EZ DAKIT NORBAITEK HAU IRAKURRIKO DUEN EDO ETA ZENBATETAN IDATZIKO DUDAN BAINA "HAU DENA ALDATU NAHI NUKE" IZENBURU APROPOSA DIRUDI NAHI DITUDANAK NAHI DITUDANEAN IDAZTEKO.
Orain dela millaka eta millaka urte gizakia lurrean azaldu zenean ez zegoen ez ilargirik eta ez eguzkirik, gizakiak illuntasun osoan bizi ziren, izaki beldurgarriak nagusi ziren lur azalean garai haietan, Sorginak, Zezen Suzkoak, zaldi egalariak, Erensugeak…e,a,
Gizakiak etsita Amalurrari laguntza eskatzea erabaki zuten, haseran Amalur hain lanpeturik zegoen ez zietela batere kasurik egin, baina hainbeste eskatzearren Amalurrek kasu egin zien.
-Ene seme maiteok, eskatzen didazue laguntzeko eta lagunduko dizuet Izaki argitsu bat sortuko dut eta Ilargi deituko diozue.
Eta Amalurrek Ilargia sortu zuen
Hasieran gizakiak beldurtu egin ziren ilargia ikusita eta ez ziren beren leize zuloetatik irteten, baina azkenean ohitu egin ziren eta beren koba zuloetatik irtetzen hasi ziren, baina haiek bakarrik ez,Sorginak eta deabruak beldurtu egin ziren izaki argitsu hura zeruan ikustean baina haiek ere ohitu egin ziren ilargia ikusten eta berehala beren zuloetatik irtetzen hasi ziren gizakiak berriro beldurtuz.
Berriro etsita Amalurrarengana joan ziren.
- Eskerrak Amalur, Ilargia eman diguzulako, baina oraindik sorginak eta deabruak guri iseka dabiltza eta zerbait indartsuagoa behar dugu.
- Ongi da ene semeok, esan zuen Amalurrek, beste izaki argitsuago bat egingo dut, Eguzki deituko diozue eta eguzki eguna izango da eta Ilargi gaua.
Eta Amalurrek Eguzkia sortu zuen
Eguzkiak argitasunaeta bero goxoa ekarri zituen, baina hori bakarrik ez goxotasun horri esker zuhaitzak loratu ziren fruituak emanez, zelaiak koloreztatu ziren loreei esker ,baina garrantsitsuena zena , gizakiak segituan ohitu ziren argitasun eta goxotasun horretara, baina Sorginek eta deabruak ezin izan ziren ohitu eta harrez geroztik gauetan bakarrik irteten ziren gizakiei iseka egitera.
Berriro gizakiak Amalurrengana joan ziren laguntza eske:
- Eskertzen dizugu Ilargia eta Eguzkia eman izanagatik, baina horaindik gauetan sorginak eta deabruak iseka egiten digute eta berriro zure laguntza behar dugu.
- Ongi da, esan zuen Amalurrek, beste behin lagunduko dizuet, lore argitsu eta eder bat sortuko dut deabruek eta sorginek eguna dela pentsa dezaten.
Eta Orduan Amalurrek Eguzkilorea sortu zuen.
Harrezgeroztik Eguzkiloreak gizakiak babestu zituen , sorginez, deabruez, lamiez, gaixotasunetaz, ekaitzetaz, tximistetaz,e.a….
Hori da kondairak dioena. nik pertsonalki beti ezagutu nuen txikitan eguzki lore bat nire aitaren baserriko ate bakoitzaren gainean , gure aitak gure etxe barruan ere jartzen zuen eta sorginengatik eta gaisutasunengatik babestuko gintuela esaten zigun eta guk lasaiago egiten genuen lo……Eguzkilorearen babesarengatik ote !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Hasteko esan behar dut ez naizela futbol zalea baina aste hontan Athletik Bilboko futbol taldeak Europako UEFA txapelketako neurketa bat izan zuen eta Bruselasen 4-0 galdu zuen neurketa, Gipuzkoa aldean jendearen irrifarrea izan zen nabari hurrengo egunean, Erreala bigarren mailara jeitsi zenean Bilbon berdina gertatzen zen bitartean, “A Segunda “ eta horrelakoak esanez. Nire ustetan tamalgarriak dira horrelako jarrerak, Euskal taldeen artean festa giroak izan beharko luke nagusi, hemen Alabes eta Osasuna tartean sartzen ditudalarik,orain dela urte batzuk ederki erakutsi ziguten errealako eta Athletik eko jokalariek zein izan behar den bidea.
1976 ko Abenduaren 5 ean Iñaxio Kortabarria, Errealaren aldetik eta Joxe Anjel Iribar, Bilbotarren aldetik, Atotxako zelaira biak batera irten zirenean ikurriña eskuan zutela, oraindik Ikurriña legez kanpo zegoen, eta Atotxako armaillak ezinbesteko festa giroan murgildu ziren, kirol aldetik gertatutakoa egun hartan niretzat gutxienekoa izan zen Hori da nire ustetan billatu behar dugun jokaera hemendik haurrera. Gauzak horrela badoaz hurrengo urtean erreala lehenengo mailan izatea espero dugu eta nik espero dudana festa giro bikaina izatea euskal taldeek elkarrekin jolasten duten bakoitzean eta elkartzen gaituena gogoan denok izatea eta ez banatzen gaituenak. Gora Euskal talde guztiak!!!!!!!!!!!
EHU CAMPEONA DE LA LEDU 2026 en Oviedo
-
El equipo de debate de la EHU , Universidad del País Vasco (ADUEEE) se ha
alzado con el título de campeón de la Liga Española de Debate Universitario
(L...
La primera negación de las cadenas
-
*La primera negación de las cadenas*
*Iñigo Saldise Alda*
El 22 de enero del año 1910, bajo el dictamen histórico y artístico de una
Comisión integrada ...
DesGAZTEA
-
DesGAZTEA irratsaioa Lur barruko IzakiYEk egiten duen irratsaio bat duNKX.
Irratsaioan berari gustatu izan zaizkion, gustatzen zaizkion edo gustatuko
zai...
CONCIERTOS MATINALES
-
Ya como que no me dá para escribir sobre cronicas de conciertos ,pero es
que lo de los grupos locales ,de ahora y de antes ,dan para mucho que
hablar .
...
GRANDE DAYS en le bukowski
-
Mañana evento mas que interesante en Le Bukowski (Egia). Los donostiarras
Grande Days darán rienda suelta a su gran propuesta. Presentarán su segundo
di...
UrolaSoundFest presentazioa
-
Aupaa!! urtea bukatzen ai da eta gure UrolaSoundFesteko kidiak zerbait ari
dia iten urte hasierako, kontzertu earrak izango dia!! hementxe usteizuet
beaien...
FRENOPATICSS - Demo 1981
-
Ya esta disponible por fin el 7" de FRENOPATICSS, dos versiones, una
portada roja y vinilo rojo (200 unidades) y vinilo negro y portada en negro
(300 uni...
FRENOPATICSS - Demo 1981
-
Ya esta disponible por fin el 7" de FRENOPATICSS, dos versiones, una
portada roja y vinilo rojo (200 unidades) y vinilo negro y portada en negro
(300 uni...
Nafarroa, "aurrera" doan herria
-
DN-tik hartutako argazkian, Gorraiz, Sarriguren eta urrunago Badostain.
Egungo "garapen" ereduaren adibide: porlana galsoroak inbadituz, inongo
beharrizani...
KEA, "copenhague"tik Txolarre irratira
-
Kea taldea izango da gaur gauean Bide Okerrean. Bertan, argitaratu berri
duten "copenhague" diskoa berria aurkeztuko dute. Beasaingo hiruko
taldearen big...