luxkoss@gmail.com

sábado, 8 de mayo de 2010

MILA BEDERATZIREHUN TA LEHENENGO URTIAN


Euskalherrian gezurra badirudi ere baleak maiz ikusten ziren, euskal arrantzaleek bazuten bai balea harrapatzeko aukerarik.
Mila bederatzrehun ta lehenengo urtean Maiatzaren hamalau garren egunean (1901-05-14) harrapatu zuten Euskalherrian azkeneko balea, hurrengo ostiralean beteko dira 109 urte, orain apenas iristen de balea Euskalherriko kostaldera.
Jarri dudan argazkian Urumea ibaia itsasoratzen den lekuan (Donostian) ikus genezake balea nola harrapatzen ari diran.


Maiatzaren hamalau garren egunean, (Hurrengo Ostiralean)duela 109 urte, balea harrapatu zuten Orion. XVI. mendean, Euskal Herriko arrantzaleak trebeak ziren balea arrantzan, eta baziren tartean oriotarrak ere, baina garai hau ondo pasatutakoan egin ziren oriotarrak eta balea ezagunak, 1901. urtean, hain zuzen ere.

109 urte pasatu dira balea harrapatu zutenetik. 1901. urteko maiatzaren 14an izan zen. 2001ean mendeurrena ospatu zuten, ekitaldi ugari antolatu zuten oriotarrek. Oriotarrek, bai, herriak antolatu baitzituen ia ekitaldi guztiak: herri antzerkia, dantza... egun osoko irudikapen erreala.

Oriotarrek harrapatutako balea, Euskal Herriko balea ospetsua izan zen. Ordurako, ordea, desagertuta zegoen balea-harrapaketa. Lanbidea bera zegoen desagertuta. Beraz, oriotarrek balea ikusi zutenean, ez omen zekiten oso ondo nola harrapatu.

Zientzialariek argitu dutenez, balea gaixo zegoen, eta Orioko hondartzara hurbildu zen. Arrantzaleek arpoiak eta dinamita lortu, eta harrapatu egin zuten, baina hori saltzeko merkaturik ez zegoenez, balea erakusteari ekin zioten. Turismorako ikuskizuna bihurtu zuten animaliaren gorpua. Ordungoak dira balearen bertso ospetsuak.

Azkenean, bazterrak astindu ondoren, mingainetik erauzitako olioa saltzea lortu zuten. Nekez lortu zuten balea behar bezala aprobetxatzea; berrogeita hamar urte lehenagotik zegoen merkatu hura itxita. Garai hartan, beraz, anekdota bat izan zen balea.

Anekdota bat, baina Orioren eta oriotarren historian leku garrantzitsua hartu duena. Denborarekin, ordea, oriotarrak ahazten joan diren historia da balearena. Duela urte batzuk, egun honetan festa egiten zuten oriotarrek, baina urteekin galtzen joan da hori ere.

Hala ere, balearen presentzia nabarmena da herrian; bestela, Goiko Kaleko etxeen armarriak ikusi besterik ez dago, besteak beste; ia denetan balearen presentzia ikusten dugu. Herrian ere, bada balearekin harreman estua duen elkarterik: Balea Elkarte Gastronomikoa, esaterako.


Balentria hori gogoratzeko badira bertso batzuk . oso ezagunak:

Orioko Balearenak Benito Lertxundik abesturik bertso kronika bikaina hori guztia gogoratuz, ez dakitena da nork egin zituen bertso hauek:

No hay comentarios:

Publicar un comentario