luxkoss@gmail.com

viernes, 24 de septiembre de 2010

NOLA ESAN-1999

Oso ona!!!!!


miércoles, 8 de septiembre de 2010

GARI

Ezer gutxi esan daiteke Gari-ri buruz dagoeneko esan ez denik, abeslari eta musikari bikaina.
Nik beti iritzu hori izan ez dudan harren. Oroitzen naiz Hertzainak taldea ikusi nuen lehenengo aldia, oso tamalgarria, nolabait esateko Gari ez zen oso "itxura honean" atera, nahiko pasatuta atera zen, hiru edo lau abesti jo zituzten eta kontzertua bertan behera utzi zuten, Gari ez zelako abesteko gai. Guzti hau 1985 garren urte inguruan gertatu zen Tolosan egiten zuten Pop Rock lehiaketa baten bukaeran, talde nagusi bezala irten ziren hiru lehenengo lehiakideekin batera,baina hori beste historio bat da , Andoaingo Jubilatuak blogean badago sarrera bat festi horri buruz.Nik sekulako ilusioa neukan Hertzainak taldea ikusteko eta oso etsipendurik gelditu nintzen.
Hertzainak taldea betidanik gustatu zait baina Gari ikusten nuen bakoitzean kontzertu horretaz gogoratzea ezinbestekoa zitzaidan, eta Hertzainak taldearen abeslaria ez nuen gogoko. hala ere taldearen azkenetariko kontzertu bat ikusteko aukera izan nuen Hernaniko polikiroldegian, egia esan nahiko ongi, ikusi nituen bigarren aldia.
Geroztik abeslari honek ez zidan inungo interesik sortzen, orain dela urte pare bat arterarte, agian hiru urte, "Esperantzara kondenaturik" abestia entzun nuen arte.Orduan hasi nintzen ezagutzen berak bakarka egindako lana.
Geroztik abeslari hau beste begiekin ikusten dut, orain hogei urte esango ez nuen harren, abeslari hau Euskal Herrian sortutako abeslari eta musikari haundienetarikoa dugu. Iritzitz aldatzeko ez da inoiz berandu izaten.
Espero det horrela urte askotan jarraitzea eta guk ikusteko aukera izan dezagun.

Hemen uzten dizkizuet 11 bideo. denbora baduzue behintzat ikustea gomendatzen dizkizuet, pena merezi du eta.






















martes, 7 de septiembre de 2010

IÑIGO MUGURUZA-NAHIA ( LABURMETRAIA 2001)

Honako laburmetrai hau Iñigo Muguruzak 2001 ean zuzendurikoa dugo, gaurkotasun haundiz beterikoa gaurko egunean bederatzi urte geroago.



viernes, 3 de septiembre de 2010

HESIAK


Gure mundu globalizatu hau hesiz beterik dagoen mundu bat dugu, hoztopoz beterikoa, ezagutu nahi ez dugun mundutik babesten gaituen hesiz inguraturik gaude.

BAP-ZURIA BELTZEZ

Errealitatea usteltzen
berriak emterakoan
betiko borrokak
darrai
beltza zuriz
zuria beltzez.

Eguneroko arazoak
intoxikazioz
nola aldatu daitzeken
erakutsiz
gertakariak ematen.

Irratian, tbn, eta prentsan
ikusi eta ez irakurri
irakurri eta ez ikusi
irentsi ez pentsa.

Berrien esanahiak
inori ez zaizkio axola
unez une
biziak manipulatzen
beste begiei
lasaitasun ezinhobea
aurrerantz ematen.

Gezurraren aurpegi izkutuan
dena da ixiltasuna
gordeak gelditzen diren egiak
eritzian bihurtuak.

jueves, 2 de septiembre de 2010

GOVERNORS

Atzo Txismek erronka bota zidan Seiren taldearen nusika oso lasaia zela eta, beno ba, erronka honartua,hemen duzue zerbait gogorragoa.
Governors Taldea Arrasatearra dugu, bere sortzaile nagusia Juan Sangre dugu. Esan daiteke Governos Fjord-en errautsetatik sortzen dela , Juan bere kide zelarik. Juanek urte asko daramatza musika munduan murgildurik, bere talde ezagunenak Ekon eta Fjord ditugu,
Juan Sangrek esperientzi bikaina dauka musika munduan eta bere proiektu berri honek itxura oso ona dauka musika mundu zail honetan garaile irteteko. Governors taldeak Rock indartsu eta melodiko bat egiten du, heuren abestiek segituan berpizten du musikarako dugun griña, musika indartsua benetan.
Uste dut bi diska kaleratu dituztela:

Itxaron beharra ez da itxaropena (2007)
Frenetikodrome (2010)

Kideak:























Kontutan eduki beharreko beste talde bat.



miércoles, 1 de septiembre de 2010

SEIREN

Egia esan ez nuen ezagutzen talde bizkaitar hau, proposatzen duten musika oso interesgarria iruditzen zait, Folk eta Pop aren bitartean, talde frexko frexkua ,nabari da bere gaztetasuna , denaden kalitatez beterikoa.
Jadanik hiru diska kaleratu dituzte :

Pertsona baten bila(2007)
Pertsona baten bila Edizio berezia CD+DVD (2009)
Marraren beste aldean zu (2010)

TALDEKIDEAK


Jokin Lacalle: ahotsa eta bibolina
Onintze Garcia: kitarra akustikoa
Imanol Goikoetxea: kitarra elektrikoa
Ales Larrazabal: teklatuak
Aritz Carballo: tin eta low whistleak
Joanes Ederra: baxua
David Gorospe: bateria

Kontutan edukitzeko moduko taldea, ea zuzenean ikusteko aukera dugun.