luxkoss@gmail.com

lunes, 11 de octubre de 2010

EGURALDI TXARRARI AURPEGI ONA!!!!!!!!!!!

Eguraldi txarra dugunez gaurkoan gorputza alaitzeko triki pixka bat...









jueves, 7 de octubre de 2010

ÑOÑOSTIAKO KRONIKA

Ai, Ñoñosti, Ñoñosti,ze polita den!! batez ere Ñoñostiarrentzat, bere aste nagusi bikainarekin suak ikusis, helatua jan eta pasiatuz bere kontxa polita ikusis Santa Klara irla argiz beterik dagoenea, alde zaharrera joan eta bere taberna bikainak pintxo pila batez beterik, bi eurotara kaña ordainduz, eta pintxoa auskalo zenbat, festa hasieran kañonazoa ikusi... ez zaitez joan Ñoñostiara festetan motxila batekin edonon lo egiteko asmoarekin , Ñoñostiarrei ez bai zaie gustatzen, ez zaitez joan festetan edo eta edozein aste bukaeran tabernaz taberna, konturatzerako denak itxiko dizkizute eta Ñoñostairrekin batera sarrera bat ordaindu beharko duzu bost eurotan beste kaña bat edan ahal izateko......bere garaian ongi deskribatu zuten Sanchis eta Jokano Donostiarrek ( ez Ñoñostiarrek) guzti hori 1987 garren urtean "La cronica de San Sebastian" kanta bikainean.....kanta erdaraz dago baina ez dut uste kanta egokiagorik dagoenik hau dena adierazteko.......


lunes, 4 de octubre de 2010

ANJE DUHALDE-AMA EUSKAL HERRIA


Delikatua baitut egungo sujeta,
hasi aintzin egin dat zonbait gogoeta,
gure arteko asko ele entzun eta,
euskaldun agertzea ez baita jasteta.

Ama Euskal-Herriaz naiz naigabetua,
uzterat doalakotz betikotz mundua,
bere seme alabez abandonatua;
nork barka dezaguke gure bekatua?

Badakir askoz ere nukela hobea
nehori ez agertu ene dolarea;
odolaren mintzoa eduki gordea
nahiko nuke, bainan ezin dat ordea.
Ama Euskal-Herriaz...

Bata dela eskuina, bertzea ezkerra,
euskaldunen artean dugu herra,
ahantziz, Ama, zure maitasun ederra;
horra zure seme hok dautzugun eskerra.
Ama Euskal-Herriaz...

Baztertu dugulakotz zure maitasuna,
desegin da betiko gure batasuna;
gu baitan aditzen da gudu oihartzuna,
hau da zuri bizia hekendu dautzuna.
Ama Euskal-Herriaz...

Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza
zure etxe nagusi jartzean arrotza;
halere etzitzauzun gelditu bihotza;
etxekoen eskutik duzu heriotza.
Ama Euskal-Herriaz...

Hil hobi huntan noizbat norbait badabila,
zure izaitearen herrestoen bila,
lurpetik entzunen du deiadar bipila:
hernen dago ama bat bere haurrek hila!
Ama Euskal-Herriaz...

sábado, 2 de octubre de 2010

HIRU BELTZ






Hiru Beltz 1995 ko udaran sortu zen Urko, Sergio, Igor eta Pino. Denak kuadrillakoak, lagunak eta denal Algortakoak, talde bat sortzea erabaki zuten denbora pasatzeko. Pinok bi urte zeramatzan Nameless Fear, The Muppests...Igor_ek bi urte zeramatza kitarra jotzen eta Urkok urte bat baino gutxiago baxua jotzen, taldea osatzeko Jon Pena kitarrajoleak, hau ere kuadrillakoa, elkartu zitzaien.

1995 Azaroan bere lehen kontzertua jo zuen taldeak Algortako diskoteka batean, handik aurrera bere abestiak sortzen hasi ziren proiektua aurrera ateratzearren. Urte hartako gabonetan grabatu zuten bere lehen maketa, bost abestiekin, maketa hau ez zen argitaratua izan eta taldea ezagutzearren erabili zuten.
1996 an hamar bat kontzertu eman zituzten eta urte hartako irailean beren bigarren maketa grabatu zuten, Presioak jota, 8 abestirekin.Bedroom Records en grabatu zuten eta 500 ale saldu zituzten,maketa hau beraiek produzitu zuten.
1997 an beste hainbeste kontzertu eman zituzten, bitartean Igor eta Pinok beste proiektu batean ere parte hartzen hasi ziren, Tentuz taldean. Urte hartan 4 abestiekin Demo bat grabatu zuten Karlos Kreator_ek produzitua, hau 1998 an erabili zuten taldea ezagutarazteko.
1998 Urtarrilean Urkok baxua utzui zuen eta ahotsak Sergiorekin parekatzen zituen bitartean horrela zuzenekoak indartuz. Taldera Txonan sartu zen baxuan, hau Igorrekin eta Pinorekin Tentuz taldean ibili zen, beranduago Jonek taldea utzi zuen eta David_ek ordezkatu zuen.Urte hartan kontzertu mordoa eman zuten, udara hartan Uztailaren 16 eta 20 bitartean RockStudios_etan bere lehen diska izango zena grabatu zuten, Zuzen!
Disko hori Diskos Suicidas disketxeak argitaratu zuen.
1999an Promozioa eta kontzertuak. Maiatzean Sergiok taldea utzi zueneta taldeak bostkote bezala jarraitzea erabakitzen du.



Idatzi ditudan hitz hauek taldearen horritikan hartu ditut eta egian esan nahiko arraro iruditu zaidan arren 1999 arte bakarrik dago informazioa, hemedik haurrera ez dakit zer egin duten. Norbaitek zerbait badaki eskertuko nizueke norbaitek zerbait jarriko balu.