luxkoss@gmail.com

martes, 9 de marzo de 2010

NORA GOAZ??


- Nahi ahal dek azkeneko raya!!
- Bai, erantzun zion tipo luzeenak , bodka boteilatik azkeneko tragoa hartzen zuen bitartean.

Tipo hark bitartean beisbol batea garbitzen jardun zuen denbora, garagardo bat bestearen atzetik irensten zuen bitartean.

Hirugarrena Play-ra jolasten hari zen, beste botella bodka muturretik edaten zuen bitartean.

Hirukote berezi hura kalera irten zen indarkeriaz betetako beste gau bat igarotzeko asmoz.

- Ikusten ahal duzue gizarajo hura hor bakarrik?? Esan zuen beisbol batea airean zear biraka ibiltzen zuen bitartean
Tipo gizarajoak ez zuen inongo aukerarik izan, konturatu zenerako ezinbesteko golpe sorta jaso zuen, lurretik odolez beterik nola hiru itzal desargertzen ziren besterik ez zuem ikusi.

Neska gazte haren errua berriz , bere etxerantz goizeko lauretan bakarrik habiatzea izan zen, bapatean lurrean zegoen hiru gizaseme ankerrek bortxatzen zuten bitartean.

Horretan zeudela argi dizdiratsu urdin batzuk azaldu ziren.

-Gureak egin dik!!!!! esan zuen, gazteenak, Komisaldegiko espetxearen ohe gainean etzaten zen bitartean

Luzeenak, esan zion orduan:

-Hi lasai, zergaitik uste duk hartu ditugula alkohola eta droga sorta eder hori, analisiak egin zizkigutek eta daramakigun kaka honengatik "Ez garela gure buruaren jabe" , hori da epaileak esango diguna eta astelehen goizerako hire etxean egongo haiz, esan zuen begiak itxi eta lokartzen zen bitartean......"Ala ere beste gau eder bat izan diagu", esaten zion bere buruari puta seme haundi hark.

lunes, 8 de marzo de 2010

MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN EGUNA


Nazioarteko Emakumearen eguna gizartearen ahotan zegoen arren 1908 ko Martxoarearen 8an gertatutakoa izan zen egun honen oinarri.
Egun latz hartan 146 emakumezko hil ziren erreta Cotton arropa lantegi batean, emakume hauek beren soldata txikien eta lan egiteko zuten egoera latzarengatik protesta egiteko borrokan zebiltzala eta lantegitik ateratzeko ezezkoarengatik, lantegiari su eman zioten, aipatu bezala 146 emakume hil ziren New York-eko lantegi hartan.
Baita ere eredutzat hartzen da 1957 ko Martxoaren 8an arropa lantegietako emakume langileek egindako manifestaldia New York en.
Bi gertaera hauen data zeatzari buruz eztabaidak daude, baina nere iritziz hori gutxienekoa da.

Aintzinagora joanez gero,Grezia zaharrean ba omen zen Lisistrata izeneko emakume bat eta honek gerra baten amaiera eskatzearren greba sexual bat egin omen zuen gizonezkoen kontra (denok "a dos velas"), joera hau Frantziar emakumeek ere erabili omen zuten Frantziar altxaketaren inguruan "Askatasuna,Berdintasuna eta Anaitsuna" eskatzen zen bitartean. Emakumeek historian zear izan duten protagonismoa ukaezina da, Kleopatratik hasita gaur egun Aminatur Haidar, emakume Saharaui-eraino iritsi arte.

Emakumeak aurrera pauso handiak eman zituen joan den mende osoan zear, botoaren eskubidea, lan munduan sartu izana eta ez sartu bakarrik nagusien papera egin ere bai, Unibertsitatean indartsu baino indartsuagoa sartu dira, baina oraindik bide asko geratzen den arren denbora gutxiko kontua izango da berdintasuna lortzea, gure gizartean behintzat, tamalez beste mundu erdian zailago izango dute (Herri Arabiarretan, Afrikan...beste historia luzeago bat izango da.

Nik nere aldetik egun hau ospatzeko beti izango dut aitzaki bikaina, nere alabak gaur zortzi urte betetzen bait ditu eta gaurko eguna niretzat beti izango da berezia.

Barrikadaren "Mañana será igual" abestia jarri dut, ea egoera hauek laster historiaren parte diren.

Emakume guztiei eskainia , egoera hauek gehiago ez errepikatzeko!!!!!!!!

domingo, 7 de marzo de 2010

asmakizunak

Aupa !! Hemen nago berriro asmakizunekin.
Lehengo egunekoen erantzunak hauek dituzue:
1º Asmakizuna: Zuloa
2º Asmakizuna: Itzala
3º Asmakizuna Puzkerra, Birra bat zor diat Txisme

Hemen beste hiru asmakizun ea partaidetza gehiago dagoen, beste hiru birra jokoan!!!

Lehenengoa:
Bata bestearen gainean,
hor daude zure gorputzean
musuka denbora guztian.


Bigarrena:

Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik;
zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik


Eta azkenik hirugarrena, eta errazena:

Hitzak nakate, soinurik ez dakat,
letra bat naiz, zein naiz?

Zain naukazue!!!!!!! Animatu!!!!!!!!!!!!!!!!







viernes, 5 de marzo de 2010

HARRIA BEZAIN MUTU

Lagunekin zegoenean en zuen zirtinik ere esaten, etxean ere ez, lanean ere ez, sekulan ez zion inork hitz egiten entzun.
Txikia zenean bere gurasoak sendagilearengana eraman zuten, logopedarengana, eta hainbat eta hainbat sasimedikuengana, eta inork ez zekien zergaitik ez zuen hitz egiten.
Denek zioten ez zuela iñongo arazorik eta ez zuten ulertzen zergaitik ez zuen hitz egiten.
Urteak joan eta urteak etorri eta gure ume hori gazte bihurtu zen, eta oraindik ez zion inork hitz egiten entzun:
Egun batean bere lagunekin tabernan zegoela, berari tragoa ateratzea ahaztu zitzaio norbaiti,orduan bapatean denek entzun zioten.
-Ze Ostia ez ahal dago niretzat Garagardorik???? Esan zuen ohiu eginez.




Ikasgaia: zer esanik ez dagoenean hobe da ixilik egotea




HARRIA BEZAIN MUTU

Jaio jaio zen azken azkenean
Ez ordea amak nahi zuenean
Antza haren baitan gustora egonik
Medikuek ezin zuten atera handik.

Jende guztia zegoen Lalalan
Jaio berria nolakoa ote zan
Baina umea mutu eta ixilik
Ez eztul, ez nigar, eta ez hitzik

Joan zen denbora bizi bizi
Egin zuten urteek ihesi
Umeak hamabost urte zituen
Harria bezain mutu segitzen zuen

Ete hogeirekin ere berdin berdin
Hogeitabost hogeitamarrekin
Hitz bat ez bere ezpain lehorretan
Ez eta keinurik ere bere eskuetan

Egun batean galdetu zioten
Zergatik haiz halako mutu
Zer egin ziaten mingainean
Labana batekin moztu?

Ezta labanik esan zuen berak
Baizik eta zer esanik eza
Iritzirik edukiko Banu
Segituan nizueke luza.

Gainera Egia ,ez diat
Nahi konpromisorik
Eta orain barkatu baina
Segitzera noa ixilik.

(Hitzak eta musika Xabier Muguruza)

Kanta hau “Harria bezain mutu”, Les mecaniciens talde bikainarena da, 1992 garren urtean “Ia Xoragarri” diskan argitaratutakoa. Niretzat diska OSO ona, jende asko nirekin ados ez zegoen arren.

jueves, 4 de marzo de 2010

IPARRALDEA XXI- EZAGUTZEN AHAL DUGU IPARRALDEA??

Iparraldea ezagutzeko Dokumental hau egin dute , Euskal Kultur Erakundeak egina,oso interesgarria!!

Yves Sallaberry "Xala"

Lekuinen (Lapurdi) sorturik, Yves Sallaberry-k Grezietako aitaren pilotalekuan ikasten du pilota jasotzen, Amatxiren etxe ondo-ondoan. Hasieran, ipar Euskal Herriko trinketetan aritzen da, gazteen kategorian Frantziako banakako txapeldun bihurtuz. 2000. urtean, 20 urte dituela, hego Euskal Herriko pilota zirkuitu profesionalean sartzen da ASPE enpresan. Bi aldiz izanen da Espaniako taldekako txapeldun profesionala. 2002-an eta 2007-an. Hego Euskal Herriko txapelketa profesionalean inposatu den ipar Euskal Herriko pilotari bat baita, Xala dugu, film honetan, hegoaldea eta iparraldea lotzen dituzten harremanen adibide eredugarria. Pilotaren bidez, Euskal Herriaren kultura iraupena sinbolizatzen du.