luxkoss@gmail.com

viernes, 5 de marzo de 2010

HARRIA BEZAIN MUTU

Lagunekin zegoenean en zuen zirtinik ere esaten, etxean ere ez, lanean ere ez, sekulan ez zion inork hitz egiten entzun.
Txikia zenean bere gurasoak sendagilearengana eraman zuten, logopedarengana, eta hainbat eta hainbat sasimedikuengana, eta inork ez zekien zergaitik ez zuen hitz egiten.
Denek zioten ez zuela iñongo arazorik eta ez zuten ulertzen zergaitik ez zuen hitz egiten.
Urteak joan eta urteak etorri eta gure ume hori gazte bihurtu zen, eta oraindik ez zion inork hitz egiten entzun:
Egun batean bere lagunekin tabernan zegoela, berari tragoa ateratzea ahaztu zitzaio norbaiti,orduan bapatean denek entzun zioten.
-Ze Ostia ez ahal dago niretzat Garagardorik???? Esan zuen ohiu eginez.




Ikasgaia: zer esanik ez dagoenean hobe da ixilik egotea




HARRIA BEZAIN MUTU

Jaio jaio zen azken azkenean
Ez ordea amak nahi zuenean
Antza haren baitan gustora egonik
Medikuek ezin zuten atera handik.

Jende guztia zegoen Lalalan
Jaio berria nolakoa ote zan
Baina umea mutu eta ixilik
Ez eztul, ez nigar, eta ez hitzik

Joan zen denbora bizi bizi
Egin zuten urteek ihesi
Umeak hamabost urte zituen
Harria bezain mutu segitzen zuen

Ete hogeirekin ere berdin berdin
Hogeitabost hogeitamarrekin
Hitz bat ez bere ezpain lehorretan
Ez eta keinurik ere bere eskuetan

Egun batean galdetu zioten
Zergatik haiz halako mutu
Zer egin ziaten mingainean
Labana batekin moztu?

Ezta labanik esan zuen berak
Baizik eta zer esanik eza
Iritzirik edukiko Banu
Segituan nizueke luza.

Gainera Egia ,ez diat
Nahi konpromisorik
Eta orain barkatu baina
Segitzera noa ixilik.

(Hitzak eta musika Xabier Muguruza)

Kanta hau “Harria bezain mutu”, Les mecaniciens talde bikainarena da, 1992 garren urtean “Ia Xoragarri” diskan argitaratutakoa. Niretzat diska OSO ona, jende asko nirekin ados ez zegoen arren.

jueves, 4 de marzo de 2010

IPARRALDEA XXI- EZAGUTZEN AHAL DUGU IPARRALDEA??

Iparraldea ezagutzeko Dokumental hau egin dute , Euskal Kultur Erakundeak egina,oso interesgarria!!

Yves Sallaberry "Xala"

Lekuinen (Lapurdi) sorturik, Yves Sallaberry-k Grezietako aitaren pilotalekuan ikasten du pilota jasotzen, Amatxiren etxe ondo-ondoan. Hasieran, ipar Euskal Herriko trinketetan aritzen da, gazteen kategorian Frantziako banakako txapeldun bihurtuz. 2000. urtean, 20 urte dituela, hego Euskal Herriko pilota zirkuitu profesionalean sartzen da ASPE enpresan. Bi aldiz izanen da Espaniako taldekako txapeldun profesionala. 2002-an eta 2007-an. Hego Euskal Herriko txapelketa profesionalean inposatu den ipar Euskal Herriko pilotari bat baita, Xala dugu, film honetan, hegoaldea eta iparraldea lotzen dituzten harremanen adibide eredugarria. Pilotaren bidez, Euskal Herriaren kultura iraupena sinbolizatzen du.

miércoles, 3 de marzo de 2010

ASMAKIZUNAK


Lehenengo asmakizuna,oso erraza:

Zer dela eta zer dela kendu eta kendu egin
eta gero eta handiagoa egiten dena.

Bigarren asmakizuna, erraza baita ere:

Agertu eta desagertu , desagertu eta agertu
kalean daramat nigandik gertu, zer da?

Hirugarren asmakizuna, pixka bat zailagoa, pixka bat bakarrik

Bi mendiren artean tiro zaratatsua
sudurra itxiarazten duen tiro usaina, zer da?

Ea animatzen zareten, aukera badut behintzat asmatzen duenarentzat garagardo bat.

lunes, 1 de marzo de 2010

EUSKAL MITOLOGIA

Honez gero konturatuko zinaten euskal kulturaren mundua atsegin dudala, baina egia esan gehiena liluratzen nauena Euskal mitologia da, saiatuko naiz noizbehinka euskal mitologiaren pertsonaiak aurkezten,eta auzkerten ditudan arabera nik ere ziur pila bat ikasiko dudala...Mari,Basajaun, Olentzero, Tartalo, Jeltsu eta abar luze bat....Hortik zear aurkezpen hau aurkitu dut eta egia esateko oso ona iruditu zait, Nork esan zuen Haloween?? Ez da urrutira joan behar sorginen munduan murgiltzeko...

EUSKALDUNAK ETA HOLLYWOOD

Euskaldunok munduan, eskerrak ez garen horrelakoak!!