luxkoss@gmail.com

lunes, 9 de enero de 2012

Manuel Goenagak kontatutakoa- Bide Ertzean

Larunbat honetan Bide Ertzean taldearen kontzertu bikaina ikusteko aukera izan genuen Andoaingo Bastero kulturguneko areto txikian, Txisme nire lagunak  kronika ederra idatzi du Andoaingo Jubilatuak
blogean, nik berriz Imanol Ubeda abeslariak kontatu zigun historio unkigarri bat aipatu nahi dut, "Manuel Goenagak Kontatutakoa" abestian Blas Ugarteren heriotza kontatzen da Manuel Goenagaren bitartez, azken honek bere lagun mina nola hil zuten ikusi behar izan zuen Asturias-eko mendietan, Usurbilgo bi gazte Asturiasera joan eta batek bertan utzi zuen bere ondasunik haundiena, bere bizitza.

Manuel Goenagak kontatutakoa






Nazionalak tiroka hasi ziren
Artoan barrena korrika joan ginen
Asturiar lurreko mendi kaxko batean
Gotortu egin ginen

Gogor ari ziren tiroka etengabe
Gu munizio gabe mendi kaxko batean
Bala itsu batek zauritu egin zuen
Ugarte gaztea Usurbilgo seme

Egarri zela, ura nahi zuela
Larri zegoen

Biren artean jaitsi genuen
Anbulantziak eraman zuen

Lehen lerroan jarraitu genuen
Handik gutxira jakin genuen
Aviles aldean erori zela
Ugarte gaztea Usurbilgo seme

Gerra baino lehen herriko jaietan
Soinu-jolea zen

Azalpena: Usurbilen bizi da Manuel Goenaga, 90 urteko gudaria. 2005eko uztailean, NOAUA! Usurbilgo herri aldizkariari eskainitako elkarrizketan hau zioen: “Errepublikanoek kuartela jarri zuten Zarautzen (1936ko iraila). Hara joan ginen, bertan gaua egin eta hurrengo goizean Azpeitira joateko boluntarioak behar zirela eta konpainia preparatu behar zela. Kosme Yaguezek (Zubietako maisua) zera esan zuen:

–Bertan geratzea pentsatu diagu- esan zidan Kosmek.
–Bertan geratu?- erantzun nion.
–Ez omen dute ezer egiten- Kosmek.
–Usurbilen geratu behar genuen, ez hemen- bota nion-. Ni aurrera joango naiz
libre dagoen artean.

Irurako batek galdetu zidan:
–Zer egin behar duzue azkenean?- Irurakoak.
–Batzuk aurrera eta besteak etxera, ez omen dutela ezer egiten- esan nion.

Eta Irurakoak erantzun zidan: Asteasun ere hori esaten zuten, orain han zeudek sei edo zazpi, arto artean enterratuta. Usurbilen ere egingo ditek.
Bai egin ere. Kosme Yaguez Orioko mendate inguruan fusilatu zuten, 1936ko urriaren 10ean. “Manuel Goenagak kontatutakoa” kantuan, dena den, elkarrizketa horren beste pasarte bati erreparatu diogu. Lehen pertsonan jaso
dugu Manuelek azaldutakoa. Usurbilgo Blas Ugarte gaztearen heriotzari buruz esandakoa.


Gazte ziren aske ziren!!!!


  2006 an "Non dira" diska atera zuten Bide Ertzean taldekoek

No hay comentarios:

Publicar un comentario