luxkoss@gmail.com

miércoles, 2 de noviembre de 2011

PAUL DÍANNO

 Ezagutzen  nauenak badaki Heavy-a gustoko dudala, Iron Maiden taldea neretzat musika mota honetan den talderik onena dela, eta bere bi lehenengo diskak "Iron Maiden" eta "Killers" eztanda hutsa direla, primerakoak, diska hauetan Paul Di`Anno zuen abeslaria, askorentzat Iron Maiden-en abeslari Punkia,.
  Txisme, nik oso gustoko NUEN abeslari hau baina gaurko egunean gehiegizkoa iruditzen zait orain dela hogieta hamar urteko diskak aurkeztea, oraindik, Iron Maiden taldeko abeslari gisa aurkeztea.
 Iron Maiden taldea utzi eta gero proiektu gehiagotan saiatu zen, bakarka, Gogmagog, Killers eta Battlezone taldeetan saiatu zen, Iron Maiden taldean hiru diska grabatu zituen(Iron Maiden, Killers eta Sounhouse Tapes) beste bere proiektuetan 19 diska, niri Gogmagog (1985)  taldearekin ateratako diska asko gustatu zitzaidan, hiru kantaz osaturiko diska labur bikain bat, baina handik aurrera neretzat ez du ezer itxurazkorik egin, horren froga gisa bihar eskainiko duen kontzertuaren kartela "Killers", diskaren marrazkia erabili behar izan du, bere izena Iron Maiden taldeko izkiekin idatzi behar izan du eta gainera Iron Maiden taldearen lehenengo abeslaria dela jarri behar izan du talde honen
lehenengo bi diskak eskeiniko dituela adieraziz, begira bestela bi irudiei ,baina hori nire ustez normala da, gaurko egunean Paul Di´anno ezagutzeko Iron Maiden taldearen aspaldiko jarraitzaileak bakarrik ezagutzen dute, bestalde Iron Maiden taldea edonork ezagutzen du eta denborak erakutsi du talde izugarria dela, gogoratzen ahal duzu ia umeak giñanetik geneukan "pikea" Txisme? Judas Priest, Scorpions, Accept eta Iron Maiden taldeekin, denborak arrazoia eman dit, haundiena Iron Maiden taldea izan dugu.
  Baina goazen Paul DiAnno_rekin jarraitzea, gaurko egunean ez dut inongo intentziorik tipo hau ikusteko, nire ustez aspaldi eman zituen eman beharrekoak eta egin dezakeen gauz bakarra egiten ari da, Iron Maiden talde haundiaren izena erabiltzea, hemen uzten dizkizut bideo batzuk Txisme, desiratzen nago zure eritzia jasotzeko.





Gezurra badirudi ere abeslari berdina da eta ez diot itxuragatik bakarrik.



Hemen beste froga, Killers abestia, abesti bikaina.





Hemen Gogmagog taldearekin ateratako hiru abestiak (1985) neretzat Paul Diánno-k egin duen azken gauz dexentea, handik haurrera Zero Patatero!!!!







  Sarrera hau Ez doakio oso ongi blog honi baina "Andoaingo Jubilatuetatik" erronka bota didate eta erantzun behar nuen.

jueves, 20 de octubre de 2011

BAKEZALEAK GARA, BAKEA NAHI DUGU !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  ETA-k burruka armatua bertan behera uzten duela aldarrikatu du, bagenuen gogoa euskaldunok honelako albiste bat entzuteko, orain zuhurtasuna izan beharko da nagusi "euskal arazoa" behar den bezala konpontzeko,
Berriro ezusteko bat gerta ez dadin DENOK eman behar ditugu pausoak, baina neretzat garrantsitsuena euskaldunen artean elkar ulertzea izanen da, nola egingo dugu bidea gure artean ez ba gara ulertzeko gai? nazioarteko laguntza ezinbestekoa izan dela ikusi dugu, baimo honek lehen pausoa egiteko aukera eman digu, bidea ikusteko aukera, baina besterik ez, hemendik aurrera geuk egin behar dugu ibilbidea.
 Elkartasun hori lortzean hasi beharko dugu jorratzen behin behineko konponbidea Estatu Espainiar eta Frantziarrarekin, ez dezagun ahaztu Euskalherriko hiru probintzi Frantziako hegoaldean daudela (Lapurdi, Zuberoa eta BeheNafarroa), eta hau konpontzeko Euskaldun guztien beharrean gaude.

  BAKEA NAHI DUGU !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!




EUSKALDUNA NAHIZ ETA HARRO NAGO

miércoles, 12 de octubre de 2011

NI HAN EGON NINTZEN

Hiru Andoaindar eszenatokian, eta laugarrena geroago iritsiko zen, Mikel Abrego baterajolea (BAP_NEGU), Izaskun Forkada eta Amaia Alkorta dantzan, geroxeago Eneko Abrego (BAP) abestera irten zen, eta kontzertuan ginen Andoaindarrak etxean bezala sentitu ginen.....


domingo, 9 de octubre de 2011

jueves, 6 de octubre de 2011

BARRICADA - BIHAR BERDIN IZANEN DA-GORKA URBIZU (Berri Txarrak)

Hemen duzue Barrikadaren "Mañana Sera igual" abesti ezagunaren euskarazko bertsioa




Hemen berriz  Gorka Urbizu (Berri Txarrak) Barrikada taldearekin azken hauek Zarautzen emandako kontzertuan lehengo urteko abuztuaren 28 an (2010-08-28), abesti berdinarekin, "Bihar berdin izanen da" baita ere  "Barrio Konfliktibo" abestia.