luxkoss@gmail.com

miércoles, 30 de junio de 2010

lunes, 28 de junio de 2010

SAN JUAN BELTZAK ANDOAINEN , ERASO SEXISTA GEHIAGO EZ!!!

Amaitu dira Andoainen aurtengo San Juanak, jaietan giro polita izan dugu, egunez behintzat, gauean hamabik alderako etxeratu bait gara egunero. Gaur ez dut idatziko giroari buruz ez eta kortzertuetaz, ez berbenetaz ezta ere buruhaundi eta erraldoiez.....

Ekainaren 24 ko gauean 18 urteko neska bat bortizki jipoitua izan zen, matrail hezurra apurtuaz, hortz asko ere galdu omen ditu, zorionez badirudi neska hau ongi osatzen ari dela, hemendik neure animo guztiak!!!!!!

Jadanik badakite nor izan den PUTASEMEA Lasarteakoa omen da eta neskaren kuadrillakoa gainera, anka egin omen du eta billaketa egoeran dago.

Gazte hau gainera ez omen da adin nagusiara iristen, jadanik lehengo urtean Andoainen bertan beste eraso batetan parte hartu zuen, oraingo honetan beste gazte bati kazadora bat lapurtzeko ahaleginetan labankada bat eman zion, hilabete batzuk zainpean egon eta irten eta berehala neska bati, bere kuadrillako neska bati, bortizki erasotzen dio "berak nahi duena egiten" ez diolako utzi, Zer egin behar da jende honekin?

Argi dago kasu honetam behintzat sistemak huts egin duela, beste kasu askotan ere bai, gainera badakite bai ongi asko ezer gutxi gerta dakiokela harrapatu ezkero adingabea den bitartean.

Nik alaba bat daukat eta horrelakoak entzutean bihotza sutan jartzen zait eta egia esan ez dakit zer egingo nuen aita horren kasuan, baina nire alaba izanez gero hobe putaseme hura nire eskuetan ez erortzea....bada ez bada ere.

EXKIXU-ILUSIORIK EZ

Txikitatik ikasi zendun
ama menpekota zela
aita faszistak erakutsi eutsun
neskak baino gehiago zinela
zure aitaren eskutik
bota zendun lehen kalikainoa...

Beti pentsatu duzu
oso matxoa zarela
ta sekula ulertu ez
gehienentzat ustela zinela
matxotasun horregaitik
ez duzu inoiz ezagutuko
neskek eman dezaketen
hain taktu goxua...

Portalen ilunetan
argirik ez, defenditzerik ez
Bortxatutako nesketan
sexu ilusiorik ez.


domingo, 27 de junio de 2010

miércoles, 23 de junio de 2010

SUA ,SUA


Iritxi da urteko gaurik politenetako bat, sorginen gaua, ofizialki udarari hasiera ematen dion gaua, Andoainen festak ditugu, Hernani, Tolosa eta beste hainbat lekutan. gozatu San Juan gauaz, gozatu festaz eta ONDO PASA!!!!!!!!!!!!!!!!1

miércoles, 16 de junio de 2010

KONTUZ TXIPIROIEKIN TXISME!!!!!!!!!!!!!!

Ondo pasa oporrak Txisme eta familia!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1

lunes, 14 de junio de 2010

IDI BIHOTZ- AGUR BERO BAT.

Gaur autoaren irratian entzun dut albistea ,Bizkaitar talde "metalero" heavy honek, Idi Bihotz-ek bere abentura musikala amaitutzat ematea erabaki du eta eszenatokiak utziko dituztela aldarrikatu dute, 14 urte eszenatokietan jarraian igaro ondoren hartu dute erabakia.

14 urte hauetan sei diska atera dituzte, eta hainbat eta hainbat kontzertu eman ere bai, ehundaka kontzertu , hau dugu Euskaraz abesten duen heavy talde ospetsuenetako bat, hurrengo udazkenean agurra emango dute, data oraindik zeaztu gabe dago, kontzertu bikaina espero da eta esan dutenez ustekabe harrigarriz betea.


Beren azken kontzertuaren prestaketan hasi berri diren honetan oraindik ez jakin harren non eta noiz egingo den, Idi bihotz taldeak komunikatu bat atera du, bertan gogora ekartzen ditu hamalau urte hauetan egindako ehundaka kontzertu ,berrogeita hamalau abesti, bost diska estudioetan grabatuak, CD bat eta DVD bat zuzenean, VHS bat, eta ilusio handik betetako hainbat ordu.

Hemen duzue beraiek adierazitakoa:

Hola amigos!

Siempre hemos sabido que todo lo que empieza acaba, que todo tiene fin. Atrás dejamos cientos de conciertos y más de mil ensayos, cincuenta y cuatro canciones, cinco discos de estudio, un CD y DVD en directo, un VHS y sobre todo muchísimas horas de ilusión. Pensamos que es el final de una etapa, un único momento que ha durado catorce años. Nos quedamos con todo lo que somos, los mismos amigos de siempre mas todos los que se han sumado en el camino. Jamás pensamos que podríamos llegar hasta donde hemos llegado; que actuaríamos delante de tanta gente y con algunos de los grupos más grandes del mundo; que llevaríamos el euskera mas allá de nuestra tierra; que saldríamos en revistas locales, estatales e internacionales, e incluso en algún libro, serie y película, que venderíamos en Japón; que estaríamos entre los grupos del año en la Rock Hard de Reino Unido... Quizás todo esto no sean más que meras anécdotas, pero sí es seguro que Idi Bihotz nos ha dado más de lo que nunca podríamos imaginar y algún día quizás seamos conscientes de ello.

No nos podemos despedir sin dar las gracias a todos los pueblos y ciudades que nos han dado la oportunidad de disfrutar con ellos de lo que más nos gusta: la música. Gracias a todas las salas, festivales, promotores, managers, medios y grupos que hemos tenido la suerte de conocer en estos inolvidables años y que hoy en día son nuestros amigos. Y como no, gracias a toda esa gente que nos ha hecho sentir una parte importante en sus vidas y que nos ha dado su calor en cada concierto haciendo que todos y cada uno de ellos sean inolvidables. De todo corazón: ¡¡¡Muchas gracias!!!

Pero no nos vamos sin más, nos despediremos haciendo lo que más nos gusta, un concierto en el que intentaremos devolver a este grupo todo lo que él nos ha dado, próximamente concretaremos cuando y donde será, esperamos veros a todos para poner broche de oro a una época que siempre guardaremos en nuestros corazones.

Albaro, Gorka, Iban y Mikel y Pekkory: PARA SIEMPRE, IDI BIHOTZ.








IBILBIDEA

90garren hamarkadaren hasieran Su ta Gar eta Latzen taldeen ospea jarraiturik sortu zen Idi bihotz taldea, Bizar anaiek talde hau sortzea erabaki zuten 1996 garren urtean, boskote honek Europear "Power metal" deiturikoa izan du ispilu, Euskal Herriko embaxadore bikainak suertatu dira generoari dagokionez Heloween eta Stratovarius bezalako taldeak tartean direla.

Esan bezala talde hau 1996an Mikel eta Gorka Bizar anaiek (ahotsa eta Kitarra) sortzea erabakitzen dute, baita ere bere lehengusu den Iban Huarte (baxua). 1997 txapelketa bat irabazi ondoren taldeak bere lehen diska argitaratzen du "Herriaren Taupada". Hurrengo urteetan Albaro Alonso baterijolea taldean sartzen da, taldeak indarra hartzen duelarik eta bere hurrengo diskak harrakasta haundia izaten dutelarik.

2003 an " Amaigabe Berria" argitaratzen dute, laukote bezala azken diska izango dena, diska honen aurkezpena egin haurretik Pekkory kitarrajolea elkartuko zaie, gaur egun ezagutzen dugun Idi Bikotz taldea osatuta gertzen delarik. Ondoren taldearen bostgarren diska argitaratzen da "Odola Sutan", disko honen ondoren taldearen zuzeneko lehenengo diska argitaratzen dute 2007 an.

"Idi bihotz" orain arte argitaratu duten azken lana da. CD eta DVD bat, orain arte egin den lan bikainenetako bat, bertan laguntzaile izan zituzten Su ta Gar,Latzen, Sôber, Hamlet, Lujuria, Tierra Santa, Medina Azahara, The Kelly Family edo eta Maite Itoiz sopranoa.




Lan honen ondoren taldeak bere arrakasta haundiena lortzen du eta ondorioz Estatu mailan egindako jaialdi garrantsitsuenetan parte hartzen dute : BBK Live(2007), Derrame Rock(2008), Kobetasonic (2009) eta orain dela gutxi Viña Rock-en azken jaialdian.

DISKOGRAFIA

  • "Herriaren Taupada" (Oihuka 1997).
  • "Arimaerratu" (Oihuka 1999).
  • "Negarraren Amorrua" (Oihuka 2000).
  • "Infernuaren Azken Auzpoan" (Oihuka 2001).
  • "Amaigabe Berria" (Oihuka 2002).
  • "Odola Sutan" (Ohiuka 2005).
  • "Idi Bihotz" (Santo Grial 2007).





domingo, 13 de junio de 2010

GORA ERREALA -BETI ERREALA:TXAPELDUNAK

Bazen garaia!!!!!!




Igoera Ospatzen hasi ginen, sinestu genuen!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1




Bai noski. GORA ERREALA-BETI ERREALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1111111

sábado, 12 de junio de 2010

ERREALA-BETI ERREALA: 100 URTE OSTIKOKA

Badira ehun urte erreala ostikoka dabilela, ea biharko ostikoek primeran jartzen gaituzten....Aupa Erreala!!!!!!!!!!!!!!!!!





jueves, 10 de junio de 2010

THE BEST OF THE BEST....445 kg!!!!!!!!


Gaur irratia entzutean flipatuta geratu naiz Estatu batuetako emakume baten historioa, nolabait esateko, azaldu dute. 275 kilo pisatzen omen ditu, normalena izango litzake emakume honek pisua galtzearren komunikabideetan azaltzea, baina ez da horrela, emakume honen asmoa 455 kilo pisatzea omen da, munduko emakume gizenena izateko, Ginnes liburuan agertzearren, atentzioa deitzearren, inozoa behar da izan!!!!! Dagoeneko ba omen du errekorra, erditu duen emakume lodiena omen da....Okerrena emakume hau bi haurren ama dela, a ze adibidea emango dien... Denaden den emakume honen etorkizuna nahiko garbia dago horrela jarraitzen badu, gaixotasunez betetako bizitza eta denbora baino lehen heriotza....

Dena den hau gaur bizi geran gizartearen adibide bat besterik ez da, beste muturreraino eramana baina adibide bat azken finean, gizarte honetan denok dugu helburu gure burua agertaraztea, ez da nahiko bizitza arrunta eramatea, jendeak edozer eginen du komunikabideetan agertzearren, gizendu, bere bizitza saldu edo eta muxu truk telebistan kontatu, zenbait jendea edozer egiteko gai da bere burua gizarte honetan nabarmentzearren, telebistan agertzearren.

Hauek ahal dira gure gizartearen arau berriak, ni ezezkoan nago, baina noizean behin horrelako albisteak ikustean ez dakit zer pentsatu.....

miércoles, 9 de junio de 2010

GORA ERREALA-BETI ERREALA: LUIS MIGUEL ARKONADA


Erreala 2009-2010 taldea









Berriro errealak badu aukera lehen mailara igotzeko, tamalez ez dago Euskal ligarik eta jokatu nahi badugu hoberenen artean Estatu mailan jokatzea beste aukerarik ez dugu.

Urte batzuk ditugunok izan genuen Erreala txapeldun ikusteko aukera eta talde haren zutabe garrantsitsuenetako bat Luis arkonada izan genuen, baina ez bakarra, bertan genituen baita ere beste jokalari bikain asko

Erreala 1981-82 TXAPELDUNAK































Luis Miguel Arconada Etxarri
edo Luis Miguel Arkonada Etxarri Donostian 1954 ko Ekainaren 26an jaioa Errealaren lehen taldeko atezaina izan zen 1974 eta 1989 urte bitartean.

Munduko atezainik onenetakoa izan arren, Errealarekiko fideltasuna erakutsi zuen, bere karrera osoa talde honetan eman zuelarik. Honetaz gain, 68 partidu jokatu zituen Espainiko Seekzioarekin. Bai zelaian eta bai zelaietatik kanpo erakusten zuen karisma zela-eta, futbol zaletu askoren idoloa zen.

Zalego txuri-urdinaren artean ezaguna egin zen honako esaldi hau: "No pasa nada, tenemos a Arkonada"


Palmaresa

  • Espainiako lehen mailako txapelduna 1981 eta 1982 urteetan.
  • Espainiako superkopa 1982an.
  • Espainiako errege kopa 1987 an
  • Zamora sariaren irabazle 1980,1981 eta 1982 urteetan

Luis Migel Arkonada Etxarri



sábado, 5 de junio de 2010

GLADYS DEL ESTAL FERREÑO:1956-1979 ko Ekainak 3




Gladys Del Estal Ferreño (1956.1979 ko Ekainak 3) Venezuelan jaio harren Donostiako Egia auzoan kokatutako talde ekologista baten kide zen, ekintza antimilatarista eta energia nuklearraren aurkako protesta batean guardia zibilak erahila suertatu zen Tuteran.

Amalurraren eguna ospatzeko egiten zen ekintzetan zear partehartzearren erahila izan zen, protesta haietan Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearra geldiarazteko eta estatuaren "Plan Energetico Nacional" deritzanaren aurkako prortestak burutzen ziren, plan horretan Zentral nuklearrez osatutatako sare haundi bat habian jartzekotan ziren, baita Nafarroako bardeetan kokaturiko tirogunearen aurka, hau dena Tuteran (Nafarroan)(1979 ko ekainaren 3 an gertatu zen, bertan Gladys bertatik bertara botatako tiro batez hil zuen Guardia Zibilak.

Gertatutakoak

Egun hartan milaka pertsona batzuk elkartu ziren Tuterako parke batean, eta partehartzaileak hamaiketakoa egiten zeuden bitartean, oso eraso bortitz eta anker bat egin zuen poliziak, eraso honen ondorioz jende guztia sakabanatu zen.

Frankok sortutako polizi armatuak bertan gerturatu ziren guztiak bidali zituen , Tuteran Ebro ibaia zearkatzen duen zubi bateraino.

Gladys_en erahilketa

Zubiaren beste aldean aparkalekuak prestatu zituzten eta ondorioz jendea beren kotxeetarantz joaten hasi ziren bertatik ospa egiteko.

Gazte batzuk zubiaren bestealdean erdian eserita jartzea erabaki zuten, zubiaren irteeran, une haietan Guardia Zibil talde bat bertara joan ziren korrika bizian, eta batek, Jose Matrinez Salas izenekoak gerrian jo ondoren, bertatik bertara buruaren atzekaldean tiro eman zion, segituan Gladys lurrean zerraldo geratu zen.

Batzuk diotenez aurretik sasikume honek "Tia buena" deitu omen zion eta Glagys_ek "Hijo Puta" erantzun omen zion
.

Bertan zeuden lekuko askok honela kontatu zituzten gertaera tamalgarri hauek , bertan ere baziren Holandar telebistako kideak. Gobernu Zibilak zioena nahiko ezberdina zen, hauek zioten manifestari batek Guardia Zibilari bere arma kendu nahiean hasi zela eta burrukan zebiltzala tiro batek huts egin zuela bertan Gladys hilda suertatu zelarik. Badakizute betiko bertsio ofizialak

Gladys erahil zuen Guardia Zibila, José Martinez Salas, 1981 ko Abenduaren 14 an epaitua izan zen Iruñan eta zuhurgabekeriagatik 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.Al ere ez zuen bere espetxe zigor osoa bete.



miércoles, 2 de junio de 2010

ETORKIZUN BELTZA

Gure hobebeharraren izenean, gaur egun hainbeste entzuten den "Desarrollo Sostenible" , "Desarrollo Insostenible" esango nuke nik, gizakia tegnologia menperatzen duela dio. Oraingoan ere ipurdia bistan dutela geratu dira.
Mexikoko Itsasgolkoan gertatu den istripuari buruz nabil, milaka tona petroleo itsasoratu dira eta ez dira gai isuria geratzeko, ez zutela horrelako istripurik espero diote, honako datu hauek maitzaren 27 koak dira:
Mexikoko isasgolkoaren istripua Estatu batuetan gertatu den okerrena dugu, Alaska 1989 an gertatu zen Nelson Valdes petroliontziaren istripua gainditu du dagoeneko, istripu honetan 40 milioi litro baino gehiago ixuri ziren, zientzilariak diotenez.
Macia McNutt, Estatu batuetako Zerbitzu geologikoaren zuzendariak dioenez Maiatzaren 27 rarte 71 eta 147 bitarteko miloi litro petroleo ixuri dira itsasora.Baita ere esan beharra dago tamalez istripu honek 11 hildako ere eragin dituela.
Hauek kalkulatzen dutenez bataz beste 1.9 milioi litro itsasoratu dira egunero joan den Apirilaren 20az geroztik, BP (British Petroleun) empresak egunero 800.000 litro ixurtzen direla dioen harren.
Saiakera batzuk egin harren ez dute lortu ixuria geratzea, gogora dezagun petroleo pataflorma batean gertatu zen istripu baten ondorioak direla hauek, ez omen zuten pentsatuta horrelakorik gerta zitekenik eta ondorioz ixuria guztiz gelditzeko ez dira oraindik gai izan.



Adituek diotenez urtero bataz beste 10 milioi tona petroleo itxasoan ixurtzen direla, munduko produkzioaren ehuneko 0.1.
Dena den kaltetuenak beti bertako animaliak eta ingurugiroa ditugu.












Honako mapa honetan agertzen dira Petrolioarekin gertatu diren istripu larrienak:













Itsasontzia ,Urtea,Non gertatu zen eta Ixuritako petroleo tonak

1

Atlantic Empress

,1979

,Tobago

280.000

2

ABT Summer

1991,

700 milla Angolatik

260.000

3

Castillo de Bellver

1983 ,

Saldanha Bay, Sudáfrica

257.000

4

Amoco Cádiz

1978 ,

Bretainiako frantziar kostan

227.000

5

Haven

1991,

Genova, Italia

140.000

6

Odyseey

1988,

700 milla Nueva Eskozua-tik

132.000

7

Torrey Canyon

1967,

Scilly Irlak

119.000

8

Urquiola

1976,

A Coruña, España

108.000

9

Hawaiian Patriot

1977,

300 milla Honolulu-tik

99.000

10

Independenta

1979,

Bosphorus, Turquía

93.000

11

Braer

1993

, Shetland Irlak

85.000

12

Khark 5

1989,

120 milla Marrokotik

80.000

13

Jakob Maersk

1975,

Oporto, Portugal

80.000

14

Aegean Sea

1992,

A Coruña, España

72.000

15

Katina P

1992,

Maputo, Mozambique

72.000

16

Nova

1985,

20 milla Iran-etik

70.000

17

Wafra

1971,

Cape Agulhas, Sudáfrica

65.000

18

Assimi

1983,

55 milla Muscat-etik, Oman

53.000

19

Metula

1974,

Estrcho de Magallanes, Chile

53.000

20

Exxon Valdez

1989,

Prince William Sound, Alaska

37.000

21

Prestige

2002,

A Coruña, España

77.000


Esandakoa ETORKIZUN BELTZA