Ikasketak, burujate galanta, ikasturte baten amaieran gaude eta bat baino gehiago burubelarri arituko da kurtso bukaerako azterketak prestatzen emaitza onak ateratzeko asmotan, udara lasai bat igarotzeko asmotan. Beste batzuk ordea gogo faltaz edo eta ezinaren ezinez beste modu batetara gainditzeko asmotan ibiliko dira, txuleta mitikoen bitartez.
Azken hauentzat doaz hitz hauek, zorterik hoberena opa dizuet, txuleta egiteak ere badu meritu bikaina paper txikiak, eskuan idatziz, eta abar eta abar luze bat.
Nik beti pentsatu dut txuleta zenbat eta handiagoa hobe, denen bistan jarri, nik "gutxitan"(Ja, ja ja!!) egiten nuen baina sekula ez zidan utsik egin, idazten nuen dena txukun txkun A4 tamainako horri bat edo eta gehiagotan eta zailena mahai gainean jartzea izaten zen baina behin jarriaz gero lasai-lasai dena kopiatzen, normalean irakasleak ez ziren moskeatzen, behin oroitzen naiz matematikako azterketa batean irakasle batek galdetu zidan ea zer nuen idatzia mahai gainean zeuden horri haietan eta nik lasai asko erantzun nion ez ahaztutzearren azterketa hasieran idatzi nituela eta horrela errazagoa egiten zitzaidala azterketa egitea, gaian erortzen ziren matematika formula guztiak ziren, maisuak gainera esan zidan oso ondo egin nuela horrela errazagoa zelako zein formula hartu erabakitzen, inozo alena...!!!
Hemendik zera proposatu nahi dizuet, gogorik baduzue behintza jarri itzazue zuen "Tranpak", txuleta egiteko erak, eta burura etortzen zaizuen edozer....Animatu!!!!!!!!!
Bitartean hor uzten dizuet Wazemank-ekoek Barrikadaren Bertsio hau,,,"No hay Tregua" Selektibidad.
Karaokeak - EKAITZALDI Gomendioak [26], Recomendaciones, Recommandations [E]
-
*Gomendioak, Recomendaciones, Recommandations [26] KARAOKEAK*
Euskal herrietako karaokegile famatuena den Gabi de la Maza-ren lana
ikaragarria duNKX. Ora...
Hace 14 horas
No hay comentarios:
Publicar un comentario