Hiru Beltz 1995 ko udaran sortu zen Urko, Sergio, Igor eta Pino. Denak kuadrillakoak, lagunak eta denal Algortakoak, talde bat sortzea erabaki zuten denbora pasatzeko. Pinok bi urte zeramatzan Nameless Fear, The Muppests...Igor_ek bi urte zeramatza kitarra jotzen eta Urkok urte bat baino gutxiago baxua jotzen, taldea osatzeko Jon Pena kitarrajoleak, hau ere kuadrillakoa, elkartu zitzaien.
1996 an hamar bat kontzertu eman zituzten eta urte hartako irailean beren bigarren maketa grabatu zuten, Presioak jota, 8 abestirekin.Bedroom Records en grabatu zuten eta 500 ale saldu zituzten,maketa hau beraiek produzitu zuten.
1997 an beste hainbeste kontzertu eman zituzten, bitartean Igor eta Pinok beste proiektu batean ere parte hartzen hasi ziren, Tentuz taldean. Urte hartan 4 abestiekin Demo bat grabatu zuten Karlos Kreator_ek produzitua, hau 1998 an erabili zuten taldea ezagutarazteko.
1998 Urtarrilean Urkok baxua utzui zuen eta ahotsak Sergiorekin parekatzen zituen bitartean horrela zuzenekoak indartuz. Taldera Txonan sartu zen baxuan, hau Igorrekin eta Pinorekin Tentuz taldean ibili zen, beranduago Jonek taldea utzi zuen eta David_ek ordezkatu zuen.Urte hartan kontzertu mordoa eman zuten, udara hartan Uztailaren 16 eta 20 bitartean RockStudios_etan bere lehen diska izango zena grabatu zuten, Zuzen!
Disko hori Diskos Suicidas disketxeak argitaratu zuen.
1999an Promozioa eta kontzertuak. Maiatzean Sergiok taldea utzi zueneta taldeak bostkote bezala jarraitzea erabakitzen du.
Idatzi ditudan hitz hauek taldearen horritikan hartu ditut eta egian esan nahiko arraro iruditu zaidan arren 1999 arte bakarrik dago informazioa, hemedik haurrera ez dakit zer egin duten. Norbaitek zerbait badaki eskertuko nizueke norbaitek zerbait jarriko balu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario