luxkoss@gmail.com

jueves, 13 de septiembre de 2012

ON EGIN-KILOMETROTAKO EKITALDIAK

  Dakizutenez 2012 ko kilometroak Andoainen ospatuko ditugu, urtean zear ikastolako guraso, ikasle, ikasle-ohi, edo nahi izan duen edonork lan egiteko aukera izan dugu Andoaingo ikastolaren alde, kilometroko egun honetako helburu nagusia ikastola berritzea dugu, beste eraikin berri bat eginez ikasle gehiagorentzat lekua egin ahal izateko.

 Urriaren zazpian ospatuko dugu !!!!!!

 Gaur izan dutegun horretan egingo diren ekitaldien berri:
 Zirkuitoak 6.3 kilometro izango ditu, bost areatan banatuta:, hemen jartzern dizkizuet bertako ekitaldiak

1 º AREA- IKASTOLA GUNEA

9:30 Zirkuitoaren irekiera
10:30 Urki Dantza taldea
12:30 Ohian Vega
15:30 Lauroba
17:30 Ingo al deu


2ºAREA SORABILLA GUNEA

10:00 Segalariak
11:00 KILIKON (Haur jolasak)
12:00 Miren Fernandez
13:30 Mikel Markez eta Erramun Martikorena
15:30  Jexus Mai Lopetegi
16:30  Gozo Gozo
19:00 Amaiera

Hurrengo hau gune haundia da eta bi zatitan partekatuta dago

3º AREA- ETXEBERRIETA GUNEA-1

11:00 Gero Dantza taldea
11:30 Kirol gunean Lehiaketak
12:30 Unama
15:00 Anje Duhalde
16:30 Willis Drummond
18:00 Laket
19:00 Amaiera

 3º AREA- ETXEBERRIETA GUNEA-2 (Umeentzat Gunea)

10:00  Puzgarri eta  txokoen irekiera
11:30 Buruhandiak
12:00 Kanta eta dantza ikuskizuna
13:00 "Eskuetan" Kantaren Flash mod
14:00 Kirol egokituen jolasak
15:00 Buruhandiak
16:30 Jolas Dinamizazioa - Urtxintxa
19:00 Amaiera

4º AREA - GOIKO PLAZA GUNEA

10:30 Hipo eta Tomax Pailazoak
11:30 La Jodedera
12:30 Kantujira
13:00 Ze Esatek !!!!
14:00 Sega Pikatzaileak
15:00 "R" Taldea
16:30 Zuloak
18:00 Dj Nemux
19:00 Amaiera

5º AREA - MARTIN UGALDE GUNEA

10:00 Bertsolarien harrera
11:30 Kantujira (abiatu)
12:00 Herri kirolak (Nazioen Mundua)
13:00 TELP Hitzaldia
14:00 Kantujiraren Amaiera
          "Gazta zati bat" Jon Maiaren eskutik
14:30 "Bertso Haritza" Ipuin kontaketa
15:30  Kantagintzaren uhin berria
17:00 Beira
19:00 Amaiera

Hemen uzten dizuet zirkuitoaren planoa



Ea abestia ikasten dezuten Urriak 7 rako:


miércoles, 12 de septiembre de 2012

PRESOAK S.O.S




HAINBAT MUTIL, ZENBAT NESKA
ESPETXEETAN LOTUTA, KONDENATUTA
PRESOAK SOS OIHUKATZEN DUTE
PRESOAK SOS DA IRRINTZIA!!

EGUNA TA GAUAK, ZERUKO IZARRAK
KANPOKO ARGIAK EZ DIRA IKUSTEN!
EZ DA EZER, EZ DA EZER, SENTITZEN
LAU HORMAREN ILUNTASUNEAN!!
AMORROAK, MALKOAK ATERAKO DIZKIZU!
BAINA EZ DIZU, ENTZUNGO!
EZ DIZU INORK, KONTSOLATUKO!!

PRESOAK GARA
JAIO IZAN GINENETIK,
PRESOAK GARA
TA EZ DAUKAGU IRTENBIDERIK!!
PRESOAK GARA
SOZIEDADE HONEN BIKTIMAK
PRESOAK GARA
BAINA EZ DAGO BELDURRIK!!

ODOLA IREKITZEN
AMORROZ BETERIK
ZURE MENDEKUA
LORTU ARTE
LEGE FALTSO BATZUEN
BIKTIMA BAT ZARELAKO
GIZARTE HONEK,
KONDENATU EGIN ZAITU
PRESOAK SOS OIHUKATZEN DUTE!
PRESOAK SOS DA IRRINTZIA!!

NOIZ ARTE KONDENATUTA??
NOIZ ARTE ITXOTA??
NOIZ ARTE?????
PRESOAK GARA (4 BIS).

sábado, 23 de junio de 2012

jueves, 10 de mayo de 2012

ARNALDO OTEGI

 Egun hauetan jakin dugu Arnado Otegiri espetxe zigorra pixka bat arindu egin diotela, baina garrantzitsuena neretzat zera da 2022 urterarte ez diotela uzten inongo hauteskundeetan aurkezten, nere ustez garbi dago:

ARNALDORI BELDURRA DIOTE, EZ DUTE NAHI ARNALDO POLITIKA MUNDUAN JARDUTEA, ARNALDO LEHENDAKARI !!!!!!!!!

Arnado Otegik BATERAGUNE epaikekan eginado adierazpenak:

 

Arnaldo Otegi: «Bakearen etsaiek ez dute Euskal Herrian irabaziko»
Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (Epaitegi Konstituzionalak Parot dotrinaz
eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen
egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi
ditugu.
a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok Botere Judizialaren
independentziaz (OCDEk 64. postuan jartzen duena, Irango eta Egiptokoaren artean)
eta Zuzenbide Estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat
emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazioiturriek
(11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz
adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela-eta erabiliko zuten irizpidea…
baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen
ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta
argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide
politikoetan oinarriturik ematen direla.
b) Bigarrenez, behin eta berriz adierazi dudana birgogora nahi dizuet. Badago ezker
abertzaleak eta mugimendu soberanistek abian jarritako bake prozesua, gero eta
etsipen eta amorru handiagoz, blokeatu, neutralizatu eta deusezteko agenda bat,
bakearen etsaiek kudeatzen dutena. Beraz, bazter dezagun edozein duda: agenda
honen eta berau kudeatzen dutenen borondatea Euskal Herrian bakea eta demokrazia
oztopatzea da. Horixe dute helburu agendaren kudeatzaile diren Rajoyk, Rubalcabak,
Basagoitik, inteligentzia zerbitzuek, e.a.
c) Eta, zergatik bakea oztopatu? galdetuko dute batzuek. Erantzuna argia da: ez dute
bakerako agendarik. Eroso zeuden (bide batez negozio politikoa eta ekonomikoa ere
eginez) lehengo eskema “antiterroristan”, euren erantzukizuna eta berezkoa duten
izaera antidemokratikoa estaliz eta jarrera politikoaren ahultasuna makilatuz. Gaur
egun, bakeak izua sortzen die… Horregatik blokeatzen dute euren esku dauden arlo
guztietan: kartzeletan, errepresio-jardunean... Hori behar dute, badakitelako
gatazkaren ondorioak gainditzeak haren jatorriaz eztabaidatzera eramango gaituela.
Eta pauso hori emateko ez dute ez agendarik, ez alternatiba sinesgarririk. Ondo dakite
ez dutela arrazoi demokratikorik, Euskal Herriak nazio gisa errespetatua izateko eta
bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea ukatzen
jarraitzeko.
d) Euskaldun familia askoren sufrimendua areagotzen duen jarrera errepresibo
honekin, beste bi helburu lortu nahi dituzte:
d1) Independentismoa bazter dezagula, frustrazioaren eraginez gure ahalmenetan
konfidantza galduz, euren indarrezko jarrera aldatzeko gai ez garela izango
sinestaraziz. Ez horrelakorik sinetsi une batez ere, Estatu horren indarra angentinar
tango batek neurtzen baitu… Eta bitartean EB eta AEBak beste aldera begira daude.
d2) Gainera, honako honetan Estatuak Baskongadetan egingo diren hurrengo
hauteskundeetarako hautagai bat neutralizatu nahi izan omen du. Ulertuko duzuenez,
niretzat harrotzeko motiboa da, ezker abertzaleko militante izanik, Estatuak uste
izatea ni hautagai izanda independentismoak hauteskunde autonomikoak irabazi
egingo lituzkeela. Badakigu, beraz, bakearen etsaiek nolako hautagaiak ez dituzten
gustoko. Presta dezagun, bada, pozez erantzun demokratikorik finena; lor dezagun,
historian lehen aldiz, Baskongadetako hurrengo hauteskundeetan independentismoak
irabazteko aukera handiekin lehiatu dezan.
Eta bukatzeko, ez dezagun inoiz ahaztu estrategia berrian borroka armatua
desagertzea eta hauteskunde zein instituzioetan parte hartzea nahitaezko baldintza
den bezala, hori ere ez dela aski izango antolaketa, borroka, bakezko
desobedientziarik gabe… Hau da, bakearen etsaiei erronka orokorra egingo dion
estrategia.
Hauxe da Gernika eta Amaiur, Telesforo eta Pasionaria, Santi eta Josu, Jon, Fidel eta
Cheren seme-alabek hartu dugun bide malkartsua. Egin irri, borrokatzera goaz eta!
IRABAZIKO DUGU!!
Arnaldo Otegi (Bateragune auziko bost kideon izenean)


sábado, 5 de mayo de 2012

ZERBAIT ALDATZEN ARI DA

Honako bideo hau "Zaramatimes" blogean ikusi dut eta jartzea merezi duela usten dut, mezua ahalik eta gehien zabaldu dadin