luxkoss@gmail.com

lunes, 12 de abril de 2010

EGUNKARIA AURRERA


Zazpi urte eta geroago, Egunkariaren inguruan atxilotutako pertsonak errugabetzat jo ditu Auzitegi Nazionalak, eta orain zer? Euskaraz zegoen egunkari bakarra itxi dute, atxilotutakoak torturak salatu zituzten, eta ala ere errugabetzat jo ditu epaiak.Kaltea egina dago, hainbat lanpostu galdu ziren eta euskaraz soilik idazten zuen egunkari bakarra itxita, eta ez da ezer gertatzen. Nork ordainduko du kalte guztia?
Garbi dago inungo frogarik gabe erabaki latza hartu zutela, baina hori zen beraiek nahi zutena,Egunkaria ixtea , ez bait zaie gustatzen Euskaraz soilk ageri den komunikabide bat, gaur egun jadanik ezinezkoa da berriro zabaltzea, bertan lan egiten zutenak beste nonbaite daude lanean, auskalo nola dagoen makinari guztia zazpi urteren ondoren.Kaltea egina dago!!!!!!!

Zorionez orai badugu beste euskarazko egunkari bat Berria. Baina ala ta guztiz ere Aurrera Egunkaria!!!!!!!

Hurrengoa gaur Berria egunkarian argitaratutakoa.

'Egunkaria' absolbitua

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Tortura salaketez dio "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon". Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.

Berria.info 2010-04-12 - 16:06:32

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Gaur atera du epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia.

Sententziako puntu garrantzitsuak

- Deliturik ez. Epaiak dio bost auzipetuek ez zutela deliturik egin eta ez zutela harremanik izan ETArekin.

- Itxiera neurria, Konstituzioaren babesik gabea. Egunkaria ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan esaten du epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea kontuan hartu, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Epaiaren arabera, salbuespen egoerarik egon ezean Konstituzioak ez du ahalbidetzen hedabideak ixtea, "delikuentzia terrorista" kasuetan ezin da halako neurririk hartu.

- Hedabideak, demokrazian oinarrizko tresna. Hedabideak ez dira, epaileen ustez, "beste edozein enpresa", "gizarte demokratikoan oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren eskubideak gauzatzeko tresna direlako".

- 'Egunkaria'-k ez zuen "terrorismoa" goresten. Euskarazko kazeta hark, epaiaren arabera, "ez zuen mehatxurik egiten, ez zuen delitua probokatzen, ez zuen ekintza terroristen apologia egiten edo ez zituen goresten, ez zuen kalumniarik egiten".

- Adierazpen askatasuna, urratuta. Itxierarekin adierazpen askatasunaren eskubidea urratu zela dio Auzitegi Nazionaleko epaiak. Gainera, "pluralismoaren perspektibatik", Egunkaria euskaraz argitaratu izana ere kontuan hartu behar dela esaten du.

- Akusazioak, frogarik gabe, ahulak eta oinarririk gabeak. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuen aurka, bostek ETArekin harremana izan zutelakoan, baina epaimahaiak ez du bost auzipetuen aurkako ezer ikusi. Honek ebatzi duenez, herri akusazioek ez zuten "froga zehatzik" eta "susmoen gainean" egin zuten akusazioa. "Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duen oro ETAk sustatzen eta kontrolatzen dituela diote [herri akusazioek eta Guardia Zibilak], baina datuen balorazio okerra egitea da hori. Akusazioa ahula da eta oinarririk gabea". Egunkaria-k ez du harremanik ETArekin, dio sententziak; bestelakorik esatea, "espekulazio hutsa da".

- Inkomunikazioan kontrolik ez. Auzipetuek atxiloaldian inkomunikazio garaian tortura eta tratu txarrak jaso izana salatu zutela dio Auzitegi Nazionaleko sententziak -"epaiketan detaileekin kontatu zuten"-, baina dio epaimahaiak ezin duela halakorik gertatu zela "juridikoki" esan. Dena dela, "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik ez zen egon", dio.

Helegite aukera

Gaurko epaiak, ordea, ez du Egunkaria auzia bukatutzat eman. Batetik, Dignidad y Justicia eta AVTk Espainiako Auzitegi Gorenera jotzeko aukera dute, helegitea sartuta.

Bestetik, auzi ekonomikoak zabalik segitzen du eta epaiketaren zain daude zortzi auzipetu

Berria, 2010 eko Apirilaren 12 an







Hurrengo hau Martxelo Otamendik atxilotu ondoren, askatu zutenean, salatutakoa.

1 comentario:

  1. nork esaten digu holako bat ez dela berriz gertatuko? zer garanti legal eta juridikoekin konta dezake holako egoera baten eroitzen denak?, teorian behintzat, badaude. baino euskaldunak ondo dakigu garanti horiek ez direla beti kontutan edukitzen.

    ResponderEliminar