luxkoss@gmail.com

lunes, 28 de junio de 2010

SAN JUAN BELTZAK ANDOAINEN , ERASO SEXISTA GEHIAGO EZ!!!

Amaitu dira Andoainen aurtengo San Juanak, jaietan giro polita izan dugu, egunez behintzat, gauean hamabik alderako etxeratu bait gara egunero. Gaur ez dut idatziko giroari buruz ez eta kortzertuetaz, ez berbenetaz ezta ere buruhaundi eta erraldoiez.....

Ekainaren 24 ko gauean 18 urteko neska bat bortizki jipoitua izan zen, matrail hezurra apurtuaz, hortz asko ere galdu omen ditu, zorionez badirudi neska hau ongi osatzen ari dela, hemendik neure animo guztiak!!!!!!

Jadanik badakite nor izan den PUTASEMEA Lasarteakoa omen da eta neskaren kuadrillakoa gainera, anka egin omen du eta billaketa egoeran dago.

Gazte hau gainera ez omen da adin nagusiara iristen, jadanik lehengo urtean Andoainen bertan beste eraso batetan parte hartu zuen, oraingo honetan beste gazte bati kazadora bat lapurtzeko ahaleginetan labankada bat eman zion, hilabete batzuk zainpean egon eta irten eta berehala neska bati, bere kuadrillako neska bati, bortizki erasotzen dio "berak nahi duena egiten" ez diolako utzi, Zer egin behar da jende honekin?

Argi dago kasu honetam behintzat sistemak huts egin duela, beste kasu askotan ere bai, gainera badakite bai ongi asko ezer gutxi gerta dakiokela harrapatu ezkero adingabea den bitartean.

Nik alaba bat daukat eta horrelakoak entzutean bihotza sutan jartzen zait eta egia esan ez dakit zer egingo nuen aita horren kasuan, baina nire alaba izanez gero hobe putaseme hura nire eskuetan ez erortzea....bada ez bada ere.

EXKIXU-ILUSIORIK EZ

Txikitatik ikasi zendun
ama menpekota zela
aita faszistak erakutsi eutsun
neskak baino gehiago zinela
zure aitaren eskutik
bota zendun lehen kalikainoa...

Beti pentsatu duzu
oso matxoa zarela
ta sekula ulertu ez
gehienentzat ustela zinela
matxotasun horregaitik
ez duzu inoiz ezagutuko
neskek eman dezaketen
hain taktu goxua...

Portalen ilunetan
argirik ez, defenditzerik ez
Bortxatutako nesketan
sexu ilusiorik ez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario