luxkoss@gmail.com

miércoles, 31 de marzo de 2010

TXIRRITA


Gaurkoan beste bertsolari haundi bat ekarriko dugu gogora. Argazkian ezkerretara Txirrita eta eskubitara Salburu, biak bertsolariak.

Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita" bertsolaria,1860 Hernanin jaio eta Altzan zendu zen 1936an.

Hernaniko Ereñozu auzoan jaio eta oraindik umea zela Oreretako Txirrita baserrira aldatu zen; hortik hartu zuen ezizena. Bere azken urteetan Altzako Gazteluene baserrian bizi izan zen. Nahiz eta bere etxeko premua izan, baserritar bizimodua utzi eta hargintzan hasi zen. 14 urte zituenetik hasi zen bertsolari zaharragoekin herriz herri saioetara joaten.

Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolari gisa nabarmendu zen, eta haren ateraldi umoretsuak herriaren gogoan gorde dira. Gai sozialak lantzen diren bertsoetan garai hartako herri-klaseen pentsamolde eta sentimenen berri ematen da.

Antonio Zabalari kontatu ziotenez, Txirritagana jende asko joaten omen zen norbaiten kontrako bertso-paperak jar zitzan eskatzera. Desamodio kontuak eta mota guztietako arrazoiengatik sortutako ezin ikusiak ziren, besteak beste, bertso-sorta horietako gaiak. Enkargatutako gaiaren gainean bertso-sorta bat buruz konposatzen zuen Txirritak eta bere ilobak paperean jarri, gero inprentara eraman eta azoka egunetan saltzeko. Bertso asko galdu ez izana herriaren oroimenari eta Antonio Zabala bezalako bertso-paper biltzaileei zor diegu.

Eskola zaharreko bertsolari mutilzahar, parrandazale eta pikaroaren prototipoa bihurtu da Txirrita euskal iruditerian. Hargin ona izan arren, ez omen zitzaion lan egitea asko gustatzen eta ahal zuen guztietan jai hartzen omen zuen tabernan edanean eta jokoan aritzeko. Eskolarik gabea zen; inprentako hizkiak irakurtzeko gai bazen ere, ez zekien idazten eta bertsoak ilobari diktatzen zizkion.

1935ean lehen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapeldunorde izan zen, eta hurrengo urteko edizioan txapela eman zioten, bertsolariarentzako omenaldi gisa.

1936ko maiatza aldean Goizuetan izandako krisi baten ondorioz 1936ko ekainaren 3an hil zen Altzako Gazteluene baserrian.

Bilbon, Hernanin eta Altzako hiru kalek bere izena daramate. Oreretan bada Txirrita-Maleo izeneko industrialde bat: Bere izena Txirrita eta Maleo baserrien artean egoteagatik datorkio.




Bertso berriak

Txirritak jarriak

Pernando Amezketarrari


1

Ijiniero baten etxera

juan zan egun batian:

urre-barra bat aundi samarrak

zenbat balio lukian.

Erantzun zion: «Etorri gero,

esango dizut jatian,

bazkal-onduan gero kontuak

egingo dira kafian».


2

«Urre barr'ori nun dezu bada,

nere baserritar ona?»

«Por si acaso billatzen badet

galde egin diyot, jauna».

«Danak debalde uzten dizkitzut

gaurko erana ta jana,

naiago nuke etxe ontatik

baldin bazeudeke joana!».


3

Neskamiari uju egin ziyon:

«Zabaldu zaiozu atiak!».

Erantzun ziyon: «Pena ematen dit

asarretuta joatiak!».

Berari parra eragin ziyon

Pernandoren esatiak:

«Bein elkarrekin bazkalduko ta

artu ditzagun kafiak».


4

Neskamiari bigarren txandan:

«Bultza, Maria, atia;

lastima dala diyo jaun onek

asarretuta joatia;

ontâ ezkero igualtsu da ta

eman zaiozu kafia,

arraio onei kostako zaio

berriz gurekin jatia».


5

Bein praile zar bat etorri zan da

zorrotz artu ziyon kargu:

«Errot-arriyak zerutik bera

zenbat denbora biar du?»

Pernando zanak erantzun ziyon:

«Jauna, ez noski bi ordu».

Arro etorri zitzaion baño

laister aurretik bialdu.


6

«Zenbat denbora biar lukian

orain nua esatera,

errot-arria prailia balitz

konparaziyo batera:

gaur amaiketan bota bazuen

Jainkuak zerutik bera,

amabitako etorriko zan

bikariyuen atera».


7

Pernando etzan olakuetan

isillik egon-zalia,

asko pentsatzen etzan aldetik

ematen zuen dalia;

arentzat ere sumatu zuben

uste etzuen alia,

orduko zopa mayian zan da

barrena sartu zan prailia.


8

Orduko oien pasadizua

iñork nai badu ikusi,

bikariyua balkoian zegon,

andik zituben ikusi:

«Prailiak asko dakite baño

gaur artzaia da nagusi;

atoz, Pernando, bazkaldutzera

zere makilla ta guzi».


9

Egun batian astuarekin

abiyatu zan etxetik,

lepo gañian palakatuaz,

maite zuen biyotzetik,

ipurdi-pian zatarrarekin

ez ebakitziagatik;

bazijuan ta apaiz jaun batek

arrapatu du atzetik.


10

Burla egiten asi zitzaion

gure sazerdote jauna:

Jesus, Pernando, au da lujua

zure astuak daukana!

Tela oberik iñun billatzen

izango da naiko lana,

nik ere pozik artuko nuke,

zenbatian dago kana?».


11

Sazerdotiak itz ori esan,

Pernandok buelta urrena;

eskuarekin asto-zipotza

altxatu ziyon aurrena,

esanaz: «Jauna, or dago denda

tela-jeneru orrena;

bertan ederki ikasiko du,

sartu liteke barrena».


12

Dendako ate itxusi ura

zuben denboran ikusi,

sazerdotia ikaratu ta

abiyatu zan igesi.

Uju egin ziyon: «Jauna, etzuben

gutxiagorik merezi;

ordañak entzun nai ezpaditu

neri burlaka ez asi!».


13

Pernando nola bizitzen baizan

bikariyuen auzuan,

egun batian abisatu ta

etxea ekarri zuan;

biyak izketan egondu zian

ordu bete bat osuan

txerriya il da partiziyua

nola guardatuko zuan.


14

Ta esan ziyon: «Pernando, laster

il biar degu txerriya,

bañan badago nere barrenen

kezka bat izugarriya:

igez nundik-nai etorri zaigu

odolkiya ta urdaya,

orain ordañak partitzekotan

besterentzat det erdiya».


15

Erantzun ziyon: «Il beza, jauna,

neri esan diran gisan;

bañan odolki gutxi partitu,

ez bedi tontua izan;

gero balkoian jarri biar du

jendiak ikusi dezan,

gaberdi aldian barrena sartuta

ostu diyotela esan».


16

Kriara laster bialdu zuen

arakiñaren galdian,

ilda balkoian ipiñi zuten

ta odolkiyak baldian;

Pernandok berak eraman ziyon

gabeko amarrak aldian,

apenas asko partitu zuben

Amezketa'ko kalian.

lunes, 29 de marzo de 2010

GOAZEN HAIZEAREKIN JOLASTERA!!!!!!!


Gaur haizearekin jolasteko kometa bat egitea proposatuko dizuet, ume txikiak badituzue beraiekin egiteko oso erraza dena.
Bueno ba, goazen hastera:
Beharrezkoak:
- Horri bat A·3 neurrikoa (72x27.5 cm).
- 5 metrotako hari bat, jostekoa adibidez.
- Grapadora bat.
- Margoak, rotulagailuak edo ta margotzeko nahi duzuena.

Lehenik orria erditik tolestatu behar duzue eta irudian bezala A et B puntuak markatuko ditugu.
Argazkian bezala goiko bi ixkinak hartu eta A puntuan grapatuko ditugu.
Gero B puntuan zulo bat egingo dugu eta haria bertan lotu
eta jadanik prest dago.

Ongi egin baduzue argazkikoa bezala geratu behar zaizue kometa
Kometa hau egiteko oso erraza da eta nahiko ongi doa.



Animatu eta ondo pasa zuen seme alabekin!!!!!!!!!!

domingo, 28 de marzo de 2010

KEN 7-ZAPALDUEN OLERKIA



Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten
neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen

Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guzti
ohe hutsei amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztia
lagun minei bakardadeari bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur gareneri
izango direnei
esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula kantu hau kantatuko
malkorik botako esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna

Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei, zuei, zuei

viernes, 26 de marzo de 2010

ANDOAINEN KILOMETROAK 2012

Ba zen garaia!!!! Azken urte hauetan saiatu harren huts egin du Andoaingo izendapenak Kilometroak antolatzeko, ala ere gaur goizean iritsi da albistea 2012 ko Kilometroak Andoaingo Ikastolak antolatuko du, ikastolako guraso naizen partetik, behar genuela badakit.
Zorionak eta hemendik animatu bakoitzak ahal duen moduan lagundu dezala, denen laguntza beharko da eta.
1990 garren urtean antolatu zuen Andoainek Kilometro bat, oroitzen naiz bezperan zegoen giroaz, gauean Zarama taldearen Kontzertua, kontzertu bikaina eta giro ezin hobea baina hurrengo egunean euria zaparrada betean egun osoan, zaila da niretzat gogoratzea hainbeste euri egindako beste egunen bat, ez ibilbiderik, ez giroaz, ezin zen ezertaz gozatu!!!!!!!
Badugu beste bat antolatzeko aukera eta badakit Andoaindarrok lan bikaina egingo dugula
Andoaingo ikastolari,ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Zaramaren kanta bat, gutxi gorabehera Andoainen 1990 garren kilometrotan jo zuten garaikoa

miércoles, 24 de marzo de 2010

VERSUS-BERTSOLARITZA


Bertsolaritza, bertsoak egitea beti iruditu zait flipantea,nik batzuetan bertso paperak egin izan ohi ditut eta bertso bakar bat osatzeko ordu erdi baino gehiago behar nituen ta hori zortearekin, eta dozena erdi bat bertso osatzea lortzen nuenean etxeperoak botatzeko modukoa izaten zen.
Bertsoa osatzeko aurrena gaia pentsatu edo ta norbaitek jarritakoa une berean, buruan oinak edo errimak bildu behar dituzu eta lehenik azkeneko puntua egiten da, gero segidan bertsoa osatu behar duzu, nahaste borraste hori zure buruan antolatu eta segundu batzuren ostean bapatean botatzeko gai izaten dira bertsolariak, nik egia esan flipatu egiten dut.
Tenerife inguruan ere ba omen dago antzeko zerbait, Versadores ,izenarekin ezagutzen dituzte
eta kontatu zidatenez bertsokaritzaren oso antzekoa izan behar du, inprobisazio hutsa, , Kuba, Mexiko eta hegoameriketako herri batzuetan ba omen dago horrelako zerbait, hauen ezberdintasuna kitarra batekin lagunduta ibiltzen direla gehienetan, beste musika tresnak ere erabiltzen dituztelarik.
Euskal herrira itzuliaz, lau urtetik behin egiten dute txapelketa nagusia, eta 2009 an Maialen Lujanbio izan genuen txapeldun, txapelketa irabazitako lehen emakumea, urte askotako lanaren ondorioz, merezimendu osoz.
Hauek dira txapelketa dagoenetik, nik dakidala behintzat, izandako txapeldunak. Denak bertsolari haundiak izandakoak eta diranak. Ah!!Eta argazkikoa Jose Manuel Iztueta Kortajarena ,Lazkao Txiki , Haundia.


1935 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"

1936 Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"

1960 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"

1962 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"

1965 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"

1967 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"

1980 Xabier Amuriza Sarrionandia

1982 Xabier Amuriza Sarrionandia

1986 Sebastian Lizaso Iraola

1989 Jon Lopategi Lauzirika

1993 Andoni Egaña Makazaga

1997 Andoni Egaña Makazaga

2001 Andoni Egaña Makazaga

2005 Andoni Egaña Makazaga

2009 Maialen Lujanbio Zugasti


Hor uzten dizuet azken txapeldunaren bertso bikain bat eta Hegoameriketako Versadore batzuk, konpara ditzazuen






martes, 23 de marzo de 2010

SKUNK

Hendaian (Lapurdi) 1990ean sortutako ska-reggae-punk taldea da Skunk. Euskal Herriko talderik nazioartekoenetako bat da, Frantzian, Quebecen, Bretainian, Alemanian, Libanon eta Ipar Irlandan jo baitu, besteak beste. Sei disko kaleratu ditu, euskara du hizkuntz nagusia kanturako, baina gaztelania, frantsesa, italiera eta ingelesa ere erabili ditu, eta bostehundik gora kontzertu eman ditu.

Skunk 1990ean sortu zuten Hendaiako lau gaztek, eta lehen urteetan punk doinuak jorratu zituzten. Bost urte geroago haize atala sartu zen, eta horrela hasi ziren reggae, ska eta punk musikak nahasten. Ipar Euskal Herriko zenbait taldek sortutako ZTK (Zimako Talde Koordinakuntza) elkartearen bidez argitaratu zuten lehen diskoa, Eh beh, ze pasatzen da?? (1996), eta "Argi gogoan" kantuari esker hasi zen ezagun egiten Skunken izena, hala Ipar Euskal Herrian nola Hego Euskal Herrian, talde askok lortzen ez dutena. Urte berean Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jairako kantua sortzeko enkargua jaso zuen. Orduz geroztik musikari ugari pasatu dira taldetik, baina taldekide kopurua ez da sekula zazpitik jaitsi, batzuetan 11 ere izateraino. Estiloak nahasteko eta agertokian jarduteko moduagatik, Mano Negra izan da taldearen erreferentzia nagusia; hain zuzen, Mano Negra illegal omenezko disko bilduman parte hartu zuten, "Indios de Barcelona" kantuaren moldaketarekin.

Ez da harritzekoa, beraz, Esan Ozenki diskoetxeak arreta jarri izana euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez abesten zuen taldean. Lankktalo (1997) Kaki Arkarazorekin grabatu zuten, eta segidan Euskal Herritik kanpora jotzen hasi zen: Bretainian, Katalunian, Belgikan, Italian, Ipar Irlandan... Halaber, izen handiko artistekin partekatu zituen agertokiak: Laurel Aitken, Sargento García, Lee Perry, Mad Professor, Tagada Jones, Def Con Dos, Kargols, Voodoo Glow Skulls... Esperientzia ugari izan ostean, estudiora itzuli zen taldea, Enbata (Esan Ozenki, 1999) hirugarren diskoa grabatzeko, berriz ere Kaki Arkarazorekin. Taldearen izpiritu nazioartekoak eta taldekideen jatorri ezberdinek hibrido musikal berezia sortu zuten beste behin, reggae, ska, hardcore, jazz, hip hop, raï eta Hungariako musika zingaroa nahastuz. Kolaboratzaileen artean, Beñat Axiari eta Bordeleko Rageous Gratoons taldea zeuden. Hitzetan berriz, umorea, kritika, ironia eta konpromezu soziala ageri zituzten.

Taldearen sorreraren hamargarren urteurrena ospatzeko, zenbait ekimen abian jarri zituen Skunkek. Skunk Diskak zigilua eta banatzailea sortu zituen, aurrerantzean bere lanak ekoizteko. Hala ere, diskoak beste diskoetxe baten lizentziarekin argitaratu izan ditu, Espainiako zein Frantziako estatuetan. Zigilu propioa zabaltzeko, Skunk #1 bilduma (2000) kaleratu zuen, bitxikeriez eta argitaratu gabeko kantuez osatua. Euskal Herria Zuzenean jaialdirako 1999an egindako kantua, The Clash taldearen "Kontrol osoa", eta Laurel Aitken jamaikarraren kolaborazioa dira horietako batzuk. Horrez gain, Quebecen eta Libanon aritu zen jotzen 2000ko ekainean.

Hasieratik aldaketa ugari izan dira Skunkeko taldekideen artean, baina bizkarrezurra berbera izan du: Kristof Saint Georges (baxua), Rafa Rodrigo (gitarra, ahotsa) etad Filipe Aldako (tronpeta).

Hurrengo lana, Kinki (Metak, 2002), Belgikan grabatu zuten, Andre Gielen soinu teknikariaren estudioan. Skunken ohiko nahasketa eskaintzen du laugarren disko horrek, ska, reggae, punk eta rock-and-roll doinuak biltzen ditu, eta, bilakaera antzematen bada ere, estiloz sailkaezina izateko joerari eutsi zion taldeak. Italieraz abestutako kantu bat dago, "Ti amo ancora", eta, han, amodioa ez ezik, faxismoaren hedapena, Batasunaren legez kanporatzea eta bestelako gaiak ditu hizpide.

Beste bost taldekide sartu ziren Giltzak (Gor, 2004) diskoaren grabazioan. Aurrera jo eta ateak ireki beharraren ideia adierazi nahi izan zuten izenburuan. Ezohiko soinu teknikari batekin grabatu zuten, Karlos Osinagarekin (Kashbad, Lisabö), eta, ohi bezala, ska, reggae, punk, rock, hardcore eta ekialdeko doinuak batzen ditu. Lan hori aurkezteko Suitzan eta Belgikan aritu zen taldean, Euskal Herrian ez ezik. Hala ere, gero eta gehiago dira kanpoan eskaintzen dituen emanaldiak.

Skunk Diskaken azken argitalpena International Reggae Martxaska bilduma bikoitza (2005) izan da. Skunkekin lotura duten nazioarteko 36 talde biltzen ditu, besteak beste, The Special Guest (Berlin), Persiana Jones (Torino, Italia), Antidoping (Mexiko), 99% FAT (Melbourne, Australia), Inadaptats (Katalunia), The Moon Invaders (Belgika)....

Testua: Jon Eskisabel,

http://www.badok.info/


OLATUEKIN JOLASTEN

Uffff!!!!!!!!!

domingo, 21 de marzo de 2010

GIZON PROBA: UROLA GARAIA-GOIHERRI


Badira urte batzuk, 2007 urte inguruan hasi zela uste dut, Zumarraga eta Urretxu artean froga xelebre bat egiten hasi ziren , GIZON PROBA izenarekin egiten dute , froga hau egiteko 12 lagunek 1700 kiloko harri haundi bat eraman behar dute 20 minuturen buruan eta metro gehiago egiten dituena irabazle suertatzen da. Taldea hamabi lagunek osatzen dute eta denen artean ezin dute mila kilo baino gehiago pisatu. Esan bezala Zumarraga eta Urretxu izan ziren lehenengo taldeak, gero Ezkio-Itsaso eta Legazpik taldea sortu zuten, eta azkenik Zumaiako arraunlariak apustu batean parte hartu dutela behintzat badakit, ez dut uste talde gehiago dagoenik. Lau Herri hauetan ere emakumeek taldeak osatu dituzte ikustaldi batzuk emanez.
Froga honek Urola Garaian arrakasta haundia izaten du eta ikusle asko erakartzen ditu ospatzen duten bakoitzean.
Ikuskizun hau 70 garren hamarkadan hasi zen, kustaldi batzuk egin zituzten Zumarraga eta Urretxuko bi kuadrillen artean eta bertan parte hartu zuen Toribio Kerejetak berreskuratzea erabaki zuen 2007 garren urtean eta arrakasta haundiz gainera. Ikustaldiak besteak beste , Zumarragan, Urretxun,Markinan, Tolosan, Villaban, Legazpin, Iruñatik eta Gernikatik deitu diete baina ezin izan zuten joan.
Denaden badakit Euskal Herriko txapelketa bat antolatzeko asmotan ere badabiltzala, ea zortea duten

Argazkia Zumarragako taldearena da eta bideoa Urretxutarrena.

jueves, 18 de marzo de 2010

miércoles, 17 de marzo de 2010

BITTOR AIAPE


Gaur Bittor Aiape abeslaria etorri zait gogora, Herri urrats batean ikusteko aukera izan nuen eta oroitzen naiz pentsatu nuela 13 edo 14 urteko ume hark etorkizun bikaina izango zuela musika mundu zail horretan,
baina nik behintzat ezer gutxi gehiago jakin izan nuen mutiko hartaz, uste dut lau diska atera zituela, baina bere abesti arrakastatsuena "Arraroa Noski (Nafarroa Oinez)" izan zen eta 90 eko hamarkadaren hasieran nahiko entzun genuen abesti hori, herriz herri festetan, txoznetan tabernetan...
Esan bezala lau diska atera zituela uste dut eta hori ez da batere erraza, baina ez zuen izan arrakasta haundirik,ez behintzat nire inguruan, eta musika mundutik desagertu zen etorri zen bezain azkar,nire ikuspuntutik behintzat.


martes, 16 de marzo de 2010

ETA URAK BURDINA MENDERATU ZUEN :LEITZARAN


URAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Noiz: Martxoak 21, Igandea
Non: Andoaingo Leitzaran Bisitarien Etxea (LEB)

Egitaraua:

9:00-12:00 Uraren Ibilaldia arautua

Bailaran zear 2 ordu terdi inguruko proba

9:30-12:00 Marrazki lehiaketa txikientzat

Gaia Ura Leitzaranen materiala LEBaren eskutik

12:00 Bizikleta baten zozketa Ibilaldiko eta Sevatourreko partaideen artean.

Irabazlea bertan egon beharko da bestela zozketa errepikatukoa da

12:45 Marrazki lehiaketako saridunen izendatzea eta sari banaketa

13:00 Lunch.

Gainera goiz guztian zear....
"Ura eta aurren biziraupena"-Unicef-eko argazki erakusketa
Arrantzarako lehen urratsak.

Uraren interpretazio Zentrorako Sarrera eta jarduera guztiak DOAKOAK.

Ezagutzen nauenak badaki oso gustoko dudala Leitzarango bailara gehienbat Plazaolako tren bidea zegoen lekuan, Trentxiki , bizikletan ibiltzea, ez baduzue ezagutzen zin dagit pena merezi duela, hor bait dago Andoaindarron Altxorrik Kuttunena, igandean aitzaki bikaina duzue etortzeko eta igandean ezin baduzue hemendik aurrera etorriko dira egun bikainak, pasiatzeko, errekara joateko eta gazteentzat akanpada bikainak egiteko aukera, hori bai dena den zaindu ingurugiroa.
Gehiago jakin nahi baduzue Hor uzten dizkizuet testoan zear oso interesgarri diren lotura batzuk.








lunes, 15 de marzo de 2010

PATXI BISKERT



Patxi Biskert.

1952 ko Irailaren 19an jaio .zen Zizurkilen, Gipuzkoan


Berak egindako filmak:

DVD Conquista de Albania, La. (1984) La conquista de Albania. Alfonso Ungría-rena
Akelarre. (1984) Akelarre. Pedro Olea-rena
DVD Tasio. (1984) Tasio. Montxo Armendáriz-ena
Caso cerrado. (1985) Caso cerrado. Juan Caño Arecha-rena
Golfo de Vizcaya. (1985) Golfo de Vizcaya. Javier Rebollo-rena
Dorado, El. (1988) El Dorado. Carlos Saura-rena
Negro con un saxo, Un. (1988) Un negro con un saxo. Francesc Bellmunt-ena
Anónimo... ¡vaya papelón!, El. (1990) El anónimo... ¡vaya papelón!. Alfonso Arandia-rena
Telaraña, La. (1990) La teranyina. Antonio Verdaguer-ena

Terranova. (1991) Terranova. Ferrán Llagostera-rena
Havanera. (1992) Havanera 1820. Antonio Verdaguer-ena
DVD Salvaje. (2002) Salvaje. Joaquín Llamas-ena
DVD Bosque de Sombras. (2006) Bosque de sombras. Koldo Serra-rena
Tierras altas, Las. (2008) Tierras altas, Las. Carolina Del Prado-rena

Beste filma hauetan ere parte hartu zuen:


Dios de Humo (1989)
La Punyalada (1989)
La Fuga de Segovia (1981) Hau izan zen bere lehen filma.

Celda 211 (2009) Nik dakidala parte hartu duen azken filma, oraindik ez dut ikusi baina badut gogoa ikusteko

Sariak:
1985 Burdeos-eko Zinemaldi Iberiarraren Antzezle onenaren Saria eman zioten "Tasio"-rengatik


Telebistan ere zerbait egin du lan, eta ez dakit baina pentsatzen det antzerkian ere arituko zela.

Dena den antzezle bikaina, oroitzen ahal zara Txisme abesti honetaz ?, garai batean mitikoa izan zen jubilatuen artean.


domingo, 14 de marzo de 2010

AKELARRE




Antzezleak

Patxi Bisquert, José Luis López Vázquez, Silvia Munt, Javier Loyola, Mikel Garmendia, Walter Vidarte, Felix Rotaeta, Mari Carrillo, Iñaki Miramon, Sergio Mendizabal

Zuzendaria

Pedro Olea

Iraupena

01:30:00

Aurkezpena

1984ko Urtalilaren 1ean, Igandea




XVII mendearen bukaerako Nafarroako herri txiki batean feudalismoaren bukaera bortizki dirau. Garazi (Silvia Munt), sorgina zelako erretako emakume baten biloba, amodiozko triangelu batean dago: Iñigo, On Fermin Anduezakoa herriko jauntxoaren semea utzi eta Unai baserritarrarekin harremanetan hasi. Egoera jasanezin honeta, jauntxoek Inkisizioaren laguntza eskatzen dute.

Nik pelikula hau 17 urte inguru nituenean ikusi nuen eta oso oroitzapen ona daukat, ea orain berriro ikusteko aukera dudan. Pelikula honetaz oroitu nintzen eta nola ez Akelarre taldearen Torkemada kanta primeran dagokio.






jueves, 11 de marzo de 2010

ANA FRANK (1929/06/12- 1945/03/12)


Annelies Marie "Anne" Frank, Ana Frank izenarekin ezagututakoa 1929ko ekainaren 12an jaio zen Bergen-Belsen, neska alemaniar judutar bat izan zen, bere egunerokoak aski ezagunak dira, bertan utzi zituen idatzita nola bizi izandu ziren bigarren munduko gudan, nola Naziengatik ezkutatuta bizi izan ziren bi urte luzeetan gudan apurtutako bulego eraikuntza batetan Amsterdam-en, bertako jendeak lagundurik.

Ezkutaleku hartan zortzi pertsona bizi izan ziren eta eguneroko haietan idatzi zituen, bere beldurrak, bere gurasoekiko harremanak, mutil batekiko bere sentimenduak eta garai haietan juduek zuten bizimodua.Han erabaki zuen idazlea izan nahi zuela. atxilotuak izan baino hilabete pare bat lehenago bere egunerokoa beridazten hasi zen, guda ostean argitaratzeko asmoz.
Bi urte igaro ondoren Holandar biztanle batek salatu egin zituen eta Gestapo-rengatik atxilotuak izan ziren 1944 irailaren 2 an , Ana Frank eta bere famili osoa Aswchwitz-era eraman zituzten, bi urtetan zear zaindu zituzten artean bi pertsonek egunkaria gordetzen zuten bitartean.
Awschitz-etik bere famili osotik bere aita bakarrik irten zen bizirik. Ana Frank eta bere ahizpa Awchwitz-etik Bergen.Belsen-era bidali zituzten bertan 1945 eko Martxoaren hamabian hil zen sukarrak jota. askapenaren egunetik oso gertu zeudela.

Bihar betetzen dira bere heriotz egunetik 65 urte eta eguneroko hauei esker , gogoratzen dugu 16 urterekin hil zen neskatxa hau, bizitza gogor baten ondoren.

Nondik nora goazen jakiteko ezinbestekoa zaigu gure iragana ezagutzea, baina badakizue gizona da bi aldiz harri berberarekin erortzen den animali bakarra.

miércoles, 10 de marzo de 2010

NORK DAUKA ARRAZOIA????


Lurrean etzanda zegoela itsasoaren mugimendua ez zuen nabari, itsasoa gaur goizean haserre esnatu zen arren, itsasontziaren lurra bustia egon arren ez zuen somatzen , bere begiek inoiz baino zeru urdinagoa ikusten zuen, ez zuen zeru ederragorik bere bizitza osoan ikusi.

Mikel arrantzalea zen, azken egun hauetan oso urduri zebiltzan itsasontzian, itsasontzia Afrikako kostaldean zebilen arrantzan, atuna harrapatzen zebiltzan itsasontzi erraldoi hartan
Ez zitzaion batere atsegin jende armatua itsasontzian ikustea, baina beharrezkoak zirela pentsatzen zuen, azken urtetan Piratak bait ziren nagusi itsasoalde haietan eta hainbat itsasontzi harrapatu bait zituzten.

Esan bezala egun hartan itsasoa haserre esnatu zen baina egunak argitu baino lehenago ekin zioten lan gogorrari. Batapean Piratak zetoztela entzun zuen eta jarrain tiro hotsak, tiro eztandak entzun bezain laster lurrera erori zen.

Esta muerto!!! Norbaitek esaten entzun zuen bere inguruan. Baina berari ez zitzaion axola, berak etzanda zeru urdiñari begira jarraitu zuen , bapatean dena illundu zen arte.



Hau ipuin bat bakarrik da baina gaur ez litzateke arraroa hori gertatzea, gure bizimoduak babesteko ezinbestekoa du gure gizarteak indar armatua erabiltzea, eta nola ez arrantzaleak babesteko itsasontziak armatu ditugu,agian denbora pixka bat gehiago erabili beharko genuke gure gizartetik kanpora dauden ikuspuntuak aztertzen, hemen uzten dut hor zear aurkitu dudan bideo bat, eta nork berak atera ditzala bere iritziak.


martes, 9 de marzo de 2010

NORA GOAZ??


- Nahi ahal dek azkeneko raya!!
- Bai, erantzun zion tipo luzeenak , bodka boteilatik azkeneko tragoa hartzen zuen bitartean.

Tipo hark bitartean beisbol batea garbitzen jardun zuen denbora, garagardo bat bestearen atzetik irensten zuen bitartean.

Hirugarrena Play-ra jolasten hari zen, beste botella bodka muturretik edaten zuen bitartean.

Hirukote berezi hura kalera irten zen indarkeriaz betetako beste gau bat igarotzeko asmoz.

- Ikusten ahal duzue gizarajo hura hor bakarrik?? Esan zuen beisbol batea airean zear biraka ibiltzen zuen bitartean
Tipo gizarajoak ez zuen inongo aukerarik izan, konturatu zenerako ezinbesteko golpe sorta jaso zuen, lurretik odolez beterik nola hiru itzal desargertzen ziren besterik ez zuem ikusi.

Neska gazte haren errua berriz , bere etxerantz goizeko lauretan bakarrik habiatzea izan zen, bapatean lurrean zegoen hiru gizaseme ankerrek bortxatzen zuten bitartean.

Horretan zeudela argi dizdiratsu urdin batzuk azaldu ziren.

-Gureak egin dik!!!!! esan zuen, gazteenak, Komisaldegiko espetxearen ohe gainean etzaten zen bitartean

Luzeenak, esan zion orduan:

-Hi lasai, zergaitik uste duk hartu ditugula alkohola eta droga sorta eder hori, analisiak egin zizkigutek eta daramakigun kaka honengatik "Ez garela gure buruaren jabe" , hori da epaileak esango diguna eta astelehen goizerako hire etxean egongo haiz, esan zuen begiak itxi eta lokartzen zen bitartean......"Ala ere beste gau eder bat izan diagu", esaten zion bere buruari puta seme haundi hark.

lunes, 8 de marzo de 2010

MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN EGUNA


Nazioarteko Emakumearen eguna gizartearen ahotan zegoen arren 1908 ko Martxoarearen 8an gertatutakoa izan zen egun honen oinarri.
Egun latz hartan 146 emakumezko hil ziren erreta Cotton arropa lantegi batean, emakume hauek beren soldata txikien eta lan egiteko zuten egoera latzarengatik protesta egiteko borrokan zebiltzala eta lantegitik ateratzeko ezezkoarengatik, lantegiari su eman zioten, aipatu bezala 146 emakume hil ziren New York-eko lantegi hartan.
Baita ere eredutzat hartzen da 1957 ko Martxoaren 8an arropa lantegietako emakume langileek egindako manifestaldia New York en.
Bi gertaera hauen data zeatzari buruz eztabaidak daude, baina nere iritziz hori gutxienekoa da.

Aintzinagora joanez gero,Grezia zaharrean ba omen zen Lisistrata izeneko emakume bat eta honek gerra baten amaiera eskatzearren greba sexual bat egin omen zuen gizonezkoen kontra (denok "a dos velas"), joera hau Frantziar emakumeek ere erabili omen zuten Frantziar altxaketaren inguruan "Askatasuna,Berdintasuna eta Anaitsuna" eskatzen zen bitartean. Emakumeek historian zear izan duten protagonismoa ukaezina da, Kleopatratik hasita gaur egun Aminatur Haidar, emakume Saharaui-eraino iritsi arte.

Emakumeak aurrera pauso handiak eman zituen joan den mende osoan zear, botoaren eskubidea, lan munduan sartu izana eta ez sartu bakarrik nagusien papera egin ere bai, Unibertsitatean indartsu baino indartsuagoa sartu dira, baina oraindik bide asko geratzen den arren denbora gutxiko kontua izango da berdintasuna lortzea, gure gizartean behintzat, tamalez beste mundu erdian zailago izango dute (Herri Arabiarretan, Afrikan...beste historia luzeago bat izango da.

Nik nere aldetik egun hau ospatzeko beti izango dut aitzaki bikaina, nere alabak gaur zortzi urte betetzen bait ditu eta gaurko eguna niretzat beti izango da berezia.

Barrikadaren "Mañana será igual" abestia jarri dut, ea egoera hauek laster historiaren parte diren.

Emakume guztiei eskainia , egoera hauek gehiago ez errepikatzeko!!!!!!!!

domingo, 7 de marzo de 2010

asmakizunak

Aupa !! Hemen nago berriro asmakizunekin.
Lehengo egunekoen erantzunak hauek dituzue:
1º Asmakizuna: Zuloa
2º Asmakizuna: Itzala
3º Asmakizuna Puzkerra, Birra bat zor diat Txisme

Hemen beste hiru asmakizun ea partaidetza gehiago dagoen, beste hiru birra jokoan!!!

Lehenengoa:
Bata bestearen gainean,
hor daude zure gorputzean
musuka denbora guztian.


Bigarrena:

Udan jendez beterik, neguan huts-hutsik;
zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik


Eta azkenik hirugarrena, eta errazena:

Hitzak nakate, soinurik ez dakat,
letra bat naiz, zein naiz?

Zain naukazue!!!!!!! Animatu!!!!!!!!!!!!!!!!







viernes, 5 de marzo de 2010

HARRIA BEZAIN MUTU

Lagunekin zegoenean en zuen zirtinik ere esaten, etxean ere ez, lanean ere ez, sekulan ez zion inork hitz egiten entzun.
Txikia zenean bere gurasoak sendagilearengana eraman zuten, logopedarengana, eta hainbat eta hainbat sasimedikuengana, eta inork ez zekien zergaitik ez zuen hitz egiten.
Denek zioten ez zuela iñongo arazorik eta ez zuten ulertzen zergaitik ez zuen hitz egiten.
Urteak joan eta urteak etorri eta gure ume hori gazte bihurtu zen, eta oraindik ez zion inork hitz egiten entzun:
Egun batean bere lagunekin tabernan zegoela, berari tragoa ateratzea ahaztu zitzaio norbaiti,orduan bapatean denek entzun zioten.
-Ze Ostia ez ahal dago niretzat Garagardorik???? Esan zuen ohiu eginez.




Ikasgaia: zer esanik ez dagoenean hobe da ixilik egotea




HARRIA BEZAIN MUTU

Jaio jaio zen azken azkenean
Ez ordea amak nahi zuenean
Antza haren baitan gustora egonik
Medikuek ezin zuten atera handik.

Jende guztia zegoen Lalalan
Jaio berria nolakoa ote zan
Baina umea mutu eta ixilik
Ez eztul, ez nigar, eta ez hitzik

Joan zen denbora bizi bizi
Egin zuten urteek ihesi
Umeak hamabost urte zituen
Harria bezain mutu segitzen zuen

Ete hogeirekin ere berdin berdin
Hogeitabost hogeitamarrekin
Hitz bat ez bere ezpain lehorretan
Ez eta keinurik ere bere eskuetan

Egun batean galdetu zioten
Zergatik haiz halako mutu
Zer egin ziaten mingainean
Labana batekin moztu?

Ezta labanik esan zuen berak
Baizik eta zer esanik eza
Iritzirik edukiko Banu
Segituan nizueke luza.

Gainera Egia ,ez diat
Nahi konpromisorik
Eta orain barkatu baina
Segitzera noa ixilik.

(Hitzak eta musika Xabier Muguruza)

Kanta hau “Harria bezain mutu”, Les mecaniciens talde bikainarena da, 1992 garren urtean “Ia Xoragarri” diskan argitaratutakoa. Niretzat diska OSO ona, jende asko nirekin ados ez zegoen arren.

jueves, 4 de marzo de 2010

IPARRALDEA XXI- EZAGUTZEN AHAL DUGU IPARRALDEA??

Iparraldea ezagutzeko Dokumental hau egin dute , Euskal Kultur Erakundeak egina,oso interesgarria!!

Yves Sallaberry "Xala"

Lekuinen (Lapurdi) sorturik, Yves Sallaberry-k Grezietako aitaren pilotalekuan ikasten du pilota jasotzen, Amatxiren etxe ondo-ondoan. Hasieran, ipar Euskal Herriko trinketetan aritzen da, gazteen kategorian Frantziako banakako txapeldun bihurtuz. 2000. urtean, 20 urte dituela, hego Euskal Herriko pilota zirkuitu profesionalean sartzen da ASPE enpresan. Bi aldiz izanen da Espaniako taldekako txapeldun profesionala. 2002-an eta 2007-an. Hego Euskal Herriko txapelketa profesionalean inposatu den ipar Euskal Herriko pilotari bat baita, Xala dugu, film honetan, hegoaldea eta iparraldea lotzen dituzten harremanen adibide eredugarria. Pilotaren bidez, Euskal Herriaren kultura iraupena sinbolizatzen du.