luxkoss@gmail.com

Mostrando entradas con la etiqueta EUSKAL MITOLOGIA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKAL MITOLOGIA. Mostrar todas las entradas

jueves, 20 de mayo de 2010

ZUGARRAMURDIKO SORGIN LEIZEA

Hortik zear hau aurki tu dut eta oso interesgarria iruditu zaidanez, dagoen moduan jartzea erabaki dut, dena den leku polita da Zugarramurdi eta ez da plan txarra bertara egunpasa joatea kobazuloak ikusiaz:

http://maitebeobide.wordpress.com/2009/01/07/42/

Zugarramurdiko hirigunetik km. erdi baino gutxiagotara eta mendebalde-direkzioan kokaturiko izugarrizko konplexu karstiko superfiziala osatzen duten sorginen leize hauek. Izan ere, Zugarramurdi -Sara bide zaharrean daukagu, berau partzialki zeharkatua delarik.

Leize hauen barrunbe nagusia, oraindik emaritsua den ur-korronte batek sortua da, “Infernuko erreka”-k. Honela, (Iparrekialde – Hegomende-balde) direkzioan jartzen den ardatz dun tunel zabala eratuz; 120 m-tako eta 10 – 12 m. bataz besteko altuera daukan tunela haiz zuzen.

Hobi arkeologikoari dagokionez, 1935. urtean, Jose Migel de Barandiaran arkeologoak prospekzio bat burutu zuen, bertan, Magdaleniense generikoari egokitu zizkion fazie-sukarrien xaflak eta zeramikak prehistorikoaren zenbat lekukotasun topatu zituen.

Baina, bere izenak adierazten duen bezala, leize hauen ospea, SORGINEK emandakoa da.

Sorgin hauen historia 1610. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, Euskal Herria menperatzen zuen sorgin-ikara olde batek Nafarroako Iparrekialde
muturreko aldean, Lapurdirekin mugakide hedatu baitzen. Hau horrela, Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado, jaun inkisidorea (jaun inkisidorea)mandatari igorria izan zen eskualde honen miaketak egiteko. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntzapean inkulpatuak izan ziren, umeak aparte utzirik. Hauetatik 40, Logroñora eraman zituzten atxiloturik.

Inkisizioak pertsona hauei egokitu zizkien salakuntzak, honako hauek izan ziren. Deabrua Jainkotzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea, itsasoko ekaitzak sortaraztea ( izan ere Zugarramurdi, lerro zuzenean eta distantzia ez oso handira dago
Kantauri itsasoarekin, ondorioz, sorginak Donibane Lohitzunera sartzea eta irtetea nahi izaten zuten itsasontziei, sarrera eta irteerak galarazteko ekaitzak sortarazten zituzten.), animalien eta baita pertsonen kontrako malefizioak egitea eta azkenik, banpirismoa eta nekrofagia egitea.

Hau dela eta, 1610eko Azaroaren 7 eta 8an, sorginek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutean erreak (haietariko 5 efigie eran, lehenago kartzelan hil baitziren). Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, ondasun galpena, betirako kartzela, kartzela mugatua, eta abar.

Zugarramurdiko akelarrean zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana de Barrenetxea eta bere senarra zen Migel de Goiburu, Joanes de Echalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea zena; Maria Chipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes de Goiburu txistularia zen eta Juan de Sansinek danborra jotzen zuen.

Hau guztia, legendek esaten digutena besterik ez da: baina gaur egun, Zugarramurdiko akelarrearen eskenatokia, (geroago “Deabruaren katedrala” moduan ezagutuko zena) eta zugarramurditarrek beren sorginekin zeuzkaten peripeziak kontatzen dizkiguten kondairak geratu zaizkigu soilik: sorginek neska bat bahitu zutenarena, mendian galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutilari gertatu zitzaionarena…

Legenda hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar katzearekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez aurre topo egiten bazuen aldiz,nahikoa zen “puies” esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta “Jesus” esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.

Jarraian datorrena ere legendetan ageri da, Zugarramurdiko bizilagunak sorginak desagerrarazteko egindako ahaleginetariko baten pasadizoa da. Abuztuaren 15a zen eta bizilagunak prozesioan joan ziren leizetara, bertan apaizak, bedeinkaturiko ziape-erregu bat sakabanatu zuen, sorginak desagertzeko eta erregu hartan zegoen ziape-alea urtetan ez itzultzeko. Orduaz geroztik, Zugarramurdi inguruan ez omen da sorginik azaldu.

Hau da, gutxi gorabehera, Zugarramurdi eta leize hauek duten historia, bere herriari ospea eman dion historia hain zuzen. “Zugarramurdi: Sorgin Herria”

Nahiz eta Zubi azpitik erreka txiki bat pasa, Joseba Sarrionandiak ere ongi esan zuen bere poeman; “Trena beti infernurantz doa. Ez da ba hau izango poema horren zubi galdua?Auskalo.

Zer ote litzateke gutaz, fabrika, eskola, kale eta etxeko kalefakziorik gabe? Leizeetan ez zen sekula izan guk gaur ezagutzen ditugun milaka erosotasun. Baina badut galdera edo duda bat; itzaliko ote zaigu inoiz euskaldunoi gure arbasoek piztutako sua?

Dantza, soinua, sinismena… misterioz jositako erritua zen akelarrea. Agian, beraien erritu horri jarraitu nahi horretan tabernak sortu genituen leizeen ordez. Leize modernoak eraikitzen genbiltzala bidean ahaztu genuen akelarrea…

Normalena izango zen Zugarramurdiko leizeen argazkiak ikusgai jartzea, baina ez dut horrelakorik egin. Leizeetarako bidea markatzen dituen seinaleak jarri ditut leizeen argazkien ordez.

Gaurkoan hori da nire gura, lantxo hau eskutan hartzen duenari bidea erakustea, akelarre eta gozamenaren leizeetaraino. Markatua dago Joanez gero eta sorginen bidea, orain zure autua da bertara joan eta paisai paregabe batez gozatzea. Ah! bat ikusten baduzue esan ezagutzen nauzuela…



lunes, 1 de marzo de 2010

EUSKAL MITOLOGIA

Honez gero konturatuko zinaten euskal kulturaren mundua atsegin dudala, baina egia esan gehiena liluratzen nauena Euskal mitologia da, saiatuko naiz noizbehinka euskal mitologiaren pertsonaiak aurkezten,eta auzkerten ditudan arabera nik ere ziur pila bat ikasiko dudala...Mari,Basajaun, Olentzero, Tartalo, Jeltsu eta abar luze bat....Hortik zear aurkezpen hau aurkitu dut eta egia esateko oso ona iruditu zait, Nork esan zuen Haloween?? Ez da urrutira joan behar sorginen munduan murgiltzeko...

domingo, 28 de febrero de 2010

EGUZKI LOREA


Orain dela millaka eta millaka urte gizakia lurrean azaldu zenean ez zegoen ez ilargirik eta ez eguzkirik, gizakiak illuntasun osoan bizi ziren, izaki beldurgarriak nagusi ziren lur azalean garai haietan, Sorginak, Zezen Suzkoak, zaldi egalariak, Erensugeak…e,a,

Gizakiak etsita Amalurrari laguntza eskatzea erabaki zuten, haseran Amalur hain lanpeturik zegoen ez zietela batere kasurik egin, baina hainbeste eskatzearren Amalurrek kasu egin zien.

- Ene seme maiteok, eskatzen didazue laguntzeko eta lagunduko dizuet Izaki argitsu bat sortuko dut eta Ilargi deituko diozue.


Eta Amalurrek Ilargia sortu zuen



Hasieran gizakiak beldurtu egin ziren ilargia ikusita eta ez ziren beren leize zuloetatik irteten, baina azkenean ohitu egin ziren eta beren koba zuloetatik irtetzen hasi ziren, baina haiek bakarrik ez, Sorginak eta deabruak beldurtu egin ziren izaki argitsu hura zeruan ikustean baina haiek ere ohitu egin ziren ilargia ikusten eta berehala beren zuloetatik irtetzen hasi ziren gizakiak berriro beldurtuz.

Berriro etsita Amalurrarengana joan ziren.

- Eskerrak Amalur, Ilargia eman diguzulako, baina oraindik sorginak eta deabruak guri iseka dabiltza eta zerbait indartsuagoa behar dugu.

- Ongi da ene semeok, esan zuen Amalurrek, beste izaki argitsuago bat egingo dut, Eguzki deituko diozue eta eguzki eguna izango da eta Ilargi gaua.

Eta Amalurrek Eguzkia sortu zuen

Eguzkiak argitasuna eta bero goxoa ekarri zituen, baina hori bakarrik ez goxotasun horri esker zuhaitzak loratu ziren fruituak emanez, zelaiak koloreztatu ziren loreei esker ,baina garrantsitsuena zena , gizakiak segituan ohitu ziren argitasun eta goxotasun horretara, baina Sorginek eta deabruak ezin izan ziren ohitu eta harrez geroztik gauetan bakarrik irteten ziren gizakiei iseka egitera.

Berriro gizakiak Amalurrengana joan ziren laguntza eske:

- Eskertzen dizugu Ilargia eta Eguzkia eman izanagatik, baina horaindik gauetan sorginak eta deabruak iseka egiten digute eta berriro zure laguntza behar dugu.

- Ongi da, esan zuen Amalurrek, beste behin lagunduko dizuet, lore argitsu eta eder bat sortuko dut deabruek eta sorginek eguna dela pentsa dezaten.

Eta Orduan Amalurrek Eguzkilorea sortu zuen.

Harrezgeroztik Eguzkiloreak gizakiak babestu zituen , sorginez, deabruez, lamiez, gaixotasunetaz, ekaitzetaz, tximistetaz,e.a….



Hori da kondairak dioena. nik pertsonalki beti ezagutu nuen txikitan eguzki lore bat nire aitaren baserriko ate bakoitzaren gainean , gure aitak gure etxe barruan ere jartzen zuen eta sorginengatik eta gaisutasunengatik babestuko gintuela esaten zigun eta guk lasaiago egiten genuen lo……Eguzkilorearen babesarengatik ote !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!