Bertsolaritza, bertsoak egitea beti iruditu zait flipantea,nik batzuetan bertso paperak egin izan ohi ditut eta bertso bakar bat osatzeko ordu erdi baino gehiago behar nituen ta hori zortearekin, eta dozena erdi bat bertso osatzea lortzen nuenean etxeperoak botatzeko modukoa izaten zen.
Bertsoa osatzeko aurrena gaia pentsatu edo ta norbaitek jarritakoa une berean, buruan oinak edo errimak bildu behar dituzu eta lehenik azkeneko puntua egiten da, gero segidan bertsoa osatu behar duzu, nahaste borraste hori zure buruan antolatu eta segundu batzuren ostean bapatean botatzeko gai izaten dira bertsolariak, nik egia esan flipatu egiten dut.
Tenerife inguruan ere ba omen dago antzeko zerbait, Versadores ,izenarekin ezagutzen dituzte
eta kontatu zidatenez bertsokaritzaren oso antzekoa izan behar du, inprobisazio hutsa, , Kuba, Mexiko eta hegoameriketako herri batzuetan ba omen dago horrelako zerbait, hauen ezberdintasuna kitarra batekin lagunduta ibiltzen direla gehienetan, beste musika tresnak ere erabiltzen dituztelarik.
Euskal herrira itzuliaz, lau urtetik behin egiten dute txapelketa nagusia, eta 2009 an Maialen Lujanbio izan genuen txapeldun, txapelketa irabazitako lehen emakumea, urte askotako lanaren ondorioz, merezimendu osoz.
Hauek dira txapelketa dagoenetik, nik dakidala behintzat, izandako txapeldunak. Denak bertsolari haundiak izandakoak eta diranak. Ah!!Eta argazkikoa Jose Manuel Iztueta Kortajarena ,Lazkao Txiki , Haundia.
1935 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
1936 Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"
1960 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
1962 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1965 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1967 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1980 Xabier Amuriza Sarrionandia
1982 Xabier Amuriza Sarrionandia
txirrita zena, ez zan altzan hil. Goizuetako amabirginen festetetan hil zen. egun artan, bazkal ondoren, herriko enparantzara nere aitonakin zihoala hil zan. nere aitona ere bertsolaria zen. txirrita lurrean hilzorian zegoela, oroitzen ez nitzan xelebrekeri bat ere esan zion aitonari. nere lehengusu batek badaki zer zihon. esaten didan bezala, hemen jarriko det.
ResponderEliminarIrrikitan nago jakiteko Txirritaren azken xelebrekeria, dena den, nik informazioa wikipediatik atera dut eta bertan jartzen du Goizuetan izan zuela krisia baina Altzan hil zela, klikatu sarreran dagoen Txirritaren izenaren gainean.
ResponderEliminarMila esker eta zuk zer jarriko zain geratzen naiz.