miércoles, 30 de junio de 2010
lunes, 28 de junio de 2010
SAN JUAN BELTZAK ANDOAINEN , ERASO SEXISTA GEHIAGO EZ!!!
Ekainaren 24 ko gauean 18 urteko neska bat bortizki jipoitua izan zen, matrail hezurra apurtuaz, hortz asko ere galdu omen ditu, zorionez badirudi neska hau ongi osatzen ari dela, hemendik neure animo guztiak!!!!!!
Jadanik badakite nor izan den PUTASEMEA Lasarteakoa omen da eta neskaren kuadrillakoa gainera, anka egin omen du eta billaketa egoeran dago.
Gazte hau gainera ez omen da adin nagusiara iristen, jadanik lehengo urtean Andoainen bertan beste eraso batetan parte hartu zuen, oraingo honetan beste gazte bati kazadora bat lapurtzeko ahaleginetan labankada bat eman zion, hilabete batzuk zainpean egon eta irten eta berehala neska bati, bere kuadrillako neska bati, bortizki erasotzen dio "berak nahi duena egiten" ez diolako utzi, Zer egin behar da jende honekin?
Argi dago kasu honetam behintzat sistemak huts egin duela, beste kasu askotan ere bai, gainera badakite bai ongi asko ezer gutxi gerta dakiokela harrapatu ezkero adingabea den bitartean.
Nik alaba bat daukat eta horrelakoak entzutean bihotza sutan jartzen zait eta egia esan ez dakit zer egingo nuen aita horren kasuan, baina nire alaba izanez gero hobe putaseme hura nire eskuetan ez erortzea....bada ez bada ere.
EXKIXU-ILUSIORIK EZ
Txikitatik ikasi zendun
ama menpekota zela
aita faszistak erakutsi eutsun
neskak baino gehiago zinela
zure aitaren eskutik
bota zendun lehen kalikainoa...
Beti pentsatu duzu
oso matxoa zarela
ta sekula ulertu ez
gehienentzat ustela zinela
matxotasun horregaitik
ez duzu inoiz ezagutuko
neskek eman dezaketen
hain taktu goxua...
Portalen ilunetan
argirik ez, defenditzerik ez
Bortxatutako nesketan
sexu ilusiorik ez.
domingo, 27 de junio de 2010
miércoles, 23 de junio de 2010
SUA ,SUA
miércoles, 16 de junio de 2010
KONTUZ TXIPIROIEKIN TXISME!!!!!!!!!!!!!!
lunes, 14 de junio de 2010
IDI BIHOTZ- AGUR BERO BAT.

14 urte hauetan sei diska atera dituzte, eta hainbat eta hainbat kontzertu eman ere bai, ehundaka kontzertu , hau dugu Euskaraz abesten duen heavy talde ospetsuenetako bat, hurrengo udazkenean agurra emango dute, data oraindik zeaztu gabe dago, kontzertu bikaina espero da eta esan dutenez ustekabe harrigarriz betea.
Beren azken kontzertuaren prestaketan hasi berri diren honetan oraindik ez jakin harren non eta noiz egingo den, Idi bihotz taldeak komunikatu bat atera du, bertan gogora ekartzen ditu hamalau urte hauetan egindako ehundaka kontzertu ,berrogeita hamalau abesti, bost diska estudioetan grabatuak, CD bat eta DVD bat zuzenean, VHS bat, eta ilusio handik betetako hainbat ordu.
Hemen duzue beraiek adierazitakoa:
Hola amigos!Albaro, Gorka, Iban y Mikel y Pekkory: PARA SIEMPRE, IDI BIHOTZ.

IBILBIDEA
90garren hamarkadaren hasieran Su ta Gar eta Latzen taldeen ospea jarraiturik sortu zen Idi bihotz taldea, Bizar anaiek talde hau sortzea erabaki zuten 1996 garren urtean, boskote honek Europear "Power metal" deiturikoa izan du ispilu, Euskal Herriko embaxadore bikainak suertatu dira generoari dagokionez Heloween eta Stratovarius bezalako taldeak tartean direla.
Esan bezala talde hau 1996an Mikel eta Gorka Bizar anaiek (ahotsa eta Kitarra) sortzea erabakitzen dute, baita ere bere lehengusu den Iban Huarte (baxua). 1997 txapelketa bat irabazi ondoren taldeak bere lehen diska argitaratzen du "Herriaren Taupada". Hurrengo urteetan Albaro Alonso baterijolea taldean sartzen da, taldeak indarra hartzen duelarik eta bere hurrengo diskak harrakasta haundia izaten dutelarik.
2003 an " Amaigabe Berria" argitaratzen dute, laukote bezala azken diska izango dena, diska honen aurkezpena egin haurretik Pekkory kitarrajolea elkartuko zaie, gaur egun ezagutzen dugun Idi Bikotz taldea osatuta gertzen delarik. Ondoren taldearen bostgarren diska argitaratzen da "Odola Sutan", disko honen ondoren taldearen zuzeneko lehenengo diska argitaratzen dute 2007 an.
"Idi bihotz" orain arte argitaratu duten azken lana da. CD eta DVD bat, orain arte egin den lan bikainenetako bat, bertan laguntzaile izan zituzten Su ta Gar,Latzen, Sôber, Hamlet, Lujuria, Tierra Santa, Medina Azahara, The Kelly Family edo eta Maite Itoiz sopranoa.
Lan honen ondoren taldeak bere arrakasta haundiena lortzen du eta ondorioz Estatu mailan egindako jaialdi garrantsitsuenetan parte hartzen dute : BBK Live(2007), Derrame Rock(2008), Kobetasonic (2009) eta orain dela gutxi Viña Rock-en azken jaialdian.

DISKOGRAFIA
- "Herriaren Taupada" (Oihuka 1997).
- "Arimaerratu" (Oihuka 1999).
- "Negarraren Amorrua" (Oihuka 2000).
- "Infernuaren Azken Auzpoan" (Oihuka 2001).
- "Amaigabe Berria" (Oihuka 2002).
- "Odola Sutan" (Ohiuka 2005).
- "Idi Bihotz" (Santo Grial 2007).
domingo, 13 de junio de 2010
GORA ERREALA -BETI ERREALA:TXAPELDUNAK
Igoera Ospatzen hasi ginen, sinestu genuen!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1
Bai noski. GORA ERREALA-BETI ERREALA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!1111111
sábado, 12 de junio de 2010
ERREALA-BETI ERREALA: 100 URTE OSTIKOKA
viernes, 11 de junio de 2010
jueves, 10 de junio de 2010
THE BEST OF THE BEST....445 kg!!!!!!!!

Gaur irratia entzutean flipatuta geratu naiz Estatu batuetako emakume baten historioa, nolabait esateko, azaldu dute. 275 kilo pisatzen omen ditu, normalena izango litzake emakume honek pisua galtzearren komunikabideetan azaltzea, baina ez da horrela, emakume honen asmoa 455 kilo pisatzea omen da, munduko emakume gizenena izateko, Ginnes liburuan agertzearren, atentzioa deitzearren, inozoa behar da izan!!!!! Dagoeneko ba omen du errekorra, erditu duen emakume lodiena omen da....Okerrena emakume hau bi haurren ama dela, a ze adibidea emango dien... Denaden den emakume honen etorkizuna nahiko garbia dago horrela jarraitzen badu, gaixotasunez betetako bizitza eta denbora baino lehen heriotza....
Dena den hau gaur bizi geran gizartearen adibide bat besterik ez da, beste muturreraino eramana baina adibide bat azken finean, gizarte honetan denok dugu helburu gure burua agertaraztea, ez da nahiko bizitza arrunta eramatea, jendeak edozer eginen du komunikabideetan agertzearren, gizendu, bere bizitza saldu edo eta muxu truk telebistan kontatu, zenbait jendea edozer egiteko gai da bere burua gizarte honetan nabarmentzearren, telebistan agertzearren.
Hauek ahal dira gure gizartearen arau berriak, ni ezezkoan nago, baina noizean behin horrelako albisteak ikustean ez dakit zer pentsatu.....
miércoles, 9 de junio de 2010
GORA ERREALA-BETI ERREALA: LUIS MIGUEL ARKONADA

Erreala 2009-2010 taldea
Berriro errealak badu aukera lehen mailara igotzeko, tamalez ez dago Euskal ligarik eta jokatu nahi badugu hoberenen artean Estatu mailan jokatzea beste aukerarik ez dugu.
Urte batzuk ditugunok izan genuen Erreala txapeldun ikusteko aukera eta talde haren zutabe garrantsitsuenetako bat Luis arkonada izan genuen, baina ez bakarra, bertan genituen baita ere beste jokalari bikain asko
Erreala 1981-82 TXAPELDUNAK

Luis Miguel Arconada Etxarri edo Luis Miguel Arkonada Etxarri Donostian 1954 ko Ekainaren 26an jaioa Errealaren lehen taldeko atezaina izan zen 1974 eta 1989 urte bitartean.
Munduko atezainik onenetakoa izan arren, Errealarekiko fideltasuna erakutsi zuen, bere karrera osoa talde honetan eman zuelarik. Honetaz gain, 68 partidu jokatu zituen Espainiko Seekzioarekin. Bai zelaian eta bai zelaietatik kanpo erakusten zuen karisma zela-eta, futbol zaletu askoren idoloa zen.
Zalego txuri-urdinaren artean ezaguna egin zen honako esaldi hau: "No pasa nada, tenemos a Arkonada"
Palmaresa
- Espainiako lehen mailako txapelduna 1981 eta 1982 urteetan.
- Espainiako superkopa 1982an.
- Espainiako errege kopa 1987 an
- Zamora sariaren irabazle 1980,1981 eta 1982 urteetan
sábado, 5 de junio de 2010
GLADYS DEL ESTAL FERREÑO:1956-1979 ko Ekainak 3

Amalurraren eguna ospatzeko egiten zen ekintzetan zear partehartzearren erahila izan zen, protesta haietan Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearra geldiarazteko eta estatuaren "Plan Energetico Nacional" deritzanaren aurkako prortestak burutzen ziren, plan horretan Zentral nuklearrez osatutatako sare haundi bat habian jartzekotan ziren, baita Nafarroako bardeetan kokaturiko tirogunearen aurka, hau dena Tuteran (Nafarroan)(1979 ko ekainaren 3 an gertatu zen, bertan Gladys bertatik bertara botatako tiro batez hil zuen Guardia Zibilak.
Gertatutakoak
Egun hartan milaka pertsona batzuk elkartu ziren Tuterako parke batean, eta partehartzaileak hamaiketakoa egiten zeuden bitartean, oso eraso bortitz eta anker bat egin zuen poliziak, eraso honen ondorioz jende guztia sakabanatu zen.
Frankok sortutako polizi armatuak bertan gerturatu ziren guztiak bidali zituen , Tuteran Ebro ibaia zearkatzen duen zubi bateraino.
Gladys_en erahilketa
Zubiaren beste aldean aparkalekuak prestatu zituzten eta ondorioz jendea beren kotxeetarantz joaten hasi ziren bertatik ospa egiteko.
Gazte batzuk zubiaren bestealdean erdian eserita jartzea erabaki zuten, zubiaren irteeran, une haietan Guardia Zibil talde bat bertara joan ziren korrika bizian, eta batek, Jose Matrinez Salas izenekoak gerrian jo ondoren, bertatik bertara buruaren atzekaldean tiro eman zion, segituan Gladys lurrean zerraldo geratu zen.
Batzuk diotenez aurretik sasikume honek "Tia buena" deitu omen zion eta Glagys_ek "Hijo Puta" erantzun omen zion
.
Bertan zeuden lekuko askok honela kontatu zituzten gertaera tamalgarri hauek , bertan ere baziren Holandar telebistako kideak. Gobernu Zibilak zioena nahiko ezberdina zen, hauek zioten manifestari batek Guardia Zibilari bere arma kendu nahiean hasi zela eta burrukan zebiltzala tiro batek huts egin zuela bertan Gladys hilda suertatu zelarik. Badakizute betiko bertsio ofizialak
Gladys erahil zuen Guardia Zibila, José Martinez Salas, 1981 ko Abenduaren 14 an epaitua izan zen Iruñan eta zuhurgabekeriagatik 18 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.Al ere ez zuen bere espetxe zigor osoa bete.
miércoles, 2 de junio de 2010
ETORKIZUN BELTZA

Mexikoko Itsasgolkoan gertatu den istripuari buruz nabil, milaka tona petroleo itsasoratu dira eta ez dira gai isuria geratzeko, ez zutela horrelako istripurik espero diote, honako datu hauek maitzaren 27 koak dira:
Mexikoko isasgolkoaren istripua Estatu batuetan gertatu den okerrena dugu, Alaska 1989 an gertatu zen Nelson Valdes petroliontziaren istripua gainditu du dagoeneko, istripu honetan 40 milioi litro baino gehiago ixuri ziren, zientzilariak diotenez.

Hauek kalkulatzen dutenez bataz beste 1.9 milioi litro itsasoratu dira egunero joan den Apirilaren 20az geroztik, BP (British Petroleun) empresak egunero 800.000 litro ixurtzen direla dioen harren.

Saiakera batzuk egin harren ez dute lortu ixuria geratzea, gogora dezagun petroleo pataflorma batean gertatu zen istripu baten ondorioak direla hauek, ez omen zuten pentsatuta horrelakorik gerta zitekenik eta ondorioz ixuria guztiz gelditzeko ez dira oraindik gai izan.
Adituek diotenez urtero bataz beste 10 milioi tona petroleo itxasoan ixurtzen direla, munduko produkzioaren ehuneko 0.1.

Honako mapa honetan agertzen dira Petrolioarekin gertatu diren istripu larrienak:

Itsasontzia ,Urtea,Non gertatu zen eta Ixuritako petroleo tonak
1 | Atlantic Empress | ,1979 | ,Tobago | 280.000 |
2 | ABT Summer | 1991, | 700 milla Angolatik | 260.000 |
3 | Castillo de Bellver | 1983 , | Saldanha Bay, Sudáfrica | 257.000 |
4 | Amoco Cádiz | 1978 , | Bretainiako frantziar kostan | 227.000 |
5 | Haven | 1991, | Genova, Italia | 140.000 |
6 | Odyseey | 1988, | 700 milla Nueva Eskozua-tik | 132.000 |
7 | Torrey Canyon | 1967, | Scilly Irlak | 119.000 |
8 | Urquiola | 1976, | A Coruña, España | 108.000 |
9 | Hawaiian Patriot | 1977, | 300 milla Honolulu-tik | 99.000 |
10 | Independenta | 1979, | Bosphorus, Turquía | 93.000 |
11 | Braer | 1993 | , Shetland Irlak | 85.000 |
12 | Khark 5 | 1989, | 120 milla Marrokotik | 80.000 |
13 | Jakob Maersk | 1975, | Oporto, Portugal | 80.000 |
14 | Aegean Sea | 1992, | A Coruña, España | 72.000 |
15 | Katina P | 1992, | Maputo, Mozambique | 72.000 |
16 | Nova | 1985, | 20 milla Iran-etik | 70.000 |
17 | Wafra | 1971, | Cape Agulhas, Sudáfrica | 65.000 |
18 | Assimi | 1983, | 55 milla Muscat-etik, Oman | 53.000 |
19 | Metula | 1974, | Estrcho de Magallanes, Chile | 53.000 |
20 | Exxon Valdez | 1989, | Prince William Sound, Alaska | 37.000 |
21 | Prestige | 2002, | A Coruña, España | 77.000 |
Esandakoa ETORKIZUN BELTZA