Espainiako sistema judizialak beste astakeri bat burutu du, Arnaldo Otegi-ri eta Rafa Diez Usabiaga-ri(LAB) hamar urtetako espetxe zigorra ezarri zaie. ETA-ko kide direlakotan, ezker abertzaleak ETAren bidean jarraitzeko ahalegina egitea leporatzen zaie. Bide batez bide politikoak bakarrik erabiltzea eskatzen zaie, bestetik ordea ez zaie legalak izaten uzten, Zergaitik ez zen SORTU azken hauteskundeetara aurkeztu??????
Nik oraindik ez dut ulertzen, agian norbaiti ez zaio konponbide politikoa interesatzen, agian norbaitek etekin politikoak ateratzen jarraitzeko asmoa dauka "Euskal arazoarekin".
Bi urte badira ETA-k ekintza armaturik ez duela burutu eta egia esan nere ustetan konponbidea lortzeko bidea behintzat ezarrita dago. Gaurko egunean bezalako albiste hauekin bide hau oztopatu besterik ez da egiten eta badirudi bat baino gehiago desiratzen dagoela ETAk beste ekintza armatu bat egin dezan, "Esto era una tregua trampa", "Ya lo deciamos nosotros","No dejaremos que la izquierda abertzale (SORTU) sea legal" eta horrelakoak entzungo ditugu",
Konponbidea nahi dugu!!!!!!!!! Hemendik besarkada haundi bat Rafari eta Arnaldori !!!!!!!!!!!!!!!
Rafa eta Arnaldo Askatu!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario