luxkoss@gmail.com

jueves, 1 de abril de 2010

XALBADORREN HERIOTZA-XABIER LETE

Aste Santua iritsi da eta erlijiotasuna alde batera utzirik denak bagoaz kanpora, zenbat eta urrutiago obe, etortzen garenean gure opor txiki marabillosuak edonori kontatzera, ze leku politak ikusi ditugun, zer ederki pasa degun eta ze.... ematen du beti etxean dagoena ez dugula behar bezala eskertzen eta askotan ez ditugu ezagutzen gure etxetik kilometro gutxitara dauden leku zoragarriak, honen adibide Xabier lete-k Xalbador-en heriotzari buruz ezarritako bertso hauetan aurkitu dudan bideo hau, paisai zoragarriak, abesti zoragarri batez horniturik, ea gustazen zaizuen, eta Zoaz Euskal Herrira!!!!!



Adiskide bat bazen
horotan bihotz bera
poesiaren hegoek
setimenduzko bertsoek
hantz aldatzen zutena

plazetako kantari
bakardadez josia
hitz-eldioa iruten
bere barnean irauten
oinaz ez ikasia,ikasia

non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana

non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana

hezia urraturik
bilatu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik

azken hatza huela
bertsorik sakonena
iñoiz ezan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena,bortitzena

non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana

non hago, zer larretan
ur-epeleko hartzaia
mendi hegaletan gora
horoitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana.


No hay comentarios:

Publicar un comentario