luxkoss@gmail.com

martes, 30 de agosto de 2011

AZKENAK-LEHENENGOAK IZANGO DIRA

Gizarte honetan ahaleginak ez du asko balio emaitzarik gabe,txikitatik bizitza hau txapelketa bailitzan jokatzen dugu, gizarte honen hausnarketa bailitzan. Ikasketetan aurrenak, kiroletan lehenak...... gure seme alabak onenak izateko griña dugu, ez gara konturatzen zoriontsu izatearekin eta jolastearekin nahikoa izango beharko luketela, umeak diren hartean behintzat, izango dute denbora bere bizi osoan bizitzako arlo guztietan lehiatzeko

Ez da zaila ume batzuek beste ume batzuk baztertzea ez direlako ain onak futbolean, edo eta ikasketetan ez direlako ain azkarrak edo eta ez direlako ain korrikalari onak. betaurrekoak daramatzatelako, lodiak direlako ......ezberdinak direlako.

Egun hauetan Daegu-n ,Japonian, munduko atletismo txapelketa ospatzen ari da, eta bertan Samoako korrikalari batek parte hartzen du.

Sogelau Tuvalu-k 17 urte ditu eta korrikalaria da, ez da munduko azkarrena, gaurko egunkarietan munduko korrikalari mantsoena dela diote, 100 metroak 15,65 segundutan korri ditu, bera pozik bere marka pertsonala gainditu duelako eta munduko txapelduna izan daitekela aldarrikatuz.

Nahiko farre algarak eragin dituelakotan nago. Bere garaian Sydney 2000-an antzeko zerbait gertatu zen Ginea Ecuatorial-eko Eric Moussambani Malonga igerilariekin, bideoa ikustean ziur oroituko zaretela.

Neri ez didate farregurarik sortzen, farre egiten duen horietako zenbaitek esan dezakete Olinpiada batzuetan parte hartu dutela?, nork esan dezake horrelako zerbait edo antzekorik bizi izan duenik?

Esan bezala neri ez didate inungo farregurarik sortzen eta ziur nago gaurko egunkarietan ironiaz idatzi duten gehienek , bere ordenagailuaren pantailaren atzetik ez daukatela potrorik 100 metro 15.65 segundutan egiteko, agian ezta 100 metro lasterka egiteko ere.

Hemendik animo guzti hauei eta ez gaitezen ain lehiakorrak izan bizitza honetan... garrantsitsuena ongi igarotzea eta parte hartzea bait da eta............

Eric Moussambani Sydney-ko Heroia:


Sogelau Tuvalu, lortu du han egotea.


1 comentario:

  1. Bideo politak,benetan!!Un ejemplo a seguir,tienen toda mi admiración.Si,son diferentes deportivamente hablando,pero eso les hace mejores ke los demas.GORA EZBERDINTASUNA!!!!!!!!!

    ResponderEliminar