luxkoss@gmail.com

miércoles, 17 de marzo de 2010

BITTOR AIAPE


Gaur Bittor Aiape abeslaria etorri zait gogora, Herri urrats batean ikusteko aukera izan nuen eta oroitzen naiz pentsatu nuela 13 edo 14 urteko ume hark etorkizun bikaina izango zuela musika mundu zail horretan,
baina nik behintzat ezer gutxi gehiago jakin izan nuen mutiko hartaz, uste dut lau diska atera zituela, baina bere abesti arrakastatsuena "Arraroa Noski (Nafarroa Oinez)" izan zen eta 90 eko hamarkadaren hasieran nahiko entzun genuen abesti hori, herriz herri festetan, txoznetan tabernetan...
Esan bezala lau diska atera zituela uste dut eta hori ez da batere erraza, baina ez zuen izan arrakasta haundirik,ez behintzat nire inguruan, eta musika mundutik desagertu zen etorri zen bezain azkar,nire ikuspuntutik behintzat.


4 comentarios:

  1. .....ez naiz gogoratzen,ni ere joan nintzen?Herri urrats-era esaten dut.

    ResponderEliminar
  2. Ez gut uste zurekin 89 garren urtean izan ginen eta Nafarroa Oinez erako egin zuen abestia 92-ko zen.

    ResponderEliminar
  3. ......ta sarrerak antzerkirako?joango al zara?

    ResponderEliminar
  4. Bai, nere entxufeak huts egin dit eta ez ditut sarrerak lortu, ordaindu egin beharko dugu,

    ResponderEliminar