EZ DAKIT NORBAITEK HAU IRAKURRIKO DUEN EDO ETA ZENBATETAN IDATZIKO DUDAN BAINA "HAU DENA ALDATU NAHI NUKE" IZENBURU APROPOSA DIRUDI NAHI DITUDANAK NAHI DITUDANEAN IDAZTEKO.
Oroituz taldeak bihar Apirila 17 larunbata eguerdiko hamabitan homenaldi bat bat egingo die Andoainen Frankoren gudarosteak fusilatuatakoei, erahiladakoei, Andoaingo 22 bizilagun izan ziren. Homenaldia Alfaro parkean izango da. erahildakoak gogoratzen dituen eskulturaren ondoan.Bertara familiartekoak hurbilduko dira, errepresioa jasan zuten familiartekoak eta oroimen historikoa gogorarazten lan egiten duten taldeak. Homenaldian lore eskaintza bat egingo dute familiartekoek.
Ondoren Nafarroako Memorien bidean eta Oroituz taldekoek hitza hartuko dute. Bertan dantzariak, bertsolariak eta txalapartariak izango direlarik. Homenaldia Errepublika Bandaren Musikari eta abeslariekin bukatuko da. Talde honek Andoainen zear kalejira bat egingo du eta Kale nagusian antolatutako bazkari batekin bukatuko dira biharko ekintzak.
Andoainen fusilatutakoen zerrenda ere aurkitu dut. Nire ustez gure historia hurbileko atal hau ez dago ezertarako ere itxia, agian pentsatuko zuten denbora haurrera joan hala hau guztia ahazturik geratuko zela, espetxeratu,desagetutako edo eta fusilatutako jendetzaren familiak gogor borrokatu dute hori ez gertatzeko, jadanik heuren familiarteko zuzenak urte batzuk badituzte eta beraiek egin dute lan gogorrena hau guztia ez ahaztutzearren. Nire homenaldirik haundiena guztientzat, eta ni behintzat saiatuko naiz ez ahaztutzen.
Andoaingo Fusilatu eta desagerrarazien zerrenda
Oroituz Andoain 36 elkarteak herriko 22 biztanleren memoria zabaldu du. Espainiako II. Errepublikaren aurka altxatu zirenek fusilatu edo desagerrarazi zituzten guztiak, 1936 eta 1939 urteen bitartean. Jakinekoa da batzuk noiz, non eta nola hil zituzten. Hala ere, badira hainbeste jakin ahal izan ez duten senideak.
Cruz Aldasoro Elizaso (Tolosa,1936-8-30), 33 urte. Ezkondua, hiru umeren aita zen. Abertzalea eta errepublikarra, errementaria zen TranbienZentralean.Andoaingo beste lauekin baterafusilatu zuten. Faustino Aldaz Labaka (Donostia,1936-10-20), 47 urte. Ezkondua eta lau umeren aita. UGTko kidea, herritik ihes egin zuen faxistak sartzean. Itzuli berritan, salatu eta atxilotu egin zuten. Polloen lurperatu zuten. Miguel Amondarain Zumeaga (Tolosa,1936-8-30), 23 urte. Orian jaioa. UGTko kidea, Andoainen zuen neskalaguna eta haren etxean ezkutatu zen faxistak heltzean. Amak ustegabean salatuta atxilotu zuten. Secundino Anton Sancho (Donostia, 1936-10-20) 26 urte. Leitzarango geltokiko burua zen. UGTko kidea, lankide batek salatuta atxilotu zuten. Ondarretan hil eta Polloen lurperatu zuten. Alarguna eta hiru alaba utzi zituen. Joxe Arana Etxenagusia,22 urte. Subijanako langilea, Oriora ihes egin zuen senideekin, frankistak herrira heldu aurretik. Irailean itzuli ziren. UGTko bazkidea, salatu eta atxilotu egin zuten. Ordutik, desagertuta dago. Antonio Aranzabal Urrestarazu (Tolosa, 1936-8-30), 42 urte. Leitzaran zentraleko langilea zen. Abertzalea eta errepublikarra pentsamenduz, Tolosan fusilatu zuten. Lau umezurtz eta alarguna utzi zituen. Pio Arzallus Albisu (Tolosa, 1936-8-30), 54 urte. Ezkondua, bost seme-alaba zituen. Euskal nazionalista zen. Belkoaingo lubakietan borrokan ari ziren milizianoei argi-keinuak egin izana leporatu zioten, eta Tolosan fusilatu. Nemesio Fernandez Argiarro (Tolosa, 1936-8-30), 41 urte. Ezkondua, lau umeren aita. Andoaingo ELAko lehendakari, EAJko zinegotzi ohi eta euskal kulturaren sustatzailea. Tolosara eraman zuten fusilatzera. Patxi Fernandez Usandizaga (Donostia,1936-10-22), 36 urte. Elektrizisten burua Tranbien Zentralean. El Día egunkariko eta Zeruko Argia-ko kronikaria. ELAkoa. Ondarretan eraila. Emaztea eta bi seme-alaba zituen. Juan Antonio Irulegi Ulanga, 32 urte. Ezkondua, bi seme-alaba zituen. EAJko militantea zen. Donostiako Aldapetako kartzelara eraman zuten. Familiak uste du 1936ko urriaren 5ean fusilatu zutela, baina ez daki non.
Casiano Izquierdo Sanz (Santander, 1938-6-20), 39 urte. Ezkondua, zortzi seme-alaben aita. Karabineroen buru zen Andoainen. Karabineroen batailoi bateko komandante aritu zen Bizkaian. Santanderren atxilotua eta eraila. Bautista Martinez Fernandez (Hernani,1936-10-17), 40 urte. Ezkongabea, Madril zuen bizilekua. Salatu egin zuten, eta Donostian atxilotu. Handik laster Hernanira eraman eta fusilatu egin zuten. Gregorio Martinez Fernandez (Andoain,1936-9-5), 38 urte. Errepublikarra. Ezkongabea, musikaria eta parrokiako abesbatzako kantaria. Bizilagun batek salatuta, kanposantuan fusilatu zuten. Jose Maria Monge Castillo, 21 urte. Milizianoa. Santander erori berritan, 1937an, kontzentrazio esparru batera sartu zuten. Andoaingo guardia zibil eta faxista batek ezagutu zuten han. Gutxira fusilatu zuten. Esteban Olalde Aspuru (Andoain,1936-8-17) 50 urte. Ezkondua, zortzi seme-alaben aita. Errepublikanoa. Herriko postaria. Faxistek Andoain menpean hartu bezain laster atxilotu eta fusilatu zuten Sorabillan. Sixto Prestamero Martinez (Donostia,1936-10-21), 42 urte. Ezkondua, seme baten aita. Herriko epaitegiko idazkaria. Errepublikarra ideologiaz. Polloeko hobi komun batean lurpertatua. Blas Rubio Peña, 42urte. Ezkondua, hiru umeren aita. Ollokin atxilotu eta Iruñeara eraman zuten. Senideek ez dute hari buruzko berririk jakin inoiz. Baliteke Donostian fusilatu izana, 1936ko irailean, baina ez dago ziurtatzerik. Victor Sarasketa Ruiz (Bilbo,1938-7-11), 31 urte. Ezkondua, seme baten aita. UGTko bazkidea. Milizianoa, Bilbo erori zenean atxilotu zuten. Epaiketa egin eta altxamendua leporatuta fusilatu zuten. Miguel Urretabizkaia Gereño (Donostia, 1936-10-22), 30 urte. Ezkondua, alaba baten aita. Langilea Tranbien Zentralean. Abertzalea, tranbiak gurutzatu izana leporatu zioten. Ondarretan fusilatu zuten. Jose Cruz Amilibia Saldias (Andoain,1936-9-13), 26 urte. Ezkondua eta bi umeren aita. Hernanin bizi ziren guztiak. EAJko bazkidea zelako atxilotu zuten. Andoainera eraman eta kanposantuko hormaren kontra fusilatu zuten, gaueko hamaiketan. Bertan lurperatu zuten. Ambrosio Garcia Cascante (Andoain,1936-8-26), 55 urte. Emaztea eta sei seme-alabekin Andoainera etorri berria zen bizitzera eta kanposantuan fusilatu zuten.
Joxe Lasa Barandiaran(Donostia,1936-10-21), 40 urte. Ezkondua, hiru umeren aita. Ondarretan fusilatu eta Polloen lurperatu zuten.
Senideek ahaztu ez dutena herriari ezagutarazteko
1936ko gerra andoainen. Lurpean Gordetako Historia Oroituz taldeak, 68 urtean lehen aldiz, omenaldia eskaini zien atzo fusilatu eta desagerrarazi zituzten herritarrei eta beren senideei.@:agurtzane solaberrieta - ANDOAIN Etxeberrieta.
Andoaindarren oroimenean betirako geratuko den herriko toki historiko esanguratsunetarikoa. Hor bildu ziren, falangistak 36ko abuztuan herrira sartu eta gero, frankismoaren kontra borroka egiteko herriko langile mugimendu eta herritar «eredugarrienak». Bertan erail zituzten ere bost andoaindar. Horregatik, ez da kasualitatea 68 urte geroago, apirilaren 14an II. Errepublikaren 74. urteurrenean, Oroituz elkarteak Etxeberrieta aukeratzea 36ko gerran fusilatu eta desagertu ziren herritarrei eta horien senitartekoei omenaldia eskaintzeko. Gerran fusilatu zituzten 22 andoaindarren argazkiak jarri eta beren senitartekoak lore sorta bana eskaini zien. Frontean hil ziren 35 gudari andoaindarrak ere gogoan izan zituzten eta Benita Etxeberriak, senide guztien izenean, jaso zuen lore sorta. Ekitaldi xumea izan zen atzokoa, baina hunkigarria. Senideak negar malkoei eutsi ezinik egon ziren. Ez da harritzekoa ere. Izan ere, 36ko gerran fusilatu, desagertarazi eta errepresaliatuei aitormena erakusteko aurrenekoz egiten den ekitaldia izan baitzen atzokoa. 68 urtetan, lehenengoa. Horregatik, Oroituz elkarteak Etxeberrietan finkatu nahi du heriotza ezagutu zutenen oroigarria. Andoaingo Udalak bertan monumenturen bat jartzeko konpromisoa ere hartu du.
Atzoko omenaldia Lurpean Gordetako Historia Oroituz taldeak antolatu zuen. Azken asteetan Frankismoak eragindako Andoaingo biktimen oroimena berreskuratu nahian antolatutako jardunaldien barruan hain zuzen ere.
Senideak hunkiturik
Omenaldian 36ko Gerran senitartekoren bat galdu zuten senide eta herritar ugari bildu ziren. Nieves Amondarain oso hunkituta zegoen. Negarrez ere hasi zen berarekin hizketan hasi orduko: «Nire anaia Miguel Andoainen harrapatu eta Tolosako hilerrian hil egin zuten. 20 urte baino ez zituen. Lehen aldia da halako aitormena egiten zaigula. Hemen ditut poltsikoan anaiaren eta amaren argazkiak»
Jone Sancho Arregik ere ez zuen hutsik egin. Bere lehengusu Joseba Barandiaran, Lekunberrikoa, fusilatu zuten, 27 urte zituela. «Lekunberrikoa zen, baina Andoainen lan egiten zuen. Tren Txikiko nagusia zen. Soldaduen trenen bat martxan jarri zuela leporatu zioten. Baina hura gezurra zen, egun hartan berak jai izan zuelako», azaldu zigun Jonek. Amorrazioa zuen Jonek, ordubete lehenago Andoaingo udaletxean izandako ezohiko batzarrean PPko zinegotziak esandakoarengatik.Gernika batailoiarekin Frantziara joandakorik ere topatu genuen omenaldian: Joseba Barandiaran andoaindarra. «Bordelen askatasunaren alde borrokatzera eraman gintuzten hara. Gure batailoian jende ugari hil zen», aipatu zigun. Gerran joan zen Frantziara eta ordutik bertan bizi da. Atzo omenaldia zela-eta, propio etorri zen Andoainera bere emaztearekin.
«Gora errepublika eta gora Euskadi askatuta!»
Andoaingo Udalaren izenean, Estanis Amutxastegi PSE-EEko zinegotziak ere parte hartu zuen omenaldian. «Andoaingo Udalak aitortu egiten du, orduko gizakiak zitalki hilak izan zirela, epaiketarik gabe, eta inolako justifikaziorik gabe. Euren biziaz askatasuna eta justizia soziala defendatu zituzten», aipatu zuen. Bere agerraldia «Gora Errepublika» oihukatuz amaitu zuen, eta bertaratutakoen «Gora» ohiuez gain, emakume batek «eta Gora Euskadi askatuta!» oihukatu zuen bihotz-bihotzetik. Izan ere, atzoko argazkia ere ez baitzen ohikoa izan: sozialistak, nazionalistak, abertzaleak, errepublikazaleak eta komunistak bildu baitziren 36ko biktimei gorazarre egiteko. Bertaratutako guztiak pozik ziren amaieran. Antolaketa lanetan aritu den Xabier Lasari elkarrizketa egiten ari ginela, bospasei aldiz eten behar izan genuen senide ugari gerturatu baitzitzaizkion eskerrak eman eta zoriontzeko. Pozik zen ere Xabier Lasa, baina, penaz ere: «Borondate politiko gutxi dago».Orain liburu bat argitaratzekoak dira abendurako.
P UDALBATZA
Adierazpen instituzionala onartu du Udalak
Etxeberrietan eginiko omenaldiaren aurretik, senideek ordubete lehenago hitzordua izan zuten udaletxean. Bertan Lurpean Gordetako Historia Oroituz taldeak 36ko Gerran fusilatu, desagerrarazi eta errepresaliatuen aldeko aitormen eta erreparazio moralari buruzko adierazpen instituzionalaren proposamena onartu edo ez eztabaidatu behar baitzen. Proposaturiko adierazpenak edo mozioak udala osatzen duten alderdi politiko guztien aldeko botoa izan zuen, PPrena izan ezik: EAk, EAJk, PSE-EEk eta IU-EBk aldeko botoa eman zuten, eta PP, aldiz, abstenitu egin zen. Aldeko botoa eman zuten alderdi guztiek onartu egin zuten halako adierazpena berandu onartu dela. «Ordua da gerran fusilatu eta errepresioa bortizki jasan zuten senideei halako omenaldia egiteko», adierazi zuten alderdiek.
PPko zinegotziak hitza hartu zuenean, marmarka hasi ziren batzarrera gerturatutako senideak. Bakarren bati ere negar malkoak ihes egin zion. «Biktima guztien erreparazio sozialari bai esaten diogu. Adierazpen horren alde ez gaude, ordea, alderdikoia baita oso», adierazi zuen PPko zinegotziak. Udalbatza txalo artean amaitu zen.
Escudo museo de Navarra
-
*Escudo museo de Navarra*
*Iñigo Saldise Alda*
En la portada del museo de Navarra nos encontramos un renacentista blasón,
que rápidamente interpretam...
CINE: MARCO. (LA MENTIRA ES LA QUE MANDA).
-
Pues sí, me ha gustado Marco. Es uno de esos pocos casos en los que
imaginaba, grosso modo, lo que iba a ver y, sin embrago, he salido
satisfecho del ...
CONCIERTOS MATINALES
-
Ya como que no me dá para escribir sobre cronicas de conciertos ,pero es
que lo de los grupos locales ,de ahora y de antes ,dan para mucho que
hablar .
...
Ameraun: se hunde el tejado
-
Cuando recorremos la vía verde del Plazaola nos llama la atención el
paraje de Ameraun, con sus andenes del apeadero de tren, la central
eléctrica, algu...
VIDEOS MUSICALES: PEARL JAM: RETROGRADE
-
Este es el adelanto, en forma de videoclip, del nuevo disco de Pearl Jam.
Los viejos dinosaurios siguen vivos, esperemos que con la chispa de antes.
KOLERA - quiero ser enterrador 2004
-
*KOLERA BIO:*
Todo empezó a mediados de 1999, en un viaje para ver un bolo en Bergara, al
Javi y Bola se les ocurrió el hacer un grupo en el que ambos ...
BALDIN BADA - Maketak 1985 LP
-
Ya esta disponible la REF013LP de VPR Records, las dos maketas de BALDIN
BADA grabadas en 1985, en la cara A tenemos GERNIKAKOKAKOLA con 10 temas de
auten...
Nafarroa, "aurrera" doan herria
-
DN-tik hartutako argazkian, Gorraiz, Sarriguren eta urrunago Badostain.
Egungo "garapen" ereduaren adibide: porlana galsoroak inbadituz, inongo
beharrizani...
KEA, "copenhague"tik Txolarre irratira
-
Kea taldea izango da gaur gauean Bide Okerrean. Bertan, argitaratu berri
duten "copenhague" diskoa berria aurkeztuko dute. Beasaingo hiruko
taldearen big...
No hay comentarios:
Publicar un comentario