Orain dela millaka eta millaka urte gizakia lurrean azaldu zenean ez zegoen ez ilargirik eta ez eguzkirik, gizakiak illuntasun osoan bizi ziren, izaki beldurgarriak nagusi ziren lur azalean garai haietan, Sorginak, Zezen Suzkoak, zaldi egalariak, Erensugeak…e,a,
Gizakiak etsita Amalurrari laguntza eskatzea erabaki zuten, haseran Amalur hain lanpeturik zegoen ez zietela batere kasurik egin, baina hainbeste eskatzearren Amalurrek kasu egin zien.
- Ene seme maiteok, eskatzen didazue laguntzeko eta lagunduko dizuet Izaki argitsu bat sortuko dut eta Ilargi deituko diozue.
Eta Amalurrek Ilargia sortu zuen
Hasieran gizakiak beldurtu egin ziren ilargia ikusita eta ez ziren beren leize zuloetatik irteten, baina azkenean ohitu egin ziren eta beren koba zuloetatik irtetzen hasi ziren, baina haiek bakarrik ez, Sorginak eta deabruak beldurtu egin ziren izaki argitsu hura zeruan ikustean baina haiek ere ohitu egin ziren ilargia ikusten eta berehala beren zuloetatik irtetzen hasi ziren gizakiak berriro beldurtuz.
Berriro etsita Amalurrarengana joan ziren.
- Eskerrak Amalur, Ilargia eman diguzulako, baina oraindik sorginak eta deabruak guri iseka dabiltza eta zerbait indartsuagoa behar dugu.
- Ongi da ene semeok, esan zuen Amalurrek, beste izaki argitsuago bat egingo dut, Eguzki deituko diozue eta eguzki eguna izango da eta Ilargi gaua.
Eta Amalurrek Eguzkia sortu zuen
Eguzkiak argitasuna eta bero goxoa ekarri zituen, baina hori bakarrik ez goxotasun horri esker zuhaitzak loratu ziren fruituak emanez, zelaiak koloreztatu ziren loreei esker ,baina garrantsitsuena zena , gizakiak segituan ohitu ziren argitasun eta goxotasun horretara, baina Sorginek eta deabruak ezin izan ziren ohitu eta harrez geroztik gauetan bakarrik irteten ziren gizakiei iseka egitera.
Berriro gizakiak Amalurrengana joan ziren laguntza eske:
- Eskertzen dizugu Ilargia eta Eguzkia eman izanagatik, baina horaindik gauetan sorginak eta deabruak iseka egiten digute eta berriro zure laguntza behar dugu.
- Ongi da, esan zuen Amalurrek, beste behin lagunduko dizuet, lore argitsu eta eder bat sortuko dut deabruek eta sorginek eguna dela pentsa dezaten.
Eta Orduan Amalurrek Eguzkilorea sortu zuen.
Harrezgeroztik Eguzkiloreak gizakiak babestu zituen , sorginez, deabruez, lamiez, gaixotasunetaz, ekaitzetaz, tximistetaz,e.a….
Hori da kondairak dioena. nik pertsonalki beti ezagutu nuen txikitan eguzki lore bat nire aitaren baserriko ate bakoitzaren gainean , gure aitak gure etxe barruan ere jartzen zuen eta sorginengatik eta gaisutasunengatik babestuko gintuela esaten zigun eta guk lasaiago egiten genuen lo……Eguzkilorearen babesarengatik ote !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario