luxkoss@gmail.com

jueves, 8 de abril de 2010

LAPURTXULO IRRATIA:JOTAKIE - DELIRIUM TREMENS



Denbora nahi baino azkarrago doa baina gogoan dut atzo gertatu izan balitz bezala Andoainen 1988 ko Apirilean, eguna ez dut gogoan, izan zen kontzertu bikaina, gainera esan beharra dago hau izan zela kuadrillak antolatutako kontzertu bakarra.


Garai haietan Andoainen Irrati Aske bat antolatzekotan genbiltzan, "Lapurtxulo Irratia", eta egia esan ez genuen gauz handirik lortu. Behin bakarrik lortu genuen aireratzea, eta pentsatzen dudan bakoitzean flipatu egiten dut nola lortu genuen irratsaioa egitea . San Juan batzutan izan zen Andoaingo txozneta, Hernaniko Molotov Irratikoak eta Andoaingo Radioafizionatuei (ez dakit euskeraz nola den) esker, Molotov irratikoek emisora bat utzi ziguten bere antena ta guzti, eta Txoznetan jarri genuen, musika ekipo bat antolatu genuen nahasgailu batekin, bi plater eta mikro bat, Radioafizionatuek talkiak konektatzea lortu zuten, eta dena prest zegoen aireratzeko. Ni neu ibili nintzen txoznetatik zear jendeari galderak egiten bi metrotako antena zuen talkie batekin, jendeak flipatu egiten zuen. Oroitzen naiz 100 metrotara ez ginela iristen baina txozna guztietan irratia jarri zuten ,primeran entzuten zelarik .eta egia esan nik behintzat ondo igaro nuen arratsalde hura eta egin nahi genuena egitea behintzat lortu genuen. Oroitzen naiz baita ere Egin egunkarian orrialde oso bat atera zigutela, Andoaingo kronika egiten zuen Xofor-ek egina.


Lehen aipatu bezala kontzertu bat antolatzea ere lortu genuen, ez da geuk antolatu genuelako, baina Andoainen izan den Kontzetu bikainena, JOTAKIE eta DELIRIUM TREMENS, dirua Andoaingo udalak jarri zuen Gazte komitearen bitartez. Oroitzen naiz ia Gipuzkoa osoa empapelatu genuela kontzerturako kartelekin, garai haietan nuen R7 batekin.

Oroitzen naiz Jotakie-ren Zurt!! diskan, kuadrillakoek oparitu zidaten, Harremanetarako Matxitxa, honek garai haietan talde pila bat ematen zituen, ageri zen telefono zenbaki batekin.

Matxitxakin harremanetan jarri nintzen eta JOTAKIE eta beste talde bat ekarri nahi genituela esan nion, segituan berak DELIRIUM TREMENS taldea eskeini zidan, eta benetan eskeintza bikaina. Pare bat aldiz gehiagotan deitu eta dena antolatuta geratu zen, ez nuen pertsonaki ezagutu baina telefonoz tipo jatorra zirudien.


Kontzertu bikaina izan zen bi taldeen partetik,jendetza dexente Andoainera urbildu zen gainera,eta oroitzen naiz dena bukatutakoan JOTAKIE taldekoekin JB boteila batekik muturretik edaten egon ginela, egia esan ez naiz oroitzen kuadrillako beste norbait han zegoen nirekin, bai tipo jatorrak JOTAKIEkoak . DELIRIUM ekoak ez nituen ikusi bukaeran, ez naiz oroitzen behintzat.


Egia esan ez genuen gehiago egiterik lortu, gure errua irratia udaletxearen laguntzaz antolatu nahi izatea izan zen, udaletxeak ez zuen nahi berak ez zuen kontrolatzen zerbait, pentsatu genuen bai,lokal bat edo okupatzea baina "legalak" izatea erabaki genuen, hor bait genuen Hernanin Molotov irratiaren adibidea. Azkenean aspertuta ezer lortuko ez genuela jabetu ginanean dena bertan behera uztea erabaki genuen, baina pena merezi izan zuen egin genuen guztia, nik oroitzapen onak dauzkat behintzat.

Bide batez eskerrak lagundu ziguten guztioi, batez ere Hernaniko Molotov Irratikoei eta Andoaingo Radioafizionatuei.

Hor uzten ditut bi bideo bikainak,bi talde bikain gogoratzeko , Ikusi eta Ikasi!!!!!!!!!!!!!



2 comentarios:

  1. Vaya kurro!!!!!!!!!Benetan artikulo ona izan da.
    Zorionak!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  2. Aupa Txisme!!!!,banekien gogoko izango zenuela,a ze "txapa" bikainak atera genituen ,eh?,barkatu orain "pin" deitzen dira...

    ResponderEliminar