luxkoss@gmail.com

sábado, 29 de mayo de 2010

HERTZAINAK- MAHOMA (RIP)


Hortik zear bideo batzuk aurkitu ditut, zearo interesgarriak bertan

Hertzainak taldearen azken kontzertuko irudiak dituzue, hemen bi abesti uzten dizkiuet eta nahiko bereziak hauek, bertan Karlos " Mahoma" RIP-eko taldekideak abesten bait du, "Pakean utzi arte " eta Lepoan hartu" abestiekin.


Jadanik badira 7 urte "Mahomak" utzi zigula, abeslari bikaina izan zen ,nik RIP taldea behin ikusteko aukera izan nuen, Andoaingo Gaztetxe zaharrean, ez dakit zer urtetan, ez naiz oroitzen baina oroitzen naiz bai ze indarra zuen taldeak, harriturik geratu nintzen bere jarrerarekin eszenatokian eta indar hori bertan ginen guztioi erantsi ziguten. Kontzertu bikaina benetan eskeini zigutena.

Badira tamalez talde madarikatuak, RIP taldea huetako bat dugu beste talde askoren artean, bere bi kide jadanik ez dira gure artean 1997 ann Portu baxujolea joan zen eta 2003 an Mahoma abeslaria






Argazkian RIP taldearen Yul kitarrajolea.Eta goikoan lehenik Txerra baterajolea eta atzean Mahoma eta Portu.






Hemen Omenaldi txiki hau:1993ko urtarrilaren 24an, Hertzainak taldearen azken kontzertuan Mahomak abesturiko bi kanta.






RIP taldea Txapelgorri abestia:

JON ESPONJA, ZERGAITIK OTE?????

jueves, 27 de mayo de 2010

IKASLEEN AZKEN TXANPA

Ikasketak, burujate galanta, ikasturte baten amaieran gaude eta bat baino gehiago burubelarri arituko da kurtso bukaerako azterketak prestatzen emaitza onak ateratzeko asmotan, udara lasai bat igarotzeko asmotan. Beste batzuk ordea gogo faltaz edo eta ezinaren ezinez beste modu batetara gainditzeko asmotan ibiliko dira, txuleta mitikoen bitartez.
Azken hauentzat doaz hitz hauek, zorterik hoberena opa dizuet, txuleta egiteak ere badu meritu bikaina paper txikiak, eskuan idatziz, eta abar eta abar luze bat.
Nik beti pentsatu dut txuleta zenbat eta handiagoa hobe, denen bistan jarri, nik "gutxitan"(Ja, ja ja!!) egiten nuen baina sekula ez zidan utsik egin, idazten nuen dena txukun txkun A4 tamainako horri bat edo eta gehiagotan eta zailena mahai gainean jartzea izaten zen baina behin jarriaz gero lasai-lasai dena kopiatzen, normalean irakasleak ez ziren moskeatzen, behin oroitzen naiz matematikako azterketa batean irakasle batek galdetu zidan ea zer nuen idatzia mahai gainean zeuden horri haietan eta nik lasai asko erantzun nion ez ahaztutzearren azterketa hasieran idatzi nituela eta horrela errazagoa egiten zitzaidala azterketa egitea, gaian erortzen ziren matematika formula guztiak ziren, maisuak gainera esan zidan oso ondo egin nuela horrela errazagoa zelako zein formula hartu erabakitzen, inozo alena...!!!
Hemendik zera proposatu nahi dizuet, gogorik baduzue behintza jarri itzazue zuen "Tranpak", txuleta egiteko erak, eta burura etortzen zaizuen edozer....Animatu!!!!!!!!!

Bitartean hor uzten dizuet Wazemank-ekoek Barrikadaren Bertsio hau,,,"No hay Tregua" Selektibidad.

miércoles, 26 de mayo de 2010

EUSKAL TALDE JEBIAK

Euskal musikan badirudi heavy musikak ez duela izan arrakasta haundirik, garrantsitsuena agian Su ta Gar taldea izan dugu, garrantsitsuena baliteke baina ez bakarra, badira talde gehiago eta talde bikainak gainera. Ezagutzen nauenak badaki heavya gustoko dudala, beste musika mota asko entzun arren eta nere talde kuttunetako bat Iron Maiden dela baina esan bezala Euskal Herrian bada heavy giroa, agian ez da Punk-a bezain indartsua, ez da RRV-an sailkatzen, baina egon badago, hemen adibide batzuk...baina gehiago badira. Orain oroitzen naizela Txisme , Ez duk izango Thor talde Andoaindarraren informaziorik? Zerbait baduk ez litzateke gaizki egongo gogora ekartzea.....















domingo, 23 de mayo de 2010

MUNDUMIRA FESTA 2010


MUNDUMIRA 2010
Munduko Kulturen Festa
La Fiesta de las Culturas del Mundo
ANTZUOLA - DEBAGOIENA (GIPUZKOA)
2010eko maiatzak 29, 30 de mayo de 2010



Hurrengo aste bukaerako kriston mobida dago Antzuolan, dagoen guztia jartzea luzeegia litzateke, baina ikusi nahi baduzue klikatu hurrengo loturan.


MUNDUMIRA 2010





sábado, 22 de mayo de 2010

BUITRAKER


Gaur tade honetaz oroitu naiz, talde bikaina, bere garaian maketa erosi nuen, Zuk daukazu ezta Txisme? Talde bikaina zen. Hortik zear bere Web horria aurkitu dut eta taldearen historia pixka batekin.

Buitraker 1992an sortu zen, lehenengo taldekideak, patxi baxuan, aitor kitarra eta ahots nagusia, ibon baterian zirelarik. Rigor mortis maketa grabatuko zuten 1994an. Ekoiztua eta banatura Eguzki Banaketak lagunduta. Angelillo perkusioan eta ainhoa korotan ere aritu zirelarik. Grabazioaren ostean, koldo bere partaidetza utzi eta Fernandok lekua hartu zuen bere kitarra ta samplerrak sartuz. Perkusioa taldean integratzeko idea bazegoen eta momentu horretan txeroki agertu zen, koroak ere egingo zituen. Bostkotea elkartua hainbat abesti sortu zituzten eta Lurrun Makina (1998) diska kaleratu zuten Gor zigiluaren bi urtetako kontratua sinatuz. Homologao bigarren diskorako txeroki taldea utzi eta Iñigo sampler eta ahotsetan egogo zen eta bertan kantu batzuen erremixak zeudela lehenengo 1000 aleetan. 2005 urtean urrezko kabiak kaleratu zen. Kasu honetan disketxeak alde batera utzi eta "lavatelcuello" lagunduta 3.diska atera zuten, ta agurtzeko erabaki zuten zuzeneko emanaldien dvd a kaleratzea non san fermin txikitoko kontzertuak ta arantzakoa agertzen diren. Interneten bidez Jaitsi daiteke, askatasun osoa ematen duelako. Zuen gustokoa izatea eta guk bezain ondo pasatzea opa dizuegu.







EXKIXU








viernes, 21 de mayo de 2010

KEN ZAZPI-ZAPALDUEN OLERKIA

Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten
neu izaten saitzen
geroa margozten
nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen
egunsentia
bide hau sentitzen

Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria
zaila da ulertzea
bestearen egia
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guzti
ohe hutsei amaren malkoei
lapurtzen diguten denbora iheskorrari
burdin hotsei aitaren beldurrei
sufritzen dugunoi

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den
baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia
estalita duten
samin guztia
lagun minei bakardadeari bizigabe utzitako
une bakoitzari
izan zirenei
gaur gareneri
izango direnei
esaidazu maitea
dena aldatuko dela
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula kantu hau kantatuko
malkorik botako esan maitea
esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna

Istripuei
berri txarrei
bidean galdu ditugun lagun guztiei
gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari
zuei
haizeari
zuei, zuei, zuei

Hor itzulpena, merezi du guztiok ulertzea

ken zazpi - El poema de los Oprimidos

En este pueblo invisible
jugando con las sombras
intentando ser yo
pintando el despues
toda mi impotencia
cantando una y otra vez
al amanecer
sintiéndome mas cerca.

todos no contamos
igual la historia
es dificl de entender
la verdad del otro
pero quiero cantar
"el poema de los oprimidos" (zapalduen olerkia)
todo el dolor
que tienen oculto

a las camas vacías
a las lagrimas de mamá
a ese tiempo que huye
el cual nos roban
a los fríos barrotes
a los miedos de papá
a los que sufrimos

escuchando desde pequeño
que tenemos que ser
imponiendo por fuerza
lo que amar
pero quiero cantar
"el poema de los oprimidos" (zapalduen olerkia)
todo el dolor
que tienen oculto

al dolor de los amigos
a la soledad
a cada momento que deje sin vivir
a los que fueron
a los que hoy son
a los que seran

dime, mi amor
que todo va a cambiar
que mañana tambien
estaras conmigo
y nuestros descendientes
no van nunca
a cantar estar cancion
no soltaran lagrimas
dime mi amor
dime cariño
dime amigo
lo que quiero oir

a los accidentes
a las malas noticias
a todos esos amigos que hemos perdidos por el camino
a los que han dado
todo por nosotros
al viento de libertad
a vosotros
al viento
a vosotros
a vosotros

jueves, 20 de mayo de 2010

ZUGARRAMURDIKO SORGIN LEIZEA

Hortik zear hau aurki tu dut eta oso interesgarria iruditu zaidanez, dagoen moduan jartzea erabaki dut, dena den leku polita da Zugarramurdi eta ez da plan txarra bertara egunpasa joatea kobazuloak ikusiaz:

http://maitebeobide.wordpress.com/2009/01/07/42/

Zugarramurdiko hirigunetik km. erdi baino gutxiagotara eta mendebalde-direkzioan kokaturiko izugarrizko konplexu karstiko superfiziala osatzen duten sorginen leize hauek. Izan ere, Zugarramurdi -Sara bide zaharrean daukagu, berau partzialki zeharkatua delarik.

Leize hauen barrunbe nagusia, oraindik emaritsua den ur-korronte batek sortua da, “Infernuko erreka”-k. Honela, (Iparrekialde – Hegomende-balde) direkzioan jartzen den ardatz dun tunel zabala eratuz; 120 m-tako eta 10 – 12 m. bataz besteko altuera daukan tunela haiz zuzen.

Hobi arkeologikoari dagokionez, 1935. urtean, Jose Migel de Barandiaran arkeologoak prospekzio bat burutu zuen, bertan, Magdaleniense generikoari egokitu zizkion fazie-sukarrien xaflak eta zeramikak prehistorikoaren zenbat lekukotasun topatu zituen.

Baina, bere izenak adierazten duen bezala, leize hauen ospea, SORGINEK emandakoa da.

Sorgin hauen historia 1610. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, Euskal Herria menperatzen zuen sorgin-ikara olde batek Nafarroako Iparrekialde
muturreko aldean, Lapurdirekin mugakide hedatu baitzen. Hau horrela, Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado, jaun inkisidorea (jaun inkisidorea)mandatari igorria izan zen eskualde honen miaketak egiteko. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntzapean inkulpatuak izan ziren, umeak aparte utzirik. Hauetatik 40, Logroñora eraman zituzten atxiloturik.

Inkisizioak pertsona hauei egokitu zizkien salakuntzak, honako hauek izan ziren. Deabrua Jainkotzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea, itsasoko ekaitzak sortaraztea ( izan ere Zugarramurdi, lerro zuzenean eta distantzia ez oso handira dago
Kantauri itsasoarekin, ondorioz, sorginak Donibane Lohitzunera sartzea eta irtetea nahi izaten zuten itsasontziei, sarrera eta irteerak galarazteko ekaitzak sortarazten zituzten.), animalien eta baita pertsonen kontrako malefizioak egitea eta azkenik, banpirismoa eta nekrofagia egitea.

Hau dela eta, 1610eko Azaroaren 7 eta 8an, sorginek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutean erreak (haietariko 5 efigie eran, lehenago kartzelan hil baitziren). Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, ondasun galpena, betirako kartzela, kartzela mugatua, eta abar.

Zugarramurdiko akelarrean zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana de Barrenetxea eta bere senarra zen Migel de Goiburu, Joanes de Echalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea zena; Maria Chipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes de Goiburu txistularia zen eta Juan de Sansinek danborra jotzen zuen.

Hau guztia, legendek esaten digutena besterik ez da: baina gaur egun, Zugarramurdiko akelarrearen eskenatokia, (geroago “Deabruaren katedrala” moduan ezagutuko zena) eta zugarramurditarrek beren sorginekin zeuzkaten peripeziak kontatzen dizkiguten kondairak geratu zaizkigu soilik: sorginek neska bat bahitu zutenarena, mendian galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutilari gertatu zitzaionarena…

Legenda hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar katzearekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez aurre topo egiten bazuen aldiz,nahikoa zen “puies” esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta “Jesus” esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.

Jarraian datorrena ere legendetan ageri da, Zugarramurdiko bizilagunak sorginak desagerrarazteko egindako ahaleginetariko baten pasadizoa da. Abuztuaren 15a zen eta bizilagunak prozesioan joan ziren leizetara, bertan apaizak, bedeinkaturiko ziape-erregu bat sakabanatu zuen, sorginak desagertzeko eta erregu hartan zegoen ziape-alea urtetan ez itzultzeko. Orduaz geroztik, Zugarramurdi inguruan ez omen da sorginik azaldu.

Hau da, gutxi gorabehera, Zugarramurdi eta leize hauek duten historia, bere herriari ospea eman dion historia hain zuzen. “Zugarramurdi: Sorgin Herria”

Nahiz eta Zubi azpitik erreka txiki bat pasa, Joseba Sarrionandiak ere ongi esan zuen bere poeman; “Trena beti infernurantz doa. Ez da ba hau izango poema horren zubi galdua?Auskalo.

Zer ote litzateke gutaz, fabrika, eskola, kale eta etxeko kalefakziorik gabe? Leizeetan ez zen sekula izan guk gaur ezagutzen ditugun milaka erosotasun. Baina badut galdera edo duda bat; itzaliko ote zaigu inoiz euskaldunoi gure arbasoek piztutako sua?

Dantza, soinua, sinismena… misterioz jositako erritua zen akelarrea. Agian, beraien erritu horri jarraitu nahi horretan tabernak sortu genituen leizeen ordez. Leize modernoak eraikitzen genbiltzala bidean ahaztu genuen akelarrea…

Normalena izango zen Zugarramurdiko leizeen argazkiak ikusgai jartzea, baina ez dut horrelakorik egin. Leizeetarako bidea markatzen dituen seinaleak jarri ditut leizeen argazkien ordez.

Gaurkoan hori da nire gura, lantxo hau eskutan hartzen duenari bidea erakustea, akelarre eta gozamenaren leizeetaraino. Markatua dago Joanez gero eta sorginen bidea, orain zure autua da bertara joan eta paisai paregabe batez gozatzea. Ah! bat ikusten baduzue esan ezagutzen nauzuela…



lunes, 17 de mayo de 2010

URTZI TXIROEN JAINKOA??


Euskal mitologian,Urtzi, Zerua eta Lurra bat bera ziren, Urtzi zen euskaldunen Jainko gorena, gertatutako eguraldi fenomeno bakoitza pertsonai ezberdinak eragiten zuen. Pertsonai hauek itxura ezberdinak jasaten zituzten eta naturaren eraginak beraien errua izan harren, gizakien itxura izan ohi dute,

Ortzi, trumoiaren eta ekaitzen jainkoa zen, eta jendeak gurtzen zuen. Urtzi ,Ortzi bihurtzen zen haserretzen zenean eta bere haserrea lurraren zear zabaltzen zen ekaitzak sortzen zituen. Jendeak beldur zion eta sorginkeriak ere erabili ohi zituzten aurre egiteko.

Jainko honi ez ahal duzue beste Jainko baten itxura hartzen? Hiparreko herrien Jainko den Thor-en hantza ain zuzen, Hau ere trumoiaren Jainkoa zen guk agian komiki munduan ezagutzen dugu.


Jaun bera ote? edo ta bi herrialdeek kasualitatez jainko berbera sortu zuten?

Esan nahi dudana zera da, gizakiak herrialdeen arabera beti beldur berdinak, antzeko jainkoak eta ilusio berdinak izanen ditugula, herrialde bakoitzak beste herrialdeen berri izan ez harren.

Gaurko egunean berriz gure ilusioak gure beldurrak beste batzuk dira, baina beldur haundiena nire uste gizartetik baztertuak bizitzea dela.

Gure mundu globalizatu honetan irudia saltzeko trebetasun handia dugu eta herrialde "Txiroetatik" etortzen direnei mundu jator bat saltzen diegu, erosotasunez betetako mundu bat.... pentsatzen dute bizitza hobe baten bila datozela, baina datozen leku honetan Sozilaki baztertzen ditugu ez diegu inongo aukerarik ematen eta bitxikeriak saltzen bizi behar dute, paperik gabe eta legez kanpo...baina lasai eta pozik egon behar dute, Europan daude eta!!!!!!!!!!!!!

Zarama: Iñaki

Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeitamalau gradu
eta izerditan blai.

Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora
non iniltzen ziren
lehengo sardinerak,
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.

Tabernaz taberna:
"vendo barato"
goizean eta gauez:
"mucho barato"
askotan baraurik:
"todo barato"
izenik ez dute soilik Iñaki:
Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun.




miércoles, 12 de mayo de 2010

DENA ONGI DABIL !!!!

Atzo Amerikar putaseme haundienak espainiko putaseme handienari deitu omen zion eta ondorioak gaur ezagutu ditugu,politikariek 15% baten jeitsi behar omen dituzte beren soldata, muturra behar du !!!!, beraiek eragin dute krisi hau bere diruzaletasun mugagabe honek eraginda, ez dezatela esan portzentairik, esan dezatela zenbat diru irabazi duten azken urte hauetan eta esan dezatela zenbat diru irabaziko duten hurrengo bi edo hiru urteetan, zenbakiak!!!! ez portzentaiak hori ez litzateke ain polita geratuko,ez da ?? A ze aurpegia!!!

Bitartean Politikariek, bankariek eta enpresarioek sortutatako krisi hau betikoek ordainduko dugu, neri "grazia" egiten dit esaten dutenean gehiago irabazten duenak gehiago ordainduko duela.Hori gezurra da beti erdi mailan gaudenon aurka eragiten dute, Zergaitik?? Nere iritziz oso erraza da erantzuna, goimailan beraiek daudelako eta behe mailan daudenei ezin dietelako gehiagorik kendu, baina ala ere ahal dutena kenduko diete.

Ni ez naiz ekonomilaria baina Grezian egin dutenak gobernuak dirua biltzearren bakarrik egin du ,ez dute inongo neurririk hartu lanpostuak sortzeko, nik ez dut entzun behintzat.....eta Espainia pauso berberak ematen hari da, IVA igo, soldatak murriztu, jubilazioaren adina igo, pentsioak izoztu, eta abar eta abar, bitartean krisiaren erdi erdian bankuetxeek beren irabaziak aldarrikatzen dituzte.. adibide gixa BBVA ak 2009an 4.210 milloi euro "bakarrik" irabazi zituen, 2008 an 5.020 milloi Euro irabazi zituelako, eta hori krisi garaian.

Bitarten 4 milloitik gora daude langabezian estatuan, eta Greziaren kasuan bezala ,ez dut nik behintzat ikusten, ez da inungo pausorik eman lanpostu berriak sortzeko, Zergaitik?? Nere ustetan berriz ere erantzun erraza.
Ederki kalkulatuta daukate zenbat bizitzen geran, esan dezagun 80 urterarte bizitzen gerala eta zenbat eta beranduago jubilatu orduan eta urte gutxiagotan ordainduko digu estatuak pentsioa, eta bitartean gazteek zer ? Hauek ez daukate inongo pentsiorik asko jota ere bi urteko paroa eta subsidioren bat, jubilatuek berriz pentsioa "soldataren parekoa" dute, atera kontuak, nik ez ditut egin baina norbaitek ziur baietz...merkeagoa da gazteak langabezian edukitzea eta zaharrei lan egin araztea, beraiek jarriko nituen nik 65 urterekin andamio baten puntan, baina potrotatik zintzilik, lanerako ez bait ziren gai izango.

Bueno ez dut uste ez dakizuen ezer esan dudanik baina behintzat gustora geratu naiz...
Gaur egun jende askok Zaramaren Erdian ikusiko du bere burua, eta argi !!!! Ez da ain zaila erdimailatik behe nailara pasatzea, besteak beste hamabi nominen gorabera dago edo agian gutxiago...Zarama,Zarameren Erdian.



Egunero dena okerrago.... Hertzainak...

martes, 11 de mayo de 2010

KASKAUTA ALA?


Abiadurak, ez dakit zer duen baina beti erakarri du gizakia, korrika ea nork azkarrago egin, ea nor den azkarrena bizikletan,baietz hemendik eztakit nora ezdakit zenbat denboran baietz joan...Nork ez du entzun horrelakorik?... batek baino gehiagok bere kotxearen zaldiekin neurtzen du bere gizontasuna, normalean gizonezkoak izaten bait dira.

Nik beti esan dut korri egin behar da korri behar den lekuan eta ez edonon...korri egin nahi duenak doala zirkuito batera !!!! ...hau zertara dator? egia esan ez dakit oso ondo..... baina hurrengo bideo hauetan datozenak kaskauta daude, hala egon beharko behintzat horrela ibiltzeko, guk txikitan goitiberak egin izan genituen, burmizko rodamenduekin eta lau taula elkarrekin hiltzeekin josiaz baina gehienetan bultza egin behar izaten genuen eta hori Andoainen aldapa besterik ez dagoela.
Andoaingo Santakutz festetan egin ohi dira goitiberak Euskalherriko goitebera txapelketaren barnean, Santakutz eguna Maiatzaren 3an da eta goitiberak egutegiaren arabera larunbatean izaten dira beti. Han ez da ikusten guk egiten genituen goitiberen antzekoarik,motorra bakarrik falta zaie eta...batzuk Nire kotxea baino hobeak dira!!!!!!!
A se txapa Goitibera batzuk aurkezteko...Goiburuko aldapa Andoainen!!! Gora Santakutzak!!!!



lunes, 10 de mayo de 2010

SALDA BADAGO



Hortik zear begira "Salda Badago" dokumentala aurkitu dut, lan honi Hertzainak taldearen abestiak eman dio izenburua, baina Hertzainak taldeaz aparte beste taldeen lanari buruz ere jarduten da. Bertan 1975 ingurutik 1990 bitartean sortu ziren musika taldekideekin egindako elkarrizketak azaltzen dira, guztira 23 dira Barrikada ,Itoiz, Zarama...gainera lan honetan garai haietako irudi bikainak ageri dira, Euskal Roock-az aparte Gaztetxeen mobida, Irrati libreena, fanzinak...dokumental hau garai haietako gazteriaren irudia da, diktadura batetik irten berria zen gazteria.
Belaunaldi bakoitzat bere garaia aldarrikatzen du , nik garai hau dela hoberena diot, arrazoia? Geure garaia dela, geure lehenengo parrandak, gure lehenengo gaupasak,gure lehen amodioak..., garai haietan mundua jan behar genuela uste genuen, hogei urte geneuzkan, mundua ezagutu berri genuen eta azkar dastatu behar genuela zirudien.
Garai haietan festarik festa ibili ohi ginen, festa bakoitzean normalean kontzertuak izaten ziren,ez ginen kontzertuetara joaten, festara baizik baina beti ikusten genuen baten bat.

Hemen uzten dizuet lotura eta jaistea gomendatzen dizuet, pena merezi du eta

Zuzendaria: Iker Trebiño
Iraupena: 60 min.
Urtea: 2002

E-link: Salda Badago. Los inicios del rock vasco (Iker Trebiño, 2002).avi [543.53 Mb]

sábado, 8 de mayo de 2010

MILA BEDERATZIREHUN TA LEHENENGO URTIAN


Euskalherrian gezurra badirudi ere baleak maiz ikusten ziren, euskal arrantzaleek bazuten bai balea harrapatzeko aukerarik.
Mila bederatzrehun ta lehenengo urtean Maiatzaren hamalau garren egunean (1901-05-14) harrapatu zuten Euskalherrian azkeneko balea, hurrengo ostiralean beteko dira 109 urte, orain apenas iristen de balea Euskalherriko kostaldera.
Jarri dudan argazkian Urumea ibaia itsasoratzen den lekuan (Donostian) ikus genezake balea nola harrapatzen ari diran.


Maiatzaren hamalau garren egunean, (Hurrengo Ostiralean)duela 109 urte, balea harrapatu zuten Orion. XVI. mendean, Euskal Herriko arrantzaleak trebeak ziren balea arrantzan, eta baziren tartean oriotarrak ere, baina garai hau ondo pasatutakoan egin ziren oriotarrak eta balea ezagunak, 1901. urtean, hain zuzen ere.

109 urte pasatu dira balea harrapatu zutenetik. 1901. urteko maiatzaren 14an izan zen. 2001ean mendeurrena ospatu zuten, ekitaldi ugari antolatu zuten oriotarrek. Oriotarrek, bai, herriak antolatu baitzituen ia ekitaldi guztiak: herri antzerkia, dantza... egun osoko irudikapen erreala.

Oriotarrek harrapatutako balea, Euskal Herriko balea ospetsua izan zen. Ordurako, ordea, desagertuta zegoen balea-harrapaketa. Lanbidea bera zegoen desagertuta. Beraz, oriotarrek balea ikusi zutenean, ez omen zekiten oso ondo nola harrapatu.

Zientzialariek argitu dutenez, balea gaixo zegoen, eta Orioko hondartzara hurbildu zen. Arrantzaleek arpoiak eta dinamita lortu, eta harrapatu egin zuten, baina hori saltzeko merkaturik ez zegoenez, balea erakusteari ekin zioten. Turismorako ikuskizuna bihurtu zuten animaliaren gorpua. Ordungoak dira balearen bertso ospetsuak.

Azkenean, bazterrak astindu ondoren, mingainetik erauzitako olioa saltzea lortu zuten. Nekez lortu zuten balea behar bezala aprobetxatzea; berrogeita hamar urte lehenagotik zegoen merkatu hura itxita. Garai hartan, beraz, anekdota bat izan zen balea.

Anekdota bat, baina Orioren eta oriotarren historian leku garrantzitsua hartu duena. Denborarekin, ordea, oriotarrak ahazten joan diren historia da balearena. Duela urte batzuk, egun honetan festa egiten zuten oriotarrek, baina urteekin galtzen joan da hori ere.

Hala ere, balearen presentzia nabarmena da herrian; bestela, Goiko Kaleko etxeen armarriak ikusi besterik ez dago, besteak beste; ia denetan balearen presentzia ikusten dugu. Herrian ere, bada balearekin harreman estua duen elkarterik: Balea Elkarte Gastronomikoa, esaterako.


Balentria hori gogoratzeko badira bertso batzuk . oso ezagunak:

Orioko Balearenak Benito Lertxundik abesturik bertso kronika bikaina hori guztia gogoratuz, ez dakitena da nork egin zituen bertso hauek:

martes, 4 de mayo de 2010

ESPERANTZARA KONDENATURIK

Aupa lagunok,!!!
Iritxiko dira garai hobeak, dena den gu gure bizibideen fruitu gera eta bizibide hortan gure bizitzan gurutzatu diren guztiek zerikusia dute , horren arabera guzti haiek gure parte dira....