luxkoss@gmail.com

lunes, 3 de diciembre de 2012

KORRIKA 2013 ANDOAIN-BAIONA


  Andoainen badugu oraingoan ere ekitaldi garrantsitsu bat, AEK bi urtetik behin antolatzen duen KORRIKA, gure herrian hasiko da.
  2013 ko Martxoaren 14 an KORRIKA 2013 gure herritik habiatuko da, Martín Ugalde Parkean ain zuzen eta 2000 kilometro baino gehiago korrika egin ondoren Euskal Herri guztia zeharkatuz Hamaika egun geroago Baionara, Lapurdira, iritxiko da.
  Abestia Esne Beltza taldeak egin du eta hemen uzten dizuet.

  Badakizue  KORRIKA 2013

   ANDOAIN-BAIONA  

2013 ko MARTXOAK 14 tik  24 era.



  A

lunes, 26 de noviembre de 2012

TIK-TAK , TIK-TAK , TIK-TAK...HIRU SEGUNDU


  Honako hau Wippertal Alemaniar hirian gertatu zen. Ume abesbatza hau ikustera joan zirenak aho bete hortz geratu ziren honako bi arrazoiengatik, bata umeek abesten erakutsi zuten trebetasunagatik eta bigarrengo arrazoia abesbatzak "Mad Word  de Tears For Fears" abesten zuen bitartean umeetako batek eszenatokia utzi zuen, eta ondoren banan bana gainontzekoak ,hiru segunduero, eszenatokitik atera ziren abestiak etenik gabe jarraitzen zuen bitartean. Azkenean ume bakar bat geratuz, eta honek honela esan zuen:

" Mundu honetan hiru segunduero ume bat hiltzen da saieztu daitezken arrazoiengatik."

   Nazioarteko Children´s Fund ONG-ak egindako ekintza bat izan zen Naioarteko Umeen eguna zela eta.

lunes, 22 de octubre de 2012

HAUTESKUNDEAK (2)

Begiratutako botoak:              100 %
Banatutako eserlekuak:             75              
Zenbatutako botoak:              1.131.485                  65.83 %
Abstencioak:                            587.211                  34.17 %              
Boto baliogabeak:                         9.106                     0.8 %
Boto zuriak:                                 14.615                   1.29 %

Huatagaiak           Escaños         Votos
PNV                      27              383.565             34.64 %
EH BILDU            21              276.989              25 %
PSE-EE                 16              211.939              19.13 %
PP                         10              129.907               11.73 %          
UPyD                      1              21.492                   1.94 %

Komunikabide guztietan  EAJ-PNV-ek irabazi dituela hauteskunde hauek diote.

Nik ordea hori ez dela egia diot PNV-ri   383.565  pertsonek bozkatu diete, baina bozkatzera joan ez direnak, boto zuriak eta baliogabeak zenbatzen baditugu:

                                                   Abstencioak:               587.211
                                                   Boto baliogabeak:            9.106
                                                   Boto zuriak:                    14.615    
                                              ---------------------------------------------
                                                   Guztira                        610.932

Nork berak atera ditzala bere iritziak baina nere ustez norbaitek  honetan pentsatu beharko luke.

Hala ere "Euskalherrian Rockanrolak ez du inoiz dirurik emanen baina inon baino alaiagoa izanen da". politikagintzak ordea diru pila bat banatzen da politikarien artean eta alaitasun gutxi herritarron artean


sábado, 20 de octubre de 2012

jueves, 18 de octubre de 2012

martes, 16 de octubre de 2012

HAY POCO ROCK & ROLL

"Hay poco Rock &; Roll" Honela abesten zuen Fitok "Platero y tu" taldearekin eta agian denborak arrazoia eman die, guk rock eta rolla entzutzen haziak eta heziak gara, lagun artean beti izan da musika giroa, elkarrizketa amaigabeak, talde eta diska gomendioak, ikusitako azken kontzertuak......Badirudi kitarrak, baxuak, bateriak eta ahotsak osaturiko formatuak pixkanaka pixkanaka abiadura galtzen doazela Dj-en aurrean.
 Dj ak ez dut esango nik ez daukatela inungo meriturik, bistan dago arrakasta dutela, gai direla milaka gazte saltoka jartzeko, eta gazteek gustoko dituztela argi dago.
 Adibide bezala hemen uzten dizuet Oihan Vega Dj-ak Andoainen Kilometroetan joan den Urriaren zazpian emandako saioa.
  Garbi dago hauek ez direla gure garaiak, gure garaiak joan ziren, baina esaera zaharrak dioen bezala "Rockero zaharrak ez dira inoiz hiltzen".

Baziren behin Dj-ak.....hori beste historio bat izango da.



sábado, 13 de octubre de 2012

GORA MARI-GATILLAZO

Letra.

I hate kalimotxo, I don´t need lehendakari.
I don´t like perretxiko, I don´t wanna patxarán.

I hate betiko alardea, I don´t need fucking ertzantza.
I don´t like kooperatiba, I don´t wanna Guggenhein

I hate "Gora San Fermín", I don´t need sokamuturra.
I don´t like osakidetza, I don´t wanna kartzelak.

I hate pikoletuak ta epaile, mother fucker.
I don´t wanna fucking bastard´s Eusko Jaurlaritzan.

I hate kalimotxo, koka-kola killed wine,
Ez ikutu nire ardaua, madarikatua!!

Your mother fucker - Your fucking mother.
Sokamuturra, Perretxiko, Patxaran.
Your mother fucker - You are a fucking bastard.

Sokamuturra, Perretxiko, Patxaran.
Kooperatiba, Kalimotxo, Patxaran.
Osakidetza, Lehendakari, Patxaran.

Gora Euskadi askatuta!!!

¡¡ I HATE KALIMOTXO !! I don´t need lehendakari.
I don´t like perretxiko, I don´t wanna patxarán.
koka-kola killed wine, I don´t wanna patxarán.
I hate kalimotxo, I don´t wanna patxarán.
¡¡ KOKA-KOLA KILLED WINE !!, It's all right, it's all right.
Patxaran, patxaran....Bilbao,Bilbao..

Ea nola doan zuen ingelesa, Evaristoren hitzek beti bezala gakoan ederki asko jo dute


jueves, 13 de septiembre de 2012

ON EGIN-KILOMETROTAKO EKITALDIAK

  Dakizutenez 2012 ko kilometroak Andoainen ospatuko ditugu, urtean zear ikastolako guraso, ikasle, ikasle-ohi, edo nahi izan duen edonork lan egiteko aukera izan dugu Andoaingo ikastolaren alde, kilometroko egun honetako helburu nagusia ikastola berritzea dugu, beste eraikin berri bat eginez ikasle gehiagorentzat lekua egin ahal izateko.

 Urriaren zazpian ospatuko dugu !!!!!!

 Gaur izan dutegun horretan egingo diren ekitaldien berri:
 Zirkuitoak 6.3 kilometro izango ditu, bost areatan banatuta:, hemen jartzern dizkizuet bertako ekitaldiak

1 º AREA- IKASTOLA GUNEA

9:30 Zirkuitoaren irekiera
10:30 Urki Dantza taldea
12:30 Ohian Vega
15:30 Lauroba
17:30 Ingo al deu


2ºAREA SORABILLA GUNEA

10:00 Segalariak
11:00 KILIKON (Haur jolasak)
12:00 Miren Fernandez
13:30 Mikel Markez eta Erramun Martikorena
15:30  Jexus Mai Lopetegi
16:30  Gozo Gozo
19:00 Amaiera

Hurrengo hau gune haundia da eta bi zatitan partekatuta dago

3º AREA- ETXEBERRIETA GUNEA-1

11:00 Gero Dantza taldea
11:30 Kirol gunean Lehiaketak
12:30 Unama
15:00 Anje Duhalde
16:30 Willis Drummond
18:00 Laket
19:00 Amaiera

 3º AREA- ETXEBERRIETA GUNEA-2 (Umeentzat Gunea)

10:00  Puzgarri eta  txokoen irekiera
11:30 Buruhandiak
12:00 Kanta eta dantza ikuskizuna
13:00 "Eskuetan" Kantaren Flash mod
14:00 Kirol egokituen jolasak
15:00 Buruhandiak
16:30 Jolas Dinamizazioa - Urtxintxa
19:00 Amaiera

4º AREA - GOIKO PLAZA GUNEA

10:30 Hipo eta Tomax Pailazoak
11:30 La Jodedera
12:30 Kantujira
13:00 Ze Esatek !!!!
14:00 Sega Pikatzaileak
15:00 "R" Taldea
16:30 Zuloak
18:00 Dj Nemux
19:00 Amaiera

5º AREA - MARTIN UGALDE GUNEA

10:00 Bertsolarien harrera
11:30 Kantujira (abiatu)
12:00 Herri kirolak (Nazioen Mundua)
13:00 TELP Hitzaldia
14:00 Kantujiraren Amaiera
          "Gazta zati bat" Jon Maiaren eskutik
14:30 "Bertso Haritza" Ipuin kontaketa
15:30  Kantagintzaren uhin berria
17:00 Beira
19:00 Amaiera

Hemen uzten dizuet zirkuitoaren planoa



Ea abestia ikasten dezuten Urriak 7 rako:


miércoles, 12 de septiembre de 2012

PRESOAK S.O.S




HAINBAT MUTIL, ZENBAT NESKA
ESPETXEETAN LOTUTA, KONDENATUTA
PRESOAK SOS OIHUKATZEN DUTE
PRESOAK SOS DA IRRINTZIA!!

EGUNA TA GAUAK, ZERUKO IZARRAK
KANPOKO ARGIAK EZ DIRA IKUSTEN!
EZ DA EZER, EZ DA EZER, SENTITZEN
LAU HORMAREN ILUNTASUNEAN!!
AMORROAK, MALKOAK ATERAKO DIZKIZU!
BAINA EZ DIZU, ENTZUNGO!
EZ DIZU INORK, KONTSOLATUKO!!

PRESOAK GARA
JAIO IZAN GINENETIK,
PRESOAK GARA
TA EZ DAUKAGU IRTENBIDERIK!!
PRESOAK GARA
SOZIEDADE HONEN BIKTIMAK
PRESOAK GARA
BAINA EZ DAGO BELDURRIK!!

ODOLA IREKITZEN
AMORROZ BETERIK
ZURE MENDEKUA
LORTU ARTE
LEGE FALTSO BATZUEN
BIKTIMA BAT ZARELAKO
GIZARTE HONEK,
KONDENATU EGIN ZAITU
PRESOAK SOS OIHUKATZEN DUTE!
PRESOAK SOS DA IRRINTZIA!!

NOIZ ARTE KONDENATUTA??
NOIZ ARTE ITXOTA??
NOIZ ARTE?????
PRESOAK GARA (4 BIS).

sábado, 23 de junio de 2012

jueves, 10 de mayo de 2012

ARNALDO OTEGI

 Egun hauetan jakin dugu Arnado Otegiri espetxe zigorra pixka bat arindu egin diotela, baina garrantzitsuena neretzat zera da 2022 urterarte ez diotela uzten inongo hauteskundeetan aurkezten, nere ustez garbi dago:

ARNALDORI BELDURRA DIOTE, EZ DUTE NAHI ARNALDO POLITIKA MUNDUAN JARDUTEA, ARNALDO LEHENDAKARI !!!!!!!!!

Arnado Otegik BATERAGUNE epaikekan eginado adierazpenak:

 

Arnaldo Otegi: «Bakearen etsaiek ez dute Euskal Herrian irabaziko»
Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (Epaitegi Konstituzionalak Parot dotrinaz
eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen
egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi
ditugu.
a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok Botere Judizialaren
independentziaz (OCDEk 64. postuan jartzen duena, Irango eta Egiptokoaren artean)
eta Zuzenbide Estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat
emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazioiturriek
(11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz
adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela-eta erabiliko zuten irizpidea…
baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen
ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta
argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide
politikoetan oinarriturik ematen direla.
b) Bigarrenez, behin eta berriz adierazi dudana birgogora nahi dizuet. Badago ezker
abertzaleak eta mugimendu soberanistek abian jarritako bake prozesua, gero eta
etsipen eta amorru handiagoz, blokeatu, neutralizatu eta deusezteko agenda bat,
bakearen etsaiek kudeatzen dutena. Beraz, bazter dezagun edozein duda: agenda
honen eta berau kudeatzen dutenen borondatea Euskal Herrian bakea eta demokrazia
oztopatzea da. Horixe dute helburu agendaren kudeatzaile diren Rajoyk, Rubalcabak,
Basagoitik, inteligentzia zerbitzuek, e.a.
c) Eta, zergatik bakea oztopatu? galdetuko dute batzuek. Erantzuna argia da: ez dute
bakerako agendarik. Eroso zeuden (bide batez negozio politikoa eta ekonomikoa ere
eginez) lehengo eskema “antiterroristan”, euren erantzukizuna eta berezkoa duten
izaera antidemokratikoa estaliz eta jarrera politikoaren ahultasuna makilatuz. Gaur
egun, bakeak izua sortzen die… Horregatik blokeatzen dute euren esku dauden arlo
guztietan: kartzeletan, errepresio-jardunean... Hori behar dute, badakitelako
gatazkaren ondorioak gainditzeak haren jatorriaz eztabaidatzera eramango gaituela.
Eta pauso hori emateko ez dute ez agendarik, ez alternatiba sinesgarririk. Ondo dakite
ez dutela arrazoi demokratikorik, Euskal Herriak nazio gisa errespetatua izateko eta
bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea ukatzen
jarraitzeko.
d) Euskaldun familia askoren sufrimendua areagotzen duen jarrera errepresibo
honekin, beste bi helburu lortu nahi dituzte:
d1) Independentismoa bazter dezagula, frustrazioaren eraginez gure ahalmenetan
konfidantza galduz, euren indarrezko jarrera aldatzeko gai ez garela izango
sinestaraziz. Ez horrelakorik sinetsi une batez ere, Estatu horren indarra angentinar
tango batek neurtzen baitu… Eta bitartean EB eta AEBak beste aldera begira daude.
d2) Gainera, honako honetan Estatuak Baskongadetan egingo diren hurrengo
hauteskundeetarako hautagai bat neutralizatu nahi izan omen du. Ulertuko duzuenez,
niretzat harrotzeko motiboa da, ezker abertzaleko militante izanik, Estatuak uste
izatea ni hautagai izanda independentismoak hauteskunde autonomikoak irabazi
egingo lituzkeela. Badakigu, beraz, bakearen etsaiek nolako hautagaiak ez dituzten
gustoko. Presta dezagun, bada, pozez erantzun demokratikorik finena; lor dezagun,
historian lehen aldiz, Baskongadetako hurrengo hauteskundeetan independentismoak
irabazteko aukera handiekin lehiatu dezan.
Eta bukatzeko, ez dezagun inoiz ahaztu estrategia berrian borroka armatua
desagertzea eta hauteskunde zein instituzioetan parte hartzea nahitaezko baldintza
den bezala, hori ere ez dela aski izango antolaketa, borroka, bakezko
desobedientziarik gabe… Hau da, bakearen etsaiei erronka orokorra egingo dion
estrategia.
Hauxe da Gernika eta Amaiur, Telesforo eta Pasionaria, Santi eta Josu, Jon, Fidel eta
Cheren seme-alabek hartu dugun bide malkartsua. Egin irri, borrokatzera goaz eta!
IRABAZIKO DUGU!!
Arnaldo Otegi (Bateragune auziko bost kideon izenean)


sábado, 5 de mayo de 2012

ZERBAIT ALDATZEN ARI DA

Honako bideo hau "Zaramatimes" blogean ikusi dut eta jartzea merezi duela usten dut, mezua ahalik eta gehien zabaldu dadin





domingo, 15 de abril de 2012

A ZE AURPEGIA !!!!!!!!!!!!!!!!!




 Espainiko erregeak aldaka (kadera) hautsi duela zabaldu dute komunikabideek. Botswana-an gertau zaio istripua, badirudi goizaldera estropozu egin duela eskailera batekin eta lurrera erori dela,
mozkorturik egongo zen!!!!!!!
   Gainera argazki hauek ateratzeko eta argitaratzeko muturra behar du!!!!!!!!!

  Afrikan ehiza nagusia, egin ahal izateko, mandatariek eta aberats jendeak bakarrik izaten dute aukera, hemen dirutza honen adibide batzuk, animaliak hil ahal izateko:

 Elefantea 37.000 €
 Lehoial, Leopardoak eata antzekoak  35.000 €
 Beste motatakoak, tamainaren arabera 10.000 € tik aurrera

 Furtiboen ehiza gizarteak gaitzesten du, baina egia esan bertakoen larruan jartzen bagera atzerriko empresek eta bertako agintariek bakarrik ateratzen dute etekina, furtiboak gaitzesten ditugu baina adibide bezala beraiek saltzen dituzten Elefante letaginak "gizarte zibilatuan" dagoen merkatu betzean saltzen dizkigute, furtiboek ere etekina atera nahi dute bertako animaliekin eta ez nau batere harritzen honelakoak ikusita

  Safari hauek "Legalki" babesteko animalien kopurua kontrolatzea dute aitzaki, hori bai dirutza ikaragarrien truke, animali guzti hauek babesturik egon harren!!!!!!!
 Bestalde moralki, ez dakit nola onartu dezakegun Borboiek gure diruarekin eginiko honelako jarduerak, pertsonai honek istripua izan ez balu ez genuke inoiz jakingo guztien diruarekin ordaintzen direla, egazkin pribatua barne, gainerako Espainiar sozietateari murrizketa ekonomiko izugarriak ezartzen zaizkion bitartean.

Aski da !!!!!! Gure gainean parrezka ari dira !!!!!





Hau ez da bidezkoa!!!!!!!!!!!!!!!!

Ezin izan dut bideoa amaiera arte ikusi, oso gogorra da.....




viernes, 13 de abril de 2012

UME KONTUAK, HELDUEN MUNDUAN....

   Bideo honetan umeen mundu bat aurkezten zaigu, helduen bizioak dituzten umeak aurkezten zaizkigu, gaixorik dagoen gizarte batean bizi diren umeak, korrupzioa, droga trafikoa edo eta iguruguneko arazoak.
  Bideo hau  Mexikon aurkeztu dute "Nuestro México del Futuro" koek, hauteskunde kanpainaren erdian
 eta Mexikoko agintarien artean  haserre bizia sortu du.
   Bideo honetan gizarte krudel bat aurkezten zaigu, umeen bitartez aurkeztutako gizarte bat, bideo honen bitartez ikusiko behar genuke zer nolako gizartea erakusten diegun geure seme alabei, zer nolako etorkizuna uzten ari garen....

lunes, 9 de abril de 2012

sábado, 31 de marzo de 2012

viernes, 2 de marzo de 2012

BARRIKADA DROGARIK GABE




Hemen Barrikada taldearen disko berriaren aurrerapena, ez dauka itxura txarra, ikusi beharko gainerako abestiak

viernes, 24 de febrero de 2012

IÑAKI ETA TTINTTO ETXEAN NAHI DITUGU!!!!!!





kaixola utziz doa
nire arima gora
itzalen ganetik,urrun
burdinetik ihes.

Eta ez dago hormarik
ez dago barroterik
ni preso egitekorik.

Leixoan jarritte
ixerran parien nago
gabaren erdian hegan
zuen ondora noa.

Eta ez dago hormarik
ez dago barroterik
ni preso egitekorik.

Eh!ez dago barroterik
giltzpean egonak ez dau esan nahi
amets egiteko ez nazela gai.

Egunsentia dator
iluna doanian eta nire arimak bueltan
zuen argia dakar.

Eta ez dago hormarik
ez dago barroterik
ni preso egitekorik.

viernes, 17 de febrero de 2012

jueves, 19 de enero de 2012

RIP-HISTORIA

  Ordubete irauten du, denbora baduzue behintzat ikustea gomendatzen dizuet.

lunes, 9 de enero de 2012

Manuel Goenagak kontatutakoa- Bide Ertzean

Larunbat honetan Bide Ertzean taldearen kontzertu bikaina ikusteko aukera izan genuen Andoaingo Bastero kulturguneko areto txikian, Txisme nire lagunak  kronika ederra idatzi du Andoaingo Jubilatuak
blogean, nik berriz Imanol Ubeda abeslariak kontatu zigun historio unkigarri bat aipatu nahi dut, "Manuel Goenagak Kontatutakoa" abestian Blas Ugarteren heriotza kontatzen da Manuel Goenagaren bitartez, azken honek bere lagun mina nola hil zuten ikusi behar izan zuen Asturias-eko mendietan, Usurbilgo bi gazte Asturiasera joan eta batek bertan utzi zuen bere ondasunik haundiena, bere bizitza.

Manuel Goenagak kontatutakoa






Nazionalak tiroka hasi ziren
Artoan barrena korrika joan ginen
Asturiar lurreko mendi kaxko batean
Gotortu egin ginen

Gogor ari ziren tiroka etengabe
Gu munizio gabe mendi kaxko batean
Bala itsu batek zauritu egin zuen
Ugarte gaztea Usurbilgo seme

Egarri zela, ura nahi zuela
Larri zegoen

Biren artean jaitsi genuen
Anbulantziak eraman zuen

Lehen lerroan jarraitu genuen
Handik gutxira jakin genuen
Aviles aldean erori zela
Ugarte gaztea Usurbilgo seme

Gerra baino lehen herriko jaietan
Soinu-jolea zen

Azalpena: Usurbilen bizi da Manuel Goenaga, 90 urteko gudaria. 2005eko uztailean, NOAUA! Usurbilgo herri aldizkariari eskainitako elkarrizketan hau zioen: “Errepublikanoek kuartela jarri zuten Zarautzen (1936ko iraila). Hara joan ginen, bertan gaua egin eta hurrengo goizean Azpeitira joateko boluntarioak behar zirela eta konpainia preparatu behar zela. Kosme Yaguezek (Zubietako maisua) zera esan zuen:

–Bertan geratzea pentsatu diagu- esan zidan Kosmek.
–Bertan geratu?- erantzun nion.
–Ez omen dute ezer egiten- Kosmek.
–Usurbilen geratu behar genuen, ez hemen- bota nion-. Ni aurrera joango naiz
libre dagoen artean.

Irurako batek galdetu zidan:
–Zer egin behar duzue azkenean?- Irurakoak.
–Batzuk aurrera eta besteak etxera, ez omen dutela ezer egiten- esan nion.

Eta Irurakoak erantzun zidan: Asteasun ere hori esaten zuten, orain han zeudek sei edo zazpi, arto artean enterratuta. Usurbilen ere egingo ditek.
Bai egin ere. Kosme Yaguez Orioko mendate inguruan fusilatu zuten, 1936ko urriaren 10ean. “Manuel Goenagak kontatutakoa” kantuan, dena den, elkarrizketa horren beste pasarte bati erreparatu diogu. Lehen pertsonan jaso
dugu Manuelek azaldutakoa. Usurbilgo Blas Ugarte gaztearen heriotzari buruz esandakoa.


Gazte ziren aske ziren!!!!


  2006 an "Non dira" diska atera zuten Bide Ertzean taldekoek