luxkoss@gmail.com

jueves, 10 de mayo de 2012

ARNALDO OTEGI

 Egun hauetan jakin dugu Arnado Otegiri espetxe zigorra pixka bat arindu egin diotela, baina garrantzitsuena neretzat zera da 2022 urterarte ez diotela uzten inongo hauteskundeetan aurkezten, nere ustez garbi dago:

ARNALDORI BELDURRA DIOTE, EZ DUTE NAHI ARNALDO POLITIKA MUNDUAN JARDUTEA, ARNALDO LEHENDAKARI !!!!!!!!!

Arnado Otegik BATERAGUNE epaikekan eginado adierazpenak:

 

Arnaldo Otegi: «Bakearen etsaiek ez dute Euskal Herrian irabaziko»
Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (Epaitegi Konstituzionalak Parot dotrinaz
eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen
egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi
ditugu.
a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok Botere Judizialaren
independentziaz (OCDEk 64. postuan jartzen duena, Irango eta Egiptokoaren artean)
eta Zuzenbide Estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat
emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazioiturriek
(11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz
adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela-eta erabiliko zuten irizpidea…
baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen
ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta
argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide
politikoetan oinarriturik ematen direla.
b) Bigarrenez, behin eta berriz adierazi dudana birgogora nahi dizuet. Badago ezker
abertzaleak eta mugimendu soberanistek abian jarritako bake prozesua, gero eta
etsipen eta amorru handiagoz, blokeatu, neutralizatu eta deusezteko agenda bat,
bakearen etsaiek kudeatzen dutena. Beraz, bazter dezagun edozein duda: agenda
honen eta berau kudeatzen dutenen borondatea Euskal Herrian bakea eta demokrazia
oztopatzea da. Horixe dute helburu agendaren kudeatzaile diren Rajoyk, Rubalcabak,
Basagoitik, inteligentzia zerbitzuek, e.a.
c) Eta, zergatik bakea oztopatu? galdetuko dute batzuek. Erantzuna argia da: ez dute
bakerako agendarik. Eroso zeuden (bide batez negozio politikoa eta ekonomikoa ere
eginez) lehengo eskema “antiterroristan”, euren erantzukizuna eta berezkoa duten
izaera antidemokratikoa estaliz eta jarrera politikoaren ahultasuna makilatuz. Gaur
egun, bakeak izua sortzen die… Horregatik blokeatzen dute euren esku dauden arlo
guztietan: kartzeletan, errepresio-jardunean... Hori behar dute, badakitelako
gatazkaren ondorioak gainditzeak haren jatorriaz eztabaidatzera eramango gaituela.
Eta pauso hori emateko ez dute ez agendarik, ez alternatiba sinesgarririk. Ondo dakite
ez dutela arrazoi demokratikorik, Euskal Herriak nazio gisa errespetatua izateko eta
bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea ukatzen
jarraitzeko.
d) Euskaldun familia askoren sufrimendua areagotzen duen jarrera errepresibo
honekin, beste bi helburu lortu nahi dituzte:
d1) Independentismoa bazter dezagula, frustrazioaren eraginez gure ahalmenetan
konfidantza galduz, euren indarrezko jarrera aldatzeko gai ez garela izango
sinestaraziz. Ez horrelakorik sinetsi une batez ere, Estatu horren indarra angentinar
tango batek neurtzen baitu… Eta bitartean EB eta AEBak beste aldera begira daude.
d2) Gainera, honako honetan Estatuak Baskongadetan egingo diren hurrengo
hauteskundeetarako hautagai bat neutralizatu nahi izan omen du. Ulertuko duzuenez,
niretzat harrotzeko motiboa da, ezker abertzaleko militante izanik, Estatuak uste
izatea ni hautagai izanda independentismoak hauteskunde autonomikoak irabazi
egingo lituzkeela. Badakigu, beraz, bakearen etsaiek nolako hautagaiak ez dituzten
gustoko. Presta dezagun, bada, pozez erantzun demokratikorik finena; lor dezagun,
historian lehen aldiz, Baskongadetako hurrengo hauteskundeetan independentismoak
irabazteko aukera handiekin lehiatu dezan.
Eta bukatzeko, ez dezagun inoiz ahaztu estrategia berrian borroka armatua
desagertzea eta hauteskunde zein instituzioetan parte hartzea nahitaezko baldintza
den bezala, hori ere ez dela aski izango antolaketa, borroka, bakezko
desobedientziarik gabe… Hau da, bakearen etsaiei erronka orokorra egingo dion
estrategia.
Hauxe da Gernika eta Amaiur, Telesforo eta Pasionaria, Santi eta Josu, Jon, Fidel eta
Cheren seme-alabek hartu dugun bide malkartsua. Egin irri, borrokatzera goaz eta!
IRABAZIKO DUGU!!
Arnaldo Otegi (Bateragune auziko bost kideon izenean)


sábado, 5 de mayo de 2012

ZERBAIT ALDATZEN ARI DA

Honako bideo hau "Zaramatimes" blogean ikusi dut eta jartzea merezi duela usten dut, mezua ahalik eta gehien zabaldu dadin