luxkoss@gmail.com

miércoles, 24 de agosto de 2011

XABI SOLANO

Uda bukatzen doa eta triki soinu pixka bat bihotzak alaitzeko. Uda honen hasieran Esne Beltza ikusteko aukera izan nuen SanJuanetan Andoainen eta kriston kontzertua eman zuten eta orain udara amaitzera doanez , gaur euria ari duenez ez gaitezen goibeldu....


ETZAKIT-THE SOLANOS-ESNE BELTZA Zer ikusi dute hiru talde hauek elkarrekin? Musikari bikain bat, Xabi Solano, hemen dituzue Wikipedian aurkitutakoak.

Xabi Solano

Trikitixa jotzen hasi zen eta, Jon Mari Beasain-ekin 1994 ean Etzakit taldea sortu zuen..

Etzakit taldearekin bi disko egin zituen: Etzakit-1998an eta Goiz edo noiz 1999 an.

2003an parte hartu zuen Fermin Muguruza Kontrabanda taldean,

bere arreba ordezkatzen Kristina Solano.

Talde horrekin egindako ibilaldiaren bitartean,

Ferminek konbentzitu zion rock-a eta trikitixa nahasten zituen talde bat eratzeko.

Xabi Solanok The Solanos taldea eratu zuen Oskar Benas eta Sergio Ordoñez-ekin

eta haien lehenengo diskoa argitaratu zuten:

"The Solanos". Disko honetan Xabi Solano konpositorea, abeslaria eta trikitixa bezala jardun zuen.

Hori eta gero Fermin Muguruzarekin egin zuen topo berriro "Euskal Herria Jamaica Clash"

grabatzeko eta album horren ibilaldian parte hartzeko.

2007 an Fermin Muguruzarekin ibilaldia egiten zuen bitartean,

Xabik proiektu berri batera bueltak ematen hasi zen Esne Beltza ("Leche negra") izenarekin

bukatu zuena Fermin Muguruzak gomendatuta.

Urte berearen abenduan ibilaldi bat hasi zuten Euskal Herritik eta Kataluniatik

."Hipokrisia Naiz Dub" leloarekin hasi zuten ''Irun Lion Zion in dub'' bilketan (Talka, 2007).

2008 an" Made in Euskal Herria " diska argitaratzen du eta 2010 ean" Noa ".

Orain gutxi entzun dudanez diska berri bat kaleratzekotan dira Esne Beltza taldekoek,

ziur ez nagoen arren.

Diskografia

Etzakit taldearekin

§ Etzakit( Elkar, 1998)

§ Goiz edo Noiz( Elkar, 1999)

4 itzal taldearekin

§ Sartu( GOR, 2003)

The Solanos taldearekin

§ ''The Solanos''( Metak, 2005)

Fermin Muguruzarekin

§ Apolo Sala, Barcelona, 04/01/21( Metak-Kontrakalea, 2004)

§ Euskal Herria Jamaika Clash( Talka, 2006)

Esne beltza taldearekin

§ Made in Euskal Herria( Gaztelupeko Hotsak, 2008)

§ Noa( Baga Biga, 2010)














1 comentario:

  1. ASPALDIKO!!!!!!!!!!Non ibili zinen?Viendo al PAPA..................................................peregrino o ermitaño!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar