luxkoss@gmail.com

lunes, 26 de abril de 2010

GERNIKA 1937 KO APIRILAREN 26 an






Gernikako Bonbardaketa ez dezagun ahaztu.

Hitzak soberan daude.

















viernes, 23 de abril de 2010

TXATANUGA FUTZ BAND

Oroitzen naiz Txatanuga Futz Band lehenengo aldiz entzun nuenean, 1992 garren urtean izan zen, hori ziur dakit diskan ikusi dudalako, oso proiektu berezia iruditu zitzaidan egia esan nahiko arraroa, eta oroitzen naiz segituan eskuratu nuela diska. Garai haietan entzuten nuen musikarekin zer ikusi asko izan ez harren asko gustatu zitzaidan, eta hori oso musika ezberdinak entzuteko gai izan naizela beti, punk-a. heavy-a, Rock-a, euskal taldeetan RIP-etik Les mecaniciens-era, Zarama eta la Polla tik pasatuaz.
Gaur honetaz oroitu naiz eta begira begira konturatu naiz talde honek zer ikusia duela Joxe Ripiau eta Sagarroi taldeerekin,
Asier Ituartek hiru taldeetan parte hartu zuela haize musika tresnak joaz, tronboia, tronpeta e.a. Hondarrukoa homen da, besterik ez dakit.

Hor doaz bi bideo .



martes, 20 de abril de 2010

MUGURUZA TAR ANAIAK


Zer ikusi daukate elkarrekin Kortatu, Negu Gorriak, Delium Tremens, Joxe Ripiau, Les Mecaniciens edo ta Sagarroi taldeak?
Ba ziren behin hiru anai, Irunen Jaioak...beharbada horrela hasi zezakeen historio interesgarri bat, musikaz,idazlanez... azken finean euskal kulturaz betetako historio bat .
Euskal Herriko hurbilleko histori musikala eta kulturala ulertezina da Muguruza anaiak aipatu gabe. Eta gehiago esango dut 16 urte nituenetetik beti izan ditut inguruan, musikalki noski, ez bait dut izan pertsonalki ezagutzeko zorterik.

Lehenik lehenengo parrandak, Kortatu taldearekin egiten genituen, edozein txoznetan , tabernetan , musika berbenatan, beti entzuten zen Sarria Sarri, Nikaragua Sandinista, edo ta abar luze bat... Kortaturen kide Iñigo eta Fermin izan zirelarik.








Gure kuadrillan antolatu kontzertu bakarrean Andoainen Jotakie eta Delirium Tremens taldeak jo zuten, ez dut uste egun hartan Iñigo Muguruzak jo zuenik , ez dut gogoan behintzat, baina gogoan dut nola Andoaingo Itzala tabernan ikusi genuen egun hartan, denaden geroago Delirium taldearen kide izan zen, niretzat ere oso mitikoa den talde bat. Kontzeru hau 1988 garren urtean izan zen.



90 garren hamarkadan Negu Gorriak taldea sortu zen oraingoan Fermin eta Iñigo Muguruza kide Zirelarik, berriz ere festarik festa hauen musika entzunez, Zu atrapatu arte, Hator Hator,Lehenbiziko bala ....eta horrelakoak entzuten...Hemen ere Andoaindar bat zen, Mikel Abrego baterajolea, oraindik ere Kortatu entzuten zen jadanik urte batzuk desagertuta egon harren.








90 garren hamarkadaren erdi aldera Les mecaniciens taldearen "Ia Xoragarri "diska ezagutu nuen, diska benetan ona, geroztik noizean behin datorkit burura eta entzun egiten dut..Hemen Jabier Muguruza, anai zaharrenak hartzen du parte, tartean ere Andoaindar bat zelarik, Ane Irazu abeslaria.
















Argazkian Iñigo Muguruza eta Les Mecaniciens Taldea.

Les Mecaniciens taldearen Ia Xoragarri abestia






Geroxeago Joxe Ripiau taldea sortu zen, hemen ere bi anai genituela tartean Jabier eta Iñigo, anai zaharrena gazteenarekin.





Orain berriz Sagarroi taldea ezagutzekotan nabil, zerbait entzun dut, asko ez egia esan, baino entzun dudana behintzat gogoko dut, hau anai txikienaren taldea da, Iñigo.







Bakarka ere hor hari dira:









Gustatu ala ez gustatu inork ezin dezake ukatu Irungo hiru anai hauek egindako lana eta horrela jarraitzen badute behintzat, pixkaterako behintzat badauzkago. Hirurek hainbat proiektutan parte hartu eta proiektu guzti hauek haurrera ateratzeko gai izan dira.


Zer esateko gehiagorik ez dudanez, Jarraitu horrela eta eskerrik asko !!!!!

Ziur zerbait utzi dudala jarri gabe, horrela balitz eskertuko nizkizueke ohar batzuk...



Hemen uzten dizkizuet lotura batzuk:

Fermin Muguruza ren Web orria


Jabier Muguruza ren Web orria









Argazkian Jabier Muguruza





sábado, 17 de abril de 2010

OROITUZ

Oraingo honetan "Andoaingo Jubilatuak" blogean bere garaian, 2009 ko Urrian jarritako sarrera batzuk ekarriko ditut gogora, besterik gabe, hau da nire lagun miña den Txismek zioena, eta bertan ezarritako bi bideo, batean lotura jarri dut, klikatu eta haurrera:

Aupa Txisme hire baimenarekin ,edo hori espero diat behintzat:

Andoaingo Jubilatuak- Memoria Historica





http://www.youtube.com/watch?v=LUYIaDFbm3U




jueves, 15 de abril de 2010

OROITUZ ANDOAIN 36, lurrean gordetako historia

Oroituz taldeak bihar Apirila 17 larunbata eguerdiko hamabitan homenaldi bat bat egingo die Andoainen Frankoren gudarosteak fusilatuatakoei, erahiladakoei, Andoaingo 22 bizilagun izan ziren. Homenaldia Alfaro parkean izango da. erahildakoak gogoratzen dituen eskulturaren ondoan.Bertara familiartekoak hurbilduko dira, errepresioa jasan zuten familiartekoak eta oroimen historikoa gogorarazten lan egiten duten taldeak. Homenaldian lore eskaintza bat egingo dute familiartekoek.

Ondoren Nafarroako Memorien bidean eta Oroituz taldekoek hitza hartuko dute. Bertan dantzariak, bertsolariak eta txalapartariak izango direlarik. Homenaldia Errepublika Bandaren Musikari eta abeslariekin bukatuko da. Talde honek Andoainen zear kalejira bat egingo du eta Kale nagusian antolatutako bazkari batekin bukatuko dira biharko ekintzak.

Andoainen fusilatutakoen zerrenda ere aurkitu dut. Nire ustez gure historia hurbileko atal hau ez dago ezertarako ere itxia, agian pentsatuko zuten denbora haurrera joan hala hau guztia ahazturik geratuko zela, espetxeratu,desagetutako edo eta fusilatutako jendetzaren familiak gogor borrokatu dute hori ez gertatzeko, jadanik heuren familiarteko zuzenak urte batzuk badituzte eta beraiek egin dute lan gogorrena hau guztia ez ahaztutzearren. Nire homenaldirik haundiena guztientzat, eta ni behintzat saiatuko naiz ez ahaztutzen.







Andoaingo Fusilatu eta desagerrarazien zerrenda

Oroituz Andoain 36 elkarteak herriko 22 biztanleren memoria zabaldu du. Espainiako II. Errepublikaren aurka altxatu zirenek fusilatu edo desagerrarazi zituzten guztiak, 1936 eta 1939 urteen bitartean. Jakinekoa da batzuk noiz, non eta nola hil zituzten. Hala ere, badira hainbeste jakin ahal izan ez duten senideak.

Cruz Aldasoro Elizaso (Tolosa,1936-8-30), 33 urte. Ezkondua, hiru umeren aita zen. Abertzalea eta errepublikarra, errementaria zen TranbienZentralean.Andoaingo beste lauekin baterafusilatu zuten.

Faustino Aldaz Labaka (Donostia,1936-10-20), 47 urte. Ezkondua eta lau umeren aita. UGTko kidea, herritik ihes egin zuen faxistak sartzean. Itzuli berritan, salatu eta atxilotu egin zuten. Polloen lurperatu zuten.

Miguel Amondarain Zumeaga (Tolosa,1936-8-30), 23 urte. Orian jaioa. UGTko kidea, Andoainen zuen neskalaguna eta haren etxean ezkutatu zen faxistak heltzean. Amak ustegabean salatuta atxilotu zuten.

Secundino Anton Sancho (Donostia, 1936-10-20) 26 urte. Leitzarango geltokiko burua zen. UGTko kidea, lankide batek salatuta atxilotu zuten. Ondarretan hil eta Polloen lurperatu zuten. Alarguna eta hiru alaba utzi zituen.

Joxe Arana Etxenagusia, 22 urte. Subijanako langilea, Oriora ihes egin zuen senideekin, frankistak herrira heldu aurretik. Irailean itzuli ziren. UGTko bazkidea, salatu eta atxilotu egin zuten. Ordutik, desagertuta dago.

Antonio Aranzabal Urrestarazu (Tolosa, 1936-8-30), 42 urte. Leitzaran zentraleko langilea zen. Abertzalea eta errepublikarra pentsamenduz, Tolosan fusilatu zuten. Lau umezurtz eta alarguna utzi zituen.

Pio Arzallus Albisu (Tolosa, 1936-8-30), 54 urte. Ezkondua, bost seme-alaba zituen. Euskal nazionalista zen. Belkoaingo lubakietan borrokan ari ziren milizianoei argi-keinuak egin izana leporatu zioten, eta Tolosan fusilatu.

Nemesio Fernandez Argiarro (Tolosa, 1936-8-30), 41 urte. Ezkondua, lau umeren aita. Andoaingo ELAko lehendakari, EAJko zinegotzi ohi eta euskal kulturaren sustatzailea. Tolosara eraman zuten fusilatzera.

Patxi Fernandez Usandizaga (Donostia,1936-10-22), 36 urte. Elektrizisten burua Tranbien Zentralean. El Día egunkariko eta Zeruko Argia-ko kronikaria. ELAkoa. Ondarretan eraila. Emaztea eta bi seme-alaba zituen.

Juan Antonio Irulegi Ulanga, 32 urte. Ezkondua, bi seme-alaba zituen. EAJko militantea zen. Donostiako Aldapetako kartzelara eraman zuten. Familiak uste du 1936ko urriaren 5ean fusilatu zutela, baina ez daki non.

Casiano Izquierdo Sanz (Santander, 1938-6-20), 39 urte. Ezkondua, zortzi seme-alaben aita. Karabineroen buru zen Andoainen. Karabineroen batailoi bateko komandante aritu zen Bizkaian. Santanderren atxilotua eta eraila.

Bautista Martinez Fernandez (Hernani,1936-10-17), 40 urte. Ezkongabea, Madril zuen bizilekua. Salatu egin zuten, eta Donostian atxilotu. Handik laster Hernanira eraman eta fusilatu egin zuten.

Gregorio Martinez Fernandez (Andoain,1936-9-5), 38 urte. Errepublikarra. Ezkongabea, musikaria eta parrokiako abesbatzako kantaria. Bizilagun batek salatuta, kanposantuan fusilatu zuten.

Jose Maria Monge Castillo, 21 urte. Milizianoa. Santander erori berritan, 1937an, kontzentrazio esparru batera sartu zuten. Andoaingo guardia zibil eta faxista batek ezagutu zuten han. Gutxira fusilatu zuten.

Esteban Olalde Aspuru (Andoain,1936-8-17) 50 urte. Ezkondua, zortzi seme-alaben aita. Errepublikanoa. Herriko postaria. Faxistek Andoain menpean hartu bezain laster atxilotu eta fusilatu zuten Sorabillan.

Sixto Prestamero Martinez (Donostia,1936-10-21), 42 urte. Ezkondua, seme baten aita. Herriko epaitegiko idazkaria. Errepublikarra ideologiaz. Polloeko hobi komun batean lurpertatua.

Blas Rubio Peña, 42urte. Ezkondua, hiru umeren aita. Ollokin atxilotu eta Iruñeara eraman zuten. Senideek ez dute hari buruzko berririk jakin inoiz. Baliteke Donostian fusilatu izana, 1936ko irailean, baina ez dago ziurtatzerik.

Victor Sarasketa Ruiz (Bilbo,1938-7-11), 31 urte. Ezkondua, seme baten aita. UGTko bazkidea. Milizianoa, Bilbo erori zenean atxilotu zuten. Epaiketa egin eta altxamendua leporatuta fusilatu zuten.

Miguel Urretabizkaia Gereño (Donostia, 1936-10-22), 30 urte. Ezkondua, alaba baten aita. Langilea Tranbien Zentralean. Abertzalea, tranbiak gurutzatu izana leporatu zioten. Ondarretan fusilatu zuten.

Jose Cruz Amilibia Saldias (Andoain,1936-9-13), 26 urte. Ezkondua eta bi umeren aita. Hernanin bizi ziren guztiak. EAJko bazkidea zelako atxilotu zuten. Andoainera eraman eta kanposantuko hormaren kontra fusilatu zuten, gaueko hamaiketan. Bertan lurperatu zuten.

Ambrosio Garcia Cascante (Andoain,1936-8-26), 55 urte. Emaztea eta sei seme-alabekin Andoainera etorri berria zen bizitzera eta kanposantuan fusilatu zuten.

Joxe Lasa Barandiaran
(Donostia,1936-10-21), 40 urte. Ezkondua, hiru umeren aita. Ondarretan fusilatu eta Polloen lurperatu zuten.


Senideek ahaztu ez dutena herriari ezagutarazteko


1936ko gerra andoainen. Lurpean Gordetako Historia Oroituz taldeak, 68 urtean lehen aldiz, omenaldia eskaini zien atzo fusilatu eta desagerrarazi zituzten herritarrei eta beren senideei.@:agurtzane solaberrieta - ANDOAIN
Etxeberrieta.

Andoaindarren oroimenean betirako geratuko den herriko toki historiko esanguratsunetarikoa. Hor bildu ziren, falangistak 36ko abuztuan herrira sartu eta gero, frankismoaren kontra borroka egiteko herriko langile mugimendu eta herritar «eredugarrienak». Bertan erail zituzten ere bost andoaindar. Horregatik, ez da kasualitatea 68 urte geroago, apirilaren 14an II. Errepublikaren 74. urteurrenean, Oroituz elkarteak Etxeberrieta aukeratzea 36ko gerran fusilatu eta desagertu ziren herritarrei eta horien senitartekoei omenaldia eskaintzeko. Gerran fusilatu zituzten 22 andoaindarren argazkiak jarri eta beren senitartekoak lore sorta bana eskaini zien. Frontean hil ziren 35 gudari andoaindarrak ere gogoan izan zituzten eta Benita Etxeberriak, senide guztien izenean, jaso zuen lore sorta. Ekitaldi xumea izan zen atzokoa, baina hunkigarria. Senideak negar malkoei eutsi ezinik egon ziren. Ez da harritzekoa ere. Izan ere, 36ko gerran fusilatu, desagertarazi eta errepresaliatuei aitormena erakusteko aurrenekoz egiten den ekitaldia izan baitzen atzokoa. 68 urtetan, lehenengoa. Horregatik, Oroituz elkarteak Etxeberrietan finkatu nahi du heriotza ezagutu zutenen oroigarria. Andoaingo Udalak bertan monumenturen bat jartzeko konpromisoa ere hartu du.

Atzoko omenaldia Lurpean Gordetako Historia Oroituz taldeak antolatu zuen. Azken asteetan Frankismoak eragindako Andoaingo biktimen oroimena berreskuratu nahian antolatutako jardunaldien barruan hain zuzen ere.

Senideak hunkiturik

Omenaldian 36ko Gerran senitartekoren bat galdu zuten senide eta herritar ugari bildu ziren. Nieves Amondarain oso hunkituta zegoen. Negarrez ere hasi zen berarekin hizketan hasi orduko: «Nire anaia Miguel Andoainen harrapatu eta Tolosako hilerrian hil egin zuten. 20 urte baino ez zituen. Lehen aldia da halako aitormena egiten zaigula. Hemen ditut poltsikoan anaiaren eta amaren argazkiak»

Jone Sancho Arregik ere ez zuen hutsik egin. Bere lehengusu Joseba Barandiaran, Lekunberrikoa, fusilatu zuten, 27 urte zituela. «Lekunberrikoa zen, baina Andoainen lan egiten zuen. Tren Txikiko nagusia zen. Soldaduen trenen bat martxan jarri zuela leporatu zioten. Baina hura gezurra zen, egun hartan berak jai izan zuelako», azaldu zigun Jonek. Amorrazioa zuen Jonek, ordubete lehenago Andoaingo udaletxean izandako ezohiko batzarrean PPko zinegotziak esandakoarengatik.Gernika batailoiarekin Frantziara joandakorik ere topatu genuen omenaldian: Joseba Barandiaran andoaindarra. «Bordelen askatasunaren alde borrokatzera eraman gintuzten hara. Gure batailoian jende ugari hil zen», aipatu zigun. Gerran joan zen Frantziara eta ordutik bertan bizi da. Atzo omenaldia zela-eta, propio etorri zen Andoainera bere emaztearekin.

«Gora errepublika eta gora Euskadi askatuta!»

Andoaingo Udalaren izenean, Estanis Amutxastegi PSE-EEko zinegotziak ere parte hartu zuen omenaldian. «Andoaingo Udalak aitortu egiten du, orduko gizakiak zitalki hilak izan zirela, epaiketarik gabe, eta inolako justifikaziorik gabe. Euren biziaz askatasuna eta justizia soziala defendatu zituzten», aipatu zuen. Bere agerraldia «Gora Errepublika» oihukatuz amaitu zuen, eta bertaratutakoen «Gora» ohiuez gain, emakume batek «eta Gora Euskadi askatuta!» oihukatu zuen bihotz-bihotzetik. Izan ere, atzoko argazkia ere ez baitzen ohikoa izan: sozialistak, nazionalistak, abertzaleak, errepublikazaleak eta komunistak bildu baitziren 36ko biktimei gorazarre egiteko. Bertaratutako guztiak pozik ziren amaieran. Antolaketa lanetan aritu den Xabier Lasari elkarrizketa egiten ari ginela, bospasei aldiz eten behar izan genuen senide ugari gerturatu baitzitzaizkion eskerrak eman eta zoriontzeko. Pozik zen ere Xabier Lasa, baina, penaz ere: «Borondate politiko gutxi dago».Orain liburu bat argitaratzekoak dira abendurako.

P UDALBATZA


Adierazpen instituzionala onartu du Udalak





Etxeberrietan eginiko omenaldiaren aurretik, senideek ordubete lehenago hitzordua izan zuten udaletxean. Bertan Lurpean Gordetako Historia Oroituz taldeak 36ko Gerran fusilatu, desagerrarazi eta errepresaliatuen aldeko aitormen eta erreparazio moralari buruzko adierazpen instituzionalaren proposamena onartu edo ez eztabaidatu behar baitzen. Proposaturiko adierazpenak edo mozioak udala osatzen duten alderdi politiko guztien aldeko botoa izan zuen, PPrena izan ezik: EAk, EAJk, PSE-EEk eta IU-EBk aldeko botoa eman zuten, eta PP, aldiz, abstenitu egin zen. Aldeko botoa eman zuten alderdi guztiek onartu egin zuten halako adierazpena berandu onartu dela. «Ordua da gerran fusilatu eta errepresioa bortizki jasan zuten senideei halako omenaldia egiteko», adierazi zuten alderdiek.

PPko zinegotziak hitza hartu zuenean, marmarka hasi ziren batzarrera gerturatutako senideak. Bakarren bati ere negar malkoak ihes egin zion. «Biktima guztien erreparazio sozialari bai esaten diogu. Adierazpen horren alde ez gaude, ordea, alderdikoia baita oso», adierazi zuen PPko zinegotziak. Udalbatza txalo artean amaitu zen.


© berria.info

lunes, 12 de abril de 2010

ZORIONAK IÑIGO!!!!!!!!!!!!!!!

EGUNKARIA AURRERA


Zazpi urte eta geroago, Egunkariaren inguruan atxilotutako pertsonak errugabetzat jo ditu Auzitegi Nazionalak, eta orain zer? Euskaraz zegoen egunkari bakarra itxi dute, atxilotutakoak torturak salatu zituzten, eta ala ere errugabetzat jo ditu epaiak.Kaltea egina dago, hainbat lanpostu galdu ziren eta euskaraz soilik idazten zuen egunkari bakarra itxita, eta ez da ezer gertatzen. Nork ordainduko du kalte guztia?
Garbi dago inungo frogarik gabe erabaki latza hartu zutela, baina hori zen beraiek nahi zutena,Egunkaria ixtea , ez bait zaie gustatzen Euskaraz soilk ageri den komunikabide bat, gaur egun jadanik ezinezkoa da berriro zabaltzea, bertan lan egiten zutenak beste nonbaite daude lanean, auskalo nola dagoen makinari guztia zazpi urteren ondoren.Kaltea egina dago!!!!!!!

Zorionez orai badugu beste euskarazko egunkari bat Berria. Baina ala ta guztiz ere Aurrera Egunkaria!!!!!!!

Hurrengoa gaur Berria egunkarian argitaratutakoa.

'Egunkaria' absolbitua

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Tortura salaketez dio "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon". Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.

Berria.info 2010-04-12 - 16:06:32

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Gaur atera du epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia.

Sententziako puntu garrantzitsuak

- Deliturik ez. Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela deliturik egin eta ez zutela harremanik izan ETArekin.

- Itxiera neurria, Konstituzioaren babesik gabea. Egunkaria ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan esaten du epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea kontuan hartu, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Epaiaren arabera, salbuespen egoerarik egon ezean Konstituzioak ez du ahalbidetzen hedabideak ixtea, "delikuentzia terrorista" kasuetan ezin da halako neurririk hartu.

- Hedabideak, demokrazian oinarrizko tresna. Hedabideak ez dira, epaileen ustez, "beste edozein enpresa", "gizarte demokratikoan oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren eskubideak gauzatzeko tresna direlako".

- 'Egunkaria'-k ez zuen "terrorismoa" goresten. Euskarazko kazeta hark, epaiaren arabera, "ez zuen mehatxurik egiten, ez zuen delitua probokatzen, ez zuen ekintza terroristen apologia egiten edo ez zituen goresten, ez zuen kalumniarik egiten".

- Adierazpen askatasuna, urratuta. Itxierarekin adierazpen askatasunaren eskubidea urratu zela dio Auzitegi Nazionaleko epaiak. Gainera, "pluralismoaren perspektibatik", Egunkaria euskaraz argitaratu izana ere kontuan hartu behar dela esaten du.

- Akusazioak, frogarik gabe, ahulak eta oinarririk gabeak. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuen aurka, bostek ETArekin harremana izan zutelakoan, baina epaimahaiak ez du bost auzipetuen aurkako ezer ikusi. Honek ebatzi duenez, herri akusazioek ez zuten "froga zehatzik" eta "susmoen gainean" egin zuten akusazioa. "Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duen oro ETAk sustatzen eta kontrolatzen dituela diote [herri akusazioek eta Guardia Zibilak], baina datuen balorazio okerra egitea da hori. Akusazioa ahula da eta oinarririk gabea". Egunkaria-k ez du harremanik ETArekin, dio sententziak; bestelakorik esatea, "espekulazio hutsa da".

- Inkomunikazioan kontrolik ez. Auzipetuek atxiloaldian inkomunikazio garaian tortura eta tratu txarrak jaso izana salatu zutela dio Auzitegi Nazionaleko sententziak -"epaiketan detaileekin kontatu zuten"-, baina dio epaimahaiak ezin duela halakorik gertatu zela "juridikoki" esan. Dena dela, "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik ez zen egon", dio.

Helegite aukera

Gaurko epaiak, ordea, ez du Egunkaria auzia bukatutzat eman. Batetik, Dignidad y Justicia eta AVTk Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera dute, helegitea sartuta.

Bestetik, auzi ekonomikoak zabalik segitzen du eta epaiketaren zain daude zortzi auzipetu

Berria, 2010 eko Apirilaren 12 an







Hurrengo hau Martxelo Otamendik atxilotu ondoren, askatu zutenean, salatutakoa.

sábado, 10 de abril de 2010

EMILIANO ZAPATA SALAZAR 1879/8/8 - 1919/04/10






Gaur Emiliano Zapata ekarriko dut gogora, sarean begiratu dudanez Apirilak 10 batean hil zuten,gaur bezalako egun batetan, beste leku batzuetan 19 hil zutela diotelarik, jarraian dauden lerrotan bezala , hor zear lerro batzuk aurkitu ditut, erdaraz zegoen eta itzultzea erabaki dut, espero det ongi ulertzea.

EMILIANO ZAPATA SALAZAR

Mexikoko iraultzaren buru izan zen 1910 etik, jende xumeen bizimodu egoera hobetzearen alde borrokatu zuen.Gaur egun bere adierazpenak oraindik bizirik diraute Mexikar nekazarien artean.
Mexikon "Hegoaldeko Atila" izenez ezagutzen zuten, nekazarien burruken buru izan bait zen bera jaio zen Morelos Estatuan, berak esan omen zuen "Lurra lantzen duenarentzat da", Mexikar Heroia, bertako nekazariek miresten zutelarik. Bere aurkariek behi lapur bat besterik ez zela zioten, bere kuadrilla armatu ankerrarekin, bizitza meatxatzen zuela, ohorea, jabegoak eta zibilizazioa bera ere meatxatzen zituela zioten.

Denbora pasa ala Zapata heroi bihurtu zen, buruzagiaren akatsak ahaztu ziren, olerkariaren lumarengatik aldatuak izan ziren, margolariaren eskutik edo eta politikarien hitzekin.

Biografia:



San Miguel de Anenecuilco, Morelos 1883- Chinameca, Cuernavaca 19 de Abril 1919.

Mexikoko Hegoaldean jaio zen eta armak hartzea erabaki zuen arte bere bizitza beste edozein nekazarirena bezalakoa izan zen, sistema feudalista gogorraren aurka altxa zen arte, lur-jabeen aurka altxa zen arte, beste nekazari batzuekin mendira joan zen, gobernuaren aurka ere borrokatzeko.
Garai haietan bazen hiparraldean beste izen garrantsitua bat, burrukaren bidea hartu zuena, Pantxo Villa ain zuzen, lehenik lapurretara eta lurjabeen alde egiten zuelarik bere aberastasun pertsonala bilatzen zuelarik, bitartean Zapata, zintzoagoa, beti herriaren ondoan egon zen, beren hoberako lanean jarduten zuelarik. Zapatista estatua ,Maderoren iraultzaren ondoren lortutakoa, Morelosen ezarri zen, hegoaldean, hiparraldearen ezberdintasunez, langileriaren kontzientzia barneraturik zeukatelarik, oraindik ongi heldu gabe baina berehala fruituak emango zituena, halaber Zapataren gudarostearen batasuna eta independentzia Pantxo Villarena baino nabarmenago zirelarik.

Denbora gutxira Maderok Morelos Estatuari emandako eskubideak itoarazten hasi zen ezin bait zuen berak nahi zuen gizarte eta botere burgesa ezarri. Zapatak herriaren eskubideen aldarrikapenak berriro eskatzeari ekin zion bitartean. Azkenean Iraultza Burgesa agerian geratu zen, herri iraultzaz mozrroturik zegoena. 1913 an Huertak boterea hartu zuen eta 1914 ean Zapatak, Villak eta Carranza-ren batasunak bertan behera utzi zutelarik. Carranzak Mexikar iraultza geldiarazten saiatu zen, baina beste biek Mexikar hiriburua hartu zutelarik 1914 urtearen bukaeran.



Zapatak beti nekazari berritzearen alde ekin zion beti, Mexiko osoan ezartzearen alde zelarik, 1911 ean Ayalaren plana ezarri zuen, honekin lur-jabeek kendutako lurrak herriak berreskurtzea espero zuen, " Lurra eta Askatasuna" oihuak hau bideratzen zuen bitartean, burgesek hau gerta ez zedin ahal zuten guztia egin zuten eta gerrillariak mendira joan behar izan zuten berriro. Morelosen bakarrik egiten da nekazari berritzea, Carranzak Zapatari hitz ematen dio beti, baina sekula ez ditu betetzen agindutakoak.


Iraultzaren buruak gero eta argiago dauka azkenean dena bertan behera geratuko dela, eta Carranzaren aurka herriaren laguntza duela jabetzen da. Baina laguntza hau ongi barneraturik ez dago oraindik eta Carranzak bere jenerala den Pablo Gonzalez-en bitartez Zapatari segada bat ezartzen dio eta 1919 an erahiltzen dute, horrela Zapatatismo-aren bukaera izango zela pentsatzen zuen, baina nahasturik zegoen Zapatismoak Zapataren ondoren iraun zuen.,Zapatismoak Zapata gainditu zuen. Carranza urte bete geroago erahila izan zen Veracruz-en . Burges txikien, nekazarien eta langileen arteko elkartasuna lortzen delarik.

Ez da ahaztu behar iraultzaren buruak, Zapatak, sozialismoaren inguruan egin zuela iraultza, bere hitzekin Errusiarren iraultza babestu zuelarik, Mexikon ez egon arren langileak bide hortatik eramango zituen mugimendurik, Errusiar Iraultzan gertatu zen bezala.



viernes, 9 de abril de 2010

IÑAKI EIZMENDI


Oraingoan Andoaingo abeslari den Iñaki Eizmendi ekarri nahi dut gogora, bi disko bakarrik atera arren badirudi zer esan asko izan duela euskal kantagintzan, guk gurasoen etxean
"Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña (LP) " cassete batean geneukan eta niri betidanik asko gustatu zait diska hori.




"Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña (LP)

1. - Gure jakintsuak (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

2. - Odol zaharrak (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

3. - Larra erdian (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

4. - Gernikari (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

5. - Ene maite nauzu (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

6. - Gure herria (Musika: Iñaki Eizmendi-Hitzak: Bernardo Atxaga)

7. - Zintzilik dauden eskuen balada (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

8. - Euskalherria neska balitz (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)

9. - Kanta zaharra (Zuberoako herri-kanta)




Honako testu hau www,badok,info web bikainatik atera dut

Bi disko soilik argitaratu zituen arren -Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña (Movieplay-Kardantxa, 1977) eta Zaldi erratu hatsa (Xoxoa, 1980)-, Iñaki Eizmendik zeregin garrantzitsua bete zuen 70eko hamarkadako euskal kantagintza modernoan, kantagintza berriaren eta doinu rockeroagoen arteko zubi lana egin baitzuen. Musikaz landa, harreman estua izan du zinemagintzarekin eta bereziki telebistarekin.

Iñaki Eizmendi (Andoain, Gipuzkoa, 1952) hamar urterekin hasi zen solfeoa ikasten; horren ondotik, pianoa ikasi zuen, hiru urtez. Gaztaroan Madrilera jo zuen, eta han irudi zientzietako ikasketak egin zituen. Madrildik bueltan, Bilbon bizi izan zen hainbat urtez.

70eko hamarkadaren hasieran hasi zen jendaurrean kantatzen. Haren estiloa zubi bat izan zen aurreko belaunaldiaren -Ez Dok Amairu taldearen ingurukoen- eta kantari berrien artean. Garai hartan molde berezikoa zen Eizmendik egiten zuen musika: ahots gozo baten jabe, hiri giroko istorioak maite zituen. Musikalki rocketik nahiko hurbil zegoen, eta hainbatetan joera progresiboko doinuak egiten zituen. Euskal musikan erabiltzen ziren ohiko akordeetatik kanpo, melodietan aldaketak egitea zuen gustuko. "Ez Dok Amairuren Baga, biga, higa sentikarian txoriez edo txorien metafora erabiliz egiten ziren kantuen portzentaia ikaragarria zen. Geure burua urbanotxoagotzat geneukan, eta geure erreferentzia ez ziren txoriak. Lirikotasun hori ez genuen natura edo izadian bakarrik bilatzen. Gainera, kantagintzan lehen bi gauza ziren: gitarra jo eta kantatu. Teknika gehiago lantzen ahalegindu ginen" (1).

Eizmendiren uzta diskografikoa urria da, baina azpimarragarria. 1977. urtean lehen disko luzea argitaratu zuen: Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña (Movieplay-Kardantxa). Madrilen grabatu zuen diskoa, garai haietan oso ezaguna zen Horacio Icasto ekoizleak zuzendurik. Disko horretan daude Eizemendiren kantu ezagunenetako batzuk: "Ene maitea nauzu", "Larra erdian" eta "Gure jakintsuak". Disko hori argitaratu ostean, soldaduska egitera joan behar izan zuen, eta handik bueltan, berriro kantagintzari ekin zion. 1980. urtean bigarren diskoa argitaratu zuen, Zaldi erratu hatsa (Xoxoa). Disko bikoitza zen, baina arrazoi komertzialengatik bi zatitan karrikaratu zuen Xoxoa diskoetxeak. Lan horretan Errobi taldeko hainbat musikarekin egin zuen lan Eizmendik, eta ekoizle eta moldatzaile lanetan Mixel Ducau aritu zen.

1983an kantagintza utzi zuen Eizmendik. Hortik aurrera oso bakanetan jo izan du zuzenean, ekitaldi berezietan. Esaterako, Gu Gira jaialdian parte hartu du 70eko hamarkadako beste kantari batzuekin. Imanol kantariaren hil osteko diskoan, Bolona-molona (Elkar, 2004) hartu zuen parte, bi kanta abestuz: Rin del angelito eta Sehaska kanta IV, azken hori Antton Valverderekin batera.

Musikaz landa, telebista eta zinemagintza izan dira Eizmendiren zeregin nagusiak. 1981ean Ikuska saileko hamargarren atala zuzendu zuen, Kontrasteak, eta 1984an Euskal Telebistan hasi zen lanean. 1987an, Pausoka ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta, besteak beste, Goenkale telesaileko zuzendaria izan da. Horrez gain, 2002. urtean FORTA elkartearen bitartez telebistarako egindako film bat zuzendu zuen, Entre cien fuegos, Peter Edwardsekin batera.

Testua: Gontzal Agote

Hemen uzten ditut bi abesti zoragarri