14 urte hauetan sei diska atera dituzte, eta hainbat eta hainbat kontzertu eman ere bai, ehundaka kontzertu , hau dugu Euskaraz abesten duen heavy talde ospetsuenetako bat, hurrengo udazkenean agurra emango dute, data oraindik zeaztu gabe dago, kontzertu bikaina espero da eta esan dutenez ustekabe harrigarriz betea.
Beren azken kontzertuaren prestaketan hasi berri diren honetan oraindik ez jakin harren non eta noiz egingo den, Idi bihotz taldeak komunikatu bat atera du, bertan gogora ekartzen ditu hamalau urte hauetan egindako ehundaka kontzertu ,berrogeita hamalau abesti, bost diska estudioetan grabatuak, CD bat eta DVD bat zuzenean, VHS bat, eta ilusio handik betetako hainbat ordu.
Hemen duzue beraiek adierazitakoa:
Hola amigos!Albaro, Gorka, Iban y Mikel y Pekkory: PARA SIEMPRE, IDI BIHOTZ.
IBILBIDEA
90garren hamarkadaren hasieran Su ta Gar eta Latzen taldeen ospea jarraiturik sortu zen Idi bihotz taldea, Bizar anaiek talde hau sortzea erabaki zuten 1996 garren urtean, boskote honek Europear "Power metal" deiturikoa izan du ispilu, Euskal Herriko embaxadore bikainak suertatu dira generoari dagokionez Heloween eta Stratovarius bezalako taldeak tartean direla.
Esan bezala talde hau 1996an Mikel eta Gorka Bizar anaiek (ahotsa eta Kitarra) sortzea erabakitzen dute, baita ere bere lehengusu den Iban Huarte (baxua). 1997 txapelketa bat irabazi ondoren taldeak bere lehen diska argitaratzen du "Herriaren Taupada". Hurrengo urteetan Albaro Alonso baterijolea taldean sartzen da, taldeak indarra hartzen duelarik eta bere hurrengo diskak harrakasta haundia izaten dutelarik.
2003 an " Amaigabe Berria" argitaratzen dute, laukote bezala azken diska izango dena, diska honen aurkezpena egin haurretik Pekkory kitarrajolea elkartuko zaie, gaur egun ezagutzen dugun Idi Bikotz taldea osatuta gertzen delarik. Ondoren taldearen bostgarren diska argitaratzen da "Odola Sutan", disko honen ondoren taldearen zuzeneko lehenengo diska argitaratzen dute 2007 an.
"Idi bihotz" orain arte argitaratu duten azken lana da. CD eta DVD bat, orain arte egin den lan bikainenetako bat, bertan laguntzaile izan zituzten Su ta Gar,Latzen, Sôber, Hamlet, Lujuria, Tierra Santa, Medina Azahara, The Kelly Family edo eta Maite Itoiz sopranoa.
Lan honen ondoren taldeak bere arrakasta haundiena lortzen du eta ondorioz Estatu mailan egindako jaialdi garrantsitsuenetan parte hartzen dute : BBK Live(2007), Derrame Rock(2008), Kobetasonic (2009) eta orain dela gutxi Viña Rock-en azken jaialdian.
DISKOGRAFIA
- "Herriaren Taupada" (Oihuka 1997).
- "Arimaerratu" (Oihuka 1999).
- "Negarraren Amorrua" (Oihuka 2000).
- "Infernuaren Azken Auzpoan" (Oihuka 2001).
- "Amaigabe Berria" (Oihuka 2002).
- "Odola Sutan" (Ohiuka 2005).
- "Idi Bihotz" (Santo Grial 2007).
No hay comentarios:
Publicar un comentario