luxkoss@gmail.com

lunes, 26 de septiembre de 2011

AITORMENA-WE ARE STANDAR

Hortik zear Hertzainak taldearen Aitormena abestiaren bertsio hau aurkitu dut, "We are Standar " Getxotar taldeak eginikoa, egia esan gaur harte talde hau ez nuen ezagutzen,

Hona hemen Wikipedian aurkitutakoak:


We Are Standard punk-funk / dance-rock taldea da, 2002 urtean sortua, Getxon Bizkaian. Egun, taldea Deu Txakartegi, Jon Aguirrezabalaga, Javi Leta, D.W. Farringdon eta Juan Escribano kideez osatuta dago.

Hasieran taldeak Standard izena izan zuen, baina 2008 tik aurrera We are Standard deitzen dira; izan ere, izen bereko beste talde bat bazegoen Estatu Batuetan, non, Europako beste herrialde batzuetan bezala, bere bigarren diskoa argitaratu berria zegoen.

2004. urtean taldeak (oraindik Standard izanik) EP bat grabatu zuen hiru abestiz osatuta, Golden section izenarekin. Hurrengo urtean FIBmusika jaialdian (Benicàssim) aurkeztu zuten eta bertako demo proiektuan irabazle bilakatu ziren, eta Mondosonoro aldizkariak maketa onenaren saria eman zien.

Haien lehen albuma 3.000 W 40.000 V izan zen, eta 2006 ko martxoan argitaratu zuten Mushroom Pillow diskofrikarekin. Diskoa arrakasta itzela izan zen, eta hura aurkezteko bira luzea egin zuten Espainia eta Europa osoan barrena, 100 kontzertu baino gehiago emanez.

Taldea biran jarraitzen zuen bitartean, 2007an bigarren EP publikatu zen, The Impossible Mixes, aurreko diskoaren lau kanten bertsio berri etaThe Velvet Underground taldearen Waiting for the man bertsio berri bat barnean hartuz.

Bigarren albuma 2008ko azaroaren 4an heldu zen, Mushroom Pillow diskoetxearekin hau ere. Diskoak taldearen izen bera izan zuen, We Are Standard. Honen aurkezpenak Europa eta Ipar Amerikako herrialde askotara eraman zien.

Izan duten kontzerturik arrakastatsuenetakoa Bilboko 2009ko Aste nagusian Zodiacs taldearekin batera Botika Zaharreko zabaldian emandako izan da.


Jarraian beste abesti batzuk:








sábado, 24 de septiembre de 2011

EVARISTO EUSKARAZ ABESTEN

Evaristo La Pollaren abeslaria euskeraz abesten, bera ez da agertzen baina ederki asko entzuten zaio.....Norbaitek badaki bideoklip hau Anjel Alkainen ze filmetakoa den??? Edo agian bideoklip honetarako egindako filmaketa besterik ez diren???

Baldin badakizue eskertuko nizueke ohar bat.

Bide batez taldea "Gose" dugu "Eutsi " abestiarekin, talde honi buruz beste egun batean jarriko dut zerbait dut blog honetan, sarrera bat gutxienez merezi bait dute.

jueves, 22 de septiembre de 2011

TXONDORRA-KEA BASOAN

Garai batean ez zen gaur bezain erraza etxeak bero edukitzea, gaur elektrizitate edo eta gasazko berogailuak ditugu gure etxeetan, nahi dugunea piztu eta kitto. Garai batean ez zen ordea ain erraza etxea berotzea, atzetik lan ederra zegoen. Euskal Herrian etxerako ikatz bejetala erabili ohi zen gehienetan.
Ikatz hori lortzeko Txondorrak egin ohi zituzten Euskal Herriko basoetan, badakit nere aitak ere bere baserrian egin ohi zituela. Azken finean Txondorra egurrarekin ikatza egiteko zen, gaur egun lanbide bezala desagertu dago, eta erakusketa moduan noizean behin egiten dituzte

Tasio (1984) pelikulan ederki asko erakutsi ziguten lanbide hau. Denaden bideo eder batzuk aurkitu ditut eta hemen uzten dizkizuet lanbide honi buruz zerbait gehiago jakin dezazuen:






miércoles, 21 de septiembre de 2011

KUKUTZA-BESTE ASTAKERI BAT BURUTU DA








Espero det hau proiektuaren amaiera ez izatea!!!!!!!!!!!!

Kukutzaren blog-era joateko klikatu, jarraina dagoen link-ean merezi du ikusteak

HEMEN





Hemendik nere besarkadarik beroena ANIMO !!!!!!!!!!!!!!

viernes, 16 de septiembre de 2011

ARNALDO ETA RAFA ASKATU !!!!!!!!!


Espainiako sistema judizialak beste astakeri bat burutu du, Arnaldo Otegi-ri eta Rafa Diez Usabiaga-ri(LAB) hamar urtetako espetxe zigorra ezarri zaie. ETA-ko kide direlakotan, ezker abertzaleak ETAren bidean jarraitzeko ahalegina egitea leporatzen zaie. Bide batez bide politikoak bakarrik erabiltzea eskatzen zaie, bestetik ordea ez zaie legalak izaten uzten, Zergaitik ez zen SORTU azken hauteskundeetara aurkeztu??????

Nik oraindik ez dut ulertzen, agian norbaiti ez zaio konponbide politikoa interesatzen, agian norbaitek etekin politikoak ateratzen jarraitzeko asmoa dauka "Euskal arazoarekin".

Bi urte badira ETA-k ekintza armaturik ez duela burutu eta egia esan nere ustetan konponbidea lortzeko bidea behintzat ezarrita dago. Gaurko egunean bezalako albiste hauekin bide hau oztopatu besterik ez da egiten eta badirudi bat baino gehiago desiratzen dagoela ETAk beste ekintza armatu bat egin dezan, "Esto era una tregua trampa", "Ya lo deciamos nosotros","No dejaremos que la izquierda abertzale (SORTU) sea legal" eta horrelakoak entzungo ditugu",



Konponbidea nahi dugu!!!!!!!!! Hemendik besarkada haundi bat Rafari eta Arnaldori !!!!!!!!!!!!!!!

Rafa eta Arnaldo Askatu!!!!!!