luxkoss@gmail.com

sábado, 19 de noviembre de 2011

ON EGIN-KILOMETROAK 2012 ANDOAINEN



2012ko Kilometroak Andoainen ospatuko dira, Urriaren 7an ain zuzen. Atzo izan genuen Logoaren eta leloaren aurkezpena, "ON EGIN". Ekitaldi polit bat ospatu genuen Allkurraldeko polikiroldegian, arropa desfile eta guzti, beste aktuazio batzurekin batera, egia esan, nik ez nuen gauz haundirik ikusi lan egitea tokatu bait zitzaidan, muntaia eta desmuntaia egiten, norbaitek egin behar.
Jendea pozik atera zen, eta hemendik aurrera urte oso bat geratzen zaigu Kilometroak bezalako ekitaldi bat antolatzeko, baina atzo egin genuen lana ikusita ez dut uste arazorik izango dugunik, jendearen partaidetzari dagokionez behintzat.
Baita ere aipatu Andoaingo kale Nagusian, Santakutz Ermitaren ondoan, Kilometroko arropa denda bat zabaldu dela, eta atzo desfilean ikusi genuen arabera arropa dotorea gainera.

Animatu eta joan denda ikustera!!!!

Ez ahaztu, datorren urteko Urriaren 7an Andoainen ikusi nahi zaituztet!!!!!!!!!

miércoles, 16 de noviembre de 2011

EZ DUT EZER ULERTZEN!!!!!




Tarta batzuk botatzeagatik 6 eta 9 urte bitarteko zigor eskaera.
Barcina andereak dio min eman ziotela frantsez nata gogorra delako¿?..

6 eta 9 urte bitarteko espetxe zigorreko eskaera !!!!!

Tarta bat botatzeagatik!!!!!!!!!!!!!, sinestezina!!!!!

Kutxa automatiko bat erretzeagatik , kale borroka dela esaten badute, 16 urtetako espetxe zigorra


 Nagore Laffagete-ren hiltzailearentzako 12 urteko espetxe zigorra!!!!!!

Ez dut ezer ulertzen!!!!!!!!
Bueno, bai,  non ,zeinek edo zergaitik, egiten duen legehaustea espainiar juztiziak bere arau bereziak ezartzen ditu!!!!


martes, 15 de noviembre de 2011

XABIER MONTOIA_M-ak


   Banuen gogoa Xabier Montoia haundia aipatzeko, musikari bikaina eta nere ustez bere garaiari aurreratua, honen adibide M-ak taldea, talde bikaina baina bere garaian ez zen hainbeste entzun, taldeak kalitate haundia izan arren... musikariaz aparte idazle eta poeta bikaina dugu
Hona hemen wikipedian aurkitutakoak

Hertzainak izan zen Xabier Montoiaren lehen rock taldea. 70eko hamarkadaren amaieran Londres bisitatu zuen, eta hango punk mugimenduaren eztanda ikusi eta gero, Gasteizera bueltatu eta Hertzainak taldearen lehen harria ipini zuen, Josu Zabalarekin batera. Taldeko abeslaria izateko, euskara ikasi zuen, Euskal Herriko talde batek benetan punk izateko euskaraz abestu behar zuela uste baitzuen. Hala, Hertzainak taldean hiru urte eman zituen Montoiak -garai hartan Gamma goitizenez deitzen zioten-, 1982. urte arte, taldetik kanpo geratu zen arte. Gasteizko taldearekin diskorik grabatu ez bazuen ere, haren ahotsa entzun daiteke entsegu lokaleko grabazio pirata batzuetan, eta Iker Treviñok zuzendutako Salda badago dokumentalean ere agertzen da, zuzeneko emanaldi batean. Hertzainak taldetik kanpo geratu zen arren, 1983an beste talde batekin agertu zen Montoia: M-ak. Musikalki garapen handia izan zuen M-ak taldeak; esperimentazioan, elektronikan eta musika beltz sustraidunean oinarritu zituen hasierako pausoak, eta, denboraren poderioz, taldekide aldaketak zirela medio, rock girora hurbildu zen. M-ak taldearen hitz gehienak -garratzak, umoretsuak eta kritikoak- Montoiak sortu zituen, eta musika, berriz, Kaki Arkarazok.
Rock Radikal vasco deritzon garaian sorturiko taldea izan arren, mugimendutik kanpo kokatu zuten euren burua hasieratik, eta oso kritiko izan ziren fenomeno harekin: «Niretzat rock erradikala zaharra zen sortu zenean ere, eta ez zen batere erradikala, ez zen ia-ia rocka ere, bakarrik zen vasco, eta ez euskalduna», adierazi du behin baino gehiagotan. Hamar urteko musika ibilbidean, iraupen luzeko bost disko grabatu zituen M-ak taldeak:
MMMM (IZ, 1984),
Emaeak eta Harrak (Nuevos Medios, 1986),
Zuloa (IZ, 1987),
Barkatu ama (IZ, 1989) eta Gor (IZ, 1990).
Taldeak bidea eten eta gero, bakarkako ibilbideari ekin zion Montoiak. Hasieran, bakarlari gisa azaltzen zen taula gainean, askotan Javi Pez(Parafünk) musikari donostiarra alboan zuela. Baina bakarkako lehen diskoa grabatzeko M-ak taldeko kide ohiez inguratu zen: Fernan Leiza (bateria), Mikel Irazoki (baxua) eta Kaki Arkarazo (gitarra). "Beti Oporretan" hartu zuen izena diskoak (Esan Ozenki, 1995), eta berau zuzenean aurkezteko, berriz elkartu ziren M-ak taldeko azkenengo kideak.
Zuzeneko hainbat talde era landu izan ditu geroztik, oinarrizko rock hirukotik sei laguneko bandaraino (bi bateria jotzaile barne). Diskoetan ere askotariko soinuak jorratu ditu. "Hemen" (Esan Ozenki, 1997) bere diskorik gitarreroena kaleratuostean, soinua biluziz joan da hurrengoetan: "Lagunak, adiskideak eta beste hainbat etsai  (Esan Ozenki, 1999) eta Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002). Beste disko bat grabatuta dauka aspaldi, baina ez du oraindik argia ikusi.
Pop esparrutik aparte, zinemarako musika egin du Montoiak (Dordoka uhartea film laburrerako), eta musika elektronikoko sorkuntza ere jorratu du, Koipe izena erabilita. Horren arrastoa aurki daiteke zenbait disko bildumatan: Ikastola berria eraik dezagun Zuberoan (Esan Ozenki, 1997), MER (Amanita, 2000), Oztopoen gainetik... Bonberenea (Bonberenea Ekintza, 2000)... Disko jartzaile ere jardundakoa da Montoia urte askoan, DJ Zülle izenpean. Ugariak izan dira taberna zulo, gaztetxe eta txosnetan eskaini dituen musika saioak.
Beste musikari batzuekin lankidetza ugari egindakoa da Gasteizko abeslaria. Besteak beste, Mikel Laboa (haren omenez egindako Txerokee diskoaren bultzatzaile nagusia izan zen), Tapia eta Letruria Band, Kortatu, Negu Gorriak eta Pettiren diskoetan abestu izan du. Halaber, Estepa Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2005) parte hartu zuen, Liparra olerkiari ahotsa eta doinua jarrita. Era berean, Xabier Montoiaren zenbait letra eta itzulpen beste musika talde batzuek erabili dituzte kantuak egiteko, Zarama, Bap!!, Petti eta Inoren Ero ni, kasu.
Urte hauetan guztietan, euskal musikagintzaren parte aktiboa izan da Xabier Montoia, eta egin dizkioten elkarrizketek zeresan ugari eman dute maiz. Horietako batean egindako adierazpenak zirela eta, Euskadi Gaztea irratiak Montoiaren musika jartzeari uko egin ziola zabaldu zen, eta polemika piztu zen.
Musikan ezik, literaturan ere nabarmendu da Xabier Montoia. Musikarekin tartekaturiko ibilbidean, ugariak eta goraipatuak izan dira karrikaratu dituen eleberri, ipuin nahiz poesia liburuak. 2007an Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, Euskal Hiria sutan (Elkar) ipuin liburuarekin.

  Hemen bideo batzuk. M-ak taldearekin eta bakarka.

 Gogoratzeko eta gozatzeko!!!!



sábado, 12 de noviembre de 2011

IÑAKI ETXEZARRAGA -ETXE

Iñaki Etxezarraga, Etxe. Abeslari bikaina, hemen uzten dizkizuet bideo batzuk ezagutu dezazuen. Hadi egon tipo honekin, gauz haundiak egiteko gai dela esango nuke, musika munduan ahalegia. Gainera pertsonalki ezagutzen ez dudan harren tipo oso jatorra dela esango nuke.











Hemen Anje Duhalde haundiarekin.





Aupa Etxe Jarraitu horrela!!!!!!!

viernes, 11 de noviembre de 2011

ETA URAK GIZAKIA MENDERATU ZUEN!!!!!

  Sineztezina!!!!!
 Uholdeak Zizurkilen  2011-11-06.





lunes, 7 de noviembre de 2011

URA,EURIA, TXIKIZIOA...UHOLDEAK EUSKAL HERRIAN.

  Ostiral arratsaldean euria hasi zuen eta oraindik ez du gelditu, haste bukaera honetan Euskal Herri osoan euri jasa ederra bota du,eta horren ondorioz uholde larriak izan ditugu, Andoain, Billabona, Tolosa, Hernani, Martutene... eta beste hainbat herritan gertatutakoa, Gipuzkoan, Bizkaian, baita ere Nafarroan. Honen adibide atzo Andoainen ateratako argazki batzuk:









jueves, 3 de noviembre de 2011

THE SENTINEL-JUDAS-SU TA GAR-AUPA TXISME!!!!!

  Ikusten det ez didazula erantzun, baina berdin da, zuretzat zu gaztetxoa zinenean gehien gogoko zenuen taldearen  kanta bikain bat The Sentinel, Judas Priest taldea ospetsuaren kanta, dembora luzea iragana egonda ere, abeslari bikaina izaten jarraitzen du Rob Halford-ek, atzo esan zenuen bezala ez da yogurin bat, aurten 60 urte bete ditu, eta oraindik sasoiean dagoela frogatu zigun BEC aretoan egon ginen guztioi aurtengo uztailaren 31 an, bideo batzuk eskeintzen dizkizut, talde honen iragana eta oraingoa ikus dezazun, tamalez aurten utzi dute musika mundua, hori esan dute behintat (ikusi beharko) gustatuko litzaioke Di´anno jaunari honen sasoia izatea (53 urte dauzka).
  Beste gauz bat, kanta hau bikaina zen, bikaina da eta bikaina izaten jarraituko du, abestiak ez dira sekula arazoak, ondo eginez gero behintzat.

Judas Priest 1985 URTEAN



Judas Priest, AURTEN (2011-08-08), guk uztailaren 31an ikusi genituen.




Eta Opari bezala etxeko talde bikain bat, SU TA GAR.








Zuretzat Txisme,ea heavy griña pixka bat berreskuratzen duzun !!!!!!!!!!!

miércoles, 2 de noviembre de 2011

PAUL DÍANNO

 Ezagutzen  nauenak badaki Heavy-a gustoko dudala, Iron Maiden taldea neretzat musika mota honetan den talderik onena dela, eta bere bi lehenengo diskak "Iron Maiden" eta "Killers" eztanda hutsa direla, primerakoak, diska hauetan Paul Di`Anno zuen abeslaria, askorentzat Iron Maiden-en abeslari Punkia,.
  Txisme, nik oso gustoko NUEN abeslari hau baina gaurko egunean gehiegizkoa iruditzen zait orain dela hogieta hamar urteko diskak aurkeztea, oraindik, Iron Maiden taldeko abeslari gisa aurkeztea.
 Iron Maiden taldea utzi eta gero proiektu gehiagotan saiatu zen, bakarka, Gogmagog, Killers eta Battlezone taldeetan saiatu zen, Iron Maiden taldean hiru diska grabatu zituen(Iron Maiden, Killers eta Sounhouse Tapes) beste bere proiektuetan 19 diska, niri Gogmagog (1985)  taldearekin ateratako diska asko gustatu zitzaidan, hiru kantaz osaturiko diska labur bikain bat, baina handik aurrera neretzat ez du ezer itxurazkorik egin, horren froga gisa bihar eskainiko duen kontzertuaren kartela "Killers", diskaren marrazkia erabili behar izan du, bere izena Iron Maiden taldeko izkiekin idatzi behar izan du eta gainera Iron Maiden taldearen lehenengo abeslaria dela jarri behar izan du talde honen
lehenengo bi diskak eskeiniko dituela adieraziz, begira bestela bi irudiei ,baina hori nire ustez normala da, gaurko egunean Paul Di´anno ezagutzeko Iron Maiden taldearen aspaldiko jarraitzaileak bakarrik ezagutzen dute, bestalde Iron Maiden taldea edonork ezagutzen du eta denborak erakutsi du talde izugarria dela, gogoratzen ahal duzu ia umeak giñanetik geneukan "pikea" Txisme? Judas Priest, Scorpions, Accept eta Iron Maiden taldeekin, denborak arrazoia eman dit, haundiena Iron Maiden taldea izan dugu.
  Baina goazen Paul DiAnno_rekin jarraitzea, gaurko egunean ez dut inongo intentziorik tipo hau ikusteko, nire ustez aspaldi eman zituen eman beharrekoak eta egin dezakeen gauz bakarra egiten ari da, Iron Maiden talde haundiaren izena erabiltzea, hemen uzten dizkizut bideo batzuk Txisme, desiratzen nago zure eritzia jasotzeko.





Gezurra badirudi ere abeslari berdina da eta ez diot itxuragatik bakarrik.



Hemen beste froga, Killers abestia, abesti bikaina.





Hemen Gogmagog taldearekin ateratako hiru abestiak (1985) neretzat Paul Diánno-k egin duen azken gauz dexentea, handik haurrera Zero Patatero!!!!







  Sarrera hau Ez doakio oso ongi blog honi baina "Andoaingo Jubilatuetatik" erronka bota didate eta erantzun behar nuen.