luxkoss@gmail.com

miércoles, 8 de septiembre de 2010

GARI

Ezer gutxi esan daiteke Gari-ri buruz dagoeneko esan ez denik, abeslari eta musikari bikaina.
Nik beti iritzu hori izan ez dudan harren. Oroitzen naiz Hertzainak taldea ikusi nuen lehenengo aldia, oso tamalgarria, nolabait esateko Gari ez zen oso "itxura honean" atera, nahiko pasatuta atera zen, hiru edo lau abesti jo zituzten eta kontzertua bertan behera utzi zuten, Gari ez zelako abesteko gai. Guzti hau 1985 garren urte inguruan gertatu zen Tolosan egiten zuten Pop Rock lehiaketa baten bukaeran, talde nagusi bezala irten ziren hiru lehenengo lehiakideekin batera,baina hori beste historio bat da , Andoaingo Jubilatuak blogean badago sarrera bat festi horri buruz.Nik sekulako ilusioa neukan Hertzainak taldea ikusteko eta oso etsipendurik gelditu nintzen.
Hertzainak taldea betidanik gustatu zait baina Gari ikusten nuen bakoitzean kontzertu horretaz gogoratzea ezinbestekoa zitzaidan, eta Hertzainak taldearen abeslaria ez nuen gogoko. hala ere taldearen azkenetariko kontzertu bat ikusteko aukera izan nuen Hernaniko polikiroldegian, egia esan nahiko ongi, ikusi nituen bigarren aldia.
Geroztik abeslari honek ez zidan inungo interesik sortzen, orain dela urte pare bat arterarte, agian hiru urte, "Esperantzara kondenaturik" abestia entzun nuen arte.Orduan hasi nintzen ezagutzen berak bakarka egindako lana.
Geroztik abeslari hau beste begiekin ikusten dut, orain hogei urte esango ez nuen harren, abeslari hau Euskal Herrian sortutako abeslari eta musikari haundienetarikoa dugu. Iritzitz aldatzeko ez da inoiz berandu izaten.
Espero det horrela urte askotan jarraitzea eta guk ikusteko aukera izan dezagun.

Hemen uzten dizkizuet 11 bideo. denbora baduzue behintzat ikustea gomendatzen dizkizuet, pena merezi du eta.






















1 comentario:

  1. la verdad que es una pasada la voz de este tipo, aunque no entienda nada me pon la piel...!!
    saludos y gracias por los videos!!

    ResponderEliminar