Hortik zear begira "Salda Badago" dokumentala aurkitu dut, lan honi Hertzainak taldearen abestiak eman dio izenburua, baina Hertzainak taldeaz aparte beste taldeen lanari buruz ere jarduten da. Bertan 1975 ingurutik 1990 bitartean sortu ziren musika taldekideekin egindako elkarrizketak azaltzen dira, guztira 23 dira Barrikada ,Itoiz, Zarama...gainera lan honetan garai haietako irudi bikainak ageri dira, Euskal Roock-az aparte Gaztetxeen mobida, Irrati libreena, fanzinak...dokumental hau garai haietako gazteriaren irudia da, diktadura batetik irten berria zen gazteria.
Belaunaldi bakoitzat bere garaia aldarrikatzen du , nik garai hau dela hoberena diot, arrazoia? Geure garaia dela, geure lehenengo parrandak, gure lehenengo gaupasak,gure lehen amodioak..., garai haietan mundua jan behar genuela uste genuen, hogei urte geneuzkan, mundua ezagutu berri genuen eta azkar dastatu behar genuela zirudien.
Garai haietan festarik festa ibili ohi ginen, festa bakoitzean normalean kontzertuak izaten ziren,ez ginen kontzertuetara joaten, festara baizik baina beti ikusten genuen baten bat.
Hemen uzten dizuet lotura eta jaistea gomendatzen dizuet, pena merezi du eta
Zuzendaria: Iker Trebiño
Iraupena: 60 min.
Urtea: 2002
E-link: Salda Badago. Los inicios del rock vasco (Iker Trebiño, 2002).avi [543.53 Mb]
Euskadin rokanrolak es du inoiz
ResponderEliminardirurik emanen
inun baina alaigoa izanen da.
Ta zer ez da berdin!!!!!
ResponderEliminarIñork ezin ukatu ondo pasa genuela eta pasatzen dugula!!!!!!!!!!!
es muy bueno este doku....saludos!(no comento por que no se euskera) pero voy pasando
ResponderEliminar