari haundiak izandakoak eta diranak. Ah!!Eta argazkikoa Jose Manuel Iztueta Kortajarena ,Lazkao Txiki , Haundia.
1935 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
1936 Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"
1960 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
1962 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1965 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1967 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1980 Xabier Amuriza Sarrionandia
1982 Xabier Amuriza Sarrionandia