luxkoss@gmail.com

domingo, 28 de febrero de 2010

EGUZKI LOREA


Orain dela millaka eta millaka urte gizakia lurrean azaldu zenean ez zegoen ez ilargirik eta ez eguzkirik, gizakiak illuntasun osoan bizi ziren, izaki beldurgarriak nagusi ziren lur azalean garai haietan, Sorginak, Zezen Suzkoak, zaldi egalariak, Erensugeak…e,a,

Gizakiak etsita Amalurrari laguntza eskatzea erabaki zuten, haseran Amalur hain lanpeturik zegoen ez zietela batere kasurik egin, baina hainbeste eskatzearren Amalurrek kasu egin zien.

- Ene seme maiteok, eskatzen didazue laguntzeko eta lagunduko dizuet Izaki argitsu bat sortuko dut eta Ilargi deituko diozue.


Eta Amalurrek Ilargia sortu zuen



Hasieran gizakiak beldurtu egin ziren ilargia ikusita eta ez ziren beren leize zuloetatik irteten, baina azkenean ohitu egin ziren eta beren koba zuloetatik irtetzen hasi ziren, baina haiek bakarrik ez, Sorginak eta deabruak beldurtu egin ziren izaki argitsu hura zeruan ikustean baina haiek ere ohitu egin ziren ilargia ikusten eta berehala beren zuloetatik irtetzen hasi ziren gizakiak berriro beldurtuz.

Berriro etsita Amalurrarengana joan ziren.

- Eskerrak Amalur, Ilargia eman diguzulako, baina oraindik sorginak eta deabruak guri iseka dabiltza eta zerbait indartsuagoa behar dugu.

- Ongi da ene semeok, esan zuen Amalurrek, beste izaki argitsuago bat egingo dut, Eguzki deituko diozue eta eguzki eguna izango da eta Ilargi gaua.

Eta Amalurrek Eguzkia sortu zuen

Eguzkiak argitasuna eta bero goxoa ekarri zituen, baina hori bakarrik ez goxotasun horri esker zuhaitzak loratu ziren fruituak emanez, zelaiak koloreztatu ziren loreei esker ,baina garrantsitsuena zena , gizakiak segituan ohitu ziren argitasun eta goxotasun horretara, baina Sorginek eta deabruak ezin izan ziren ohitu eta harrez geroztik gauetan bakarrik irteten ziren gizakiei iseka egitera.

Berriro gizakiak Amalurrengana joan ziren laguntza eske:

- Eskertzen dizugu Ilargia eta Eguzkia eman izanagatik, baina horaindik gauetan sorginak eta deabruak iseka egiten digute eta berriro zure laguntza behar dugu.

- Ongi da, esan zuen Amalurrek, beste behin lagunduko dizuet, lore argitsu eta eder bat sortuko dut deabruek eta sorginek eguna dela pentsa dezaten.

Eta Orduan Amalurrek Eguzkilorea sortu zuen.

Harrezgeroztik Eguzkiloreak gizakiak babestu zituen , sorginez, deabruez, lamiez, gaixotasunetaz, ekaitzetaz, tximistetaz,e.a….



Hori da kondairak dioena. nik pertsonalki beti ezagutu nuen txikitan eguzki lore bat nire aitaren baserriko ate bakoitzaren gainean , gure aitak gure etxe barruan ere jartzen zuen eta sorginengatik eta gaisutasunengatik babestuko gintuela esaten zigun eta guk lasaiago egiten genuen lo……Eguzkilorearen babesarengatik ote !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



sábado, 27 de febrero de 2010

GEUREA IKURRIÑA


Hasteko esan behar dut ez naizela futbol zalea baina aste hontan Athletik Bilboko futbol taldeak Europako UEFA txapelketako neurketa bat izan zuen eta Bruselasen 4-0 galdu zuen neurketa, Gipuzkoa aldean jendearen irrifarrea izan zen nabari hurrengo egunean, Erreala bigarren mailara jeitsi zenean Bilbon berdina gertatzen zen bitartean, “A Segunda “ eta horrelakoak esanez.
Nire ustetan tamalgarriak dira horrelako jarrerak, Euskal taldeen artean festa giroak izan beharko luke nagusi, hemen Alabes eta Osasuna tartean sartzen ditudalarik,orain dela urte batzuk ederki erakutsi ziguten errealako eta Athletik eko jokalariek zein izan behar den bidea.

1976 ko Abenduaren 5 ean Iñaxio Kortabarria, Errealaren aldetik eta Joxe Anjel Iribar, Bilbotarren aldetik, Atotxako zelaira biak batera irten zirenean ikurriña eskuan zutela, oraindik Ikurriña legez kanpo zegoen, eta Atotxako armaillak ezinbesteko festa giroan murgildu ziren, kirol aldetik gertatutakoa egun hartan niretzat gutxienekoa izan zen Hori da nire ustetan billatu behar dugun jokaera hemendik haurrera.
Gauzak horrela badoaz hurrengo urtean erreala lehenengo mailan izatea espero dugu eta nik espero dudana festa giro bikaina izatea euskal taldeek elkarrekin jolasten duten bakoitzean eta elkartzen gaituena gogoan denok izatea eta ez banatzen gaituenak.
Gora Euskal talde guztiak!!!!!!!!!!!

viernes, 26 de febrero de 2010

BADOK-EUSKAL KANTAGINTZAREN ATARIA

Hemen uzten dizuet ,nere iritziz,azken aldi honetan euskal musikagintzari buruz egin den lanik honena nik zaramatimes eko blogean aurkitu nuen horrialde hau , eta bertan zioenarekin erabat ados nator, eskertzekoa dela material guzti hau guztiei eskaintzea , batez ere dozena bat liburu gutxienez argitaratu zitezkeelako material guzti honekin.
Neri pertsonalki oroimen asko ekarri dizkit burura, momentu oso onak bizi izan bait ditut musika hori pil-pilean zegoenean, ia ume giñanetik gaur egunerarteko kontuak, ikusi eta gozatu nahi baduzue klikatu hemen




jueves, 25 de febrero de 2010

PERNANDO AMEZKETARRA

Blog honi hasiera emateko umorea bezalakorik ez dago, gaurko honetan Pernando Amezketarraren gertaera bat azalduko dizuet, humorea, bertsoak eta herri hontako historiaren zati direnak:

ZAKURRAREN MUTURRA


Bein batean, Pernando amezketarra bazijoan ba bide batean barrena, ta gizon ondo jantzi bat, orain baskuentzez Kaballero deitzen dan oietako bat, bere zakurrarekin arkitu zuan.

Alderatu zanean, gizonak ez zion zaunkik egin; zakurrak ere ezer esan ez. Au da, ez batak eta ez besteak ez zioten egun onik eman.

Baña zakurra alderatu zitzaion, braka zarrak usaindu zituen eta atzeko anka altxatzen asi zan.

Orduan, Pernandok, zakurra uxiatu zuen esanaz:

—Ua emendik, nagusiyaren mutur orrekin.

Orduarte ixilik egon bazan, jaun arrek bazuen orduantxe zer esana. Arren abotik Pilatosen abotik baño zitalkeri zorrotz, min, latzagoak atera ziran.

Ez ori bakarrik; andik egun gutxira, epaikari aurrera deitu zuen Pernando.

Baxo-erdi bat erateko garaia izango zan aldera epaikariaren aurrean bildu ziranean, kaballero izeneko ura bere zakurrarekin, eta Pernando txakur txiki bat ere gabe.

Bereala beren auziari eraso zioten.

Jaunak:

—Gizon onek, orain egun gutxi iseka egin zidan.

Pernandok:

—Ez da egia.

Epaikariak:

—Tilin! Tilin! Tilin!

Jaunak, berriro:

—Gizon onek iraindu egin ninduen.

Pernandok:

—Ez da egia.

Epaikariak:

—Tilin! Tilin! Tilin!

Azkenik, jaunak:

—Gizon onek esan zidan, zakurrak nere muturra zuela.

Pernandok:

—Ori bai dala egia.

Epaikariak:

—Eta iraindu ez zenuela diozu?

—Ez noski.

—Nola ordea?

—Ara epaikari jauna: Zakur au, norena da?

—Nagusiarena.

—Eta zakur onen muturra?

—Nagusiarena.

—Ori da ba nik esan nuena. Zakurrak nagusiaren muturra zuela.

Guziak mututu ziran, ori entzun zutenean; eta, orra, nola Pernando amezketarrak auzia irabazi zuen.

Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, 1764ko urriaren 10a - Amezketa, 1823ko uztailaren 9a) bertsolari eta plazagizon gipuzkoar famatua izan zen, bere ateraldi umoretsu eta bizitasun eta argitasunagatik.

Artzaina izan zuen ogibide, bere garaiko herrikide gehienen modura. 1790ean ezkondu zen Mari-Joxepa Sagastume amezketarrarekin, eta 9 seme-alaba eduki zituzten. "Ixpille" eta "Azentzin txikia" izeneko baserrietan bizi ziren, eta azken honetan hil zen Pernando.

1990eko hamarkadan ETB-1ean bertsolari honi buruz marrazki bizidunetako telesaila eman zuten.



miércoles, 24 de febrero de 2010

HAU DENA ALDATU NAHI NUKE

Egia esan oraindik ez dakit zertaz idatziko dudan, zenbatetan edo eta norbaitek irakurriko duen, ikusiko dugu zer ateratzen den hemendik...ikusiko gera.