luxkoss@gmail.com

jueves, 10 de junio de 2010

THE BEST OF THE BEST....445 kg!!!!!!!!


Gaur irratia entzutean flipatuta geratu naiz Estatu batuetako emakume baten historioa, nolabait esateko, azaldu dute. 275 kilo pisatzen omen ditu, normalena izango litzake emakume honek pisua galtzearren komunikabideetan azaltzea, baina ez da horrela, emakume honen asmoa 455 kilo pisatzea omen da, munduko emakume gizenena izateko, Ginnes liburuan agertzearren, atentzioa deitzearren, inozoa behar da izan!!!!! Dagoeneko ba omen du errekorra, erditu duen emakume lodiena omen da....Okerrena emakume hau bi haurren ama dela, a ze adibidea emango dien... Denaden den emakume honen etorkizuna nahiko garbia dago horrela jarraitzen badu, gaixotasunez betetako bizitza eta denbora baino lehen heriotza....

Dena den hau gaur bizi geran gizartearen adibide bat besterik ez da, beste muturreraino eramana baina adibide bat azken finean, gizarte honetan denok dugu helburu gure burua agertaraztea, ez da nahiko bizitza arrunta eramatea, jendeak edozer eginen du komunikabideetan agertzearren, gizendu, bere bizitza saldu edo eta muxu truk telebistan kontatu, zenbait jendea edozer egiteko gai da bere burua gizarte honetan nabarmentzearren, telebistan agertzearren.

Hauek ahal dira gure gizartearen arau berriak, ni ezezkoan nago, baina noizean behin horrelako albisteak ikustean ez dakit zer pentsatu.....

No hay comentarios:

Publicar un comentario