luxkoss@gmail.com

viernes, 2 de julio de 2010

IKUSI MENDIZALEAK


Euskaldunak badugu bai mendirako griña, ez da gutxiagorako, hemen ditugun mendiak primerakoak dira gainera askotan ez dago kotxerik hartu behar hurbiltzeko, Andoaingo kasuan adibidez, etxetik oinez joan eta hainbat mendi igotzeko aukera dugu Buruntza, Adarra, Onddo, Aitzkorriko, Belkoain, Andatza,lau ordutan Oriora iristen zara oinez, sei ordutan Erniora eta ta Tolosara, trentxikiko aukera ere badaukagu oinez ibiltzeko, 27 km Leitzara edo ta nahiago izanez gero mendiz mendi, baita ere Aranora, itsasoa ikusten den Nafarroako herri bakarra, edo ta Goizuetara gainera Aranon babarrun jatea egin izan ohi dut ibilaldiaren ondoren, eta sinetsidazue , ez dago hori baino hoberik.
Honekin zer esan nahi dut ba Euskalherria herri paregabea dela mendia, itsasoa...denetarik dugu eta askotan ez dakigu eskertzen gure inguruan duguna.Hori bai mendira zoazten bakoitzean zaindu ingurugiroa eta gutxienez aurkitu duzuen bezain garbi utzi