
Gernikako Bonbardaketa ez dezagun ahaztu.
Hitzak soberan daude.
EZ DAKIT NORBAITEK HAU IRAKURRIKO DUEN EDO ETA ZENBATETAN IDATZIKO DUDAN BAINA "HAU DENA ALDATU NAHI NUKE" IZENBURU APROPOSA DIRUDI NAHI DITUDANAK NAHI DITUDANEAN IDAZTEKO.
luxkoss@gmail.com
Andoaingo Jubilatuak- Memoria Historica
Ondoren Nafarroako Memorien bidean eta Oroituz taldekoek hitza hartuko dute. Bertan dantzariak, bertsolariak eta txalapartariak izango direlarik. Homenaldia Errepublika Bandaren Musikari eta abeslariekin bukatuko da. Talde honek Andoainen zear kalejira bat egingo du eta Kale nagusian antolatutako bazkari batekin bukatuko dira biharko ekintzak.
Andoaingo Fusilatu eta desagerrarazien zerrenda
Etxeberrieta.
Omenaldian 36ko Gerran senitartekoren bat galdu zuten senide eta herritar ugari bildu ziren. Nieves Amondarain oso hunkituta zegoen. Negarrez ere hasi zen berarekin hizketan hasi orduko: «Nire anaia Miguel Andoainen harrapatu eta Tolosako hilerrian hil egin zuten. 20 urte baino ez zituen. Lehen aldia da halako aitormena egiten zaigula. Hemen ditut poltsikoan anaiaren eta amaren argazkiak»
Jone Sancho Arregik ere ez zuen hutsik egin. Bere lehengusu Joseba Barandiaran, Lekunberrikoa, fusilatu zuten, 27 urte zituela. «Lekunberrikoa zen, baina Andoainen lan egiten zuen. Tren Txikiko nagusia zen. Soldaduen trenen bat martxan jarri zuela leporatu zioten. Baina hura gezurra zen, egun hartan berak jai izan zuelako», azaldu zigun Jonek. Amorrazioa zuen Jonek, ordubete lehenago Andoaingo udaletxean izandako ezohiko batzarrean PPko zinegotziak esandakoarengatik.Gernika batailoiarekin Frantziara joandakorik ere topatu genuen omenaldian: Joseba Barandiaran andoaindarra. «Bordelen askatasunaren alde borrokatzera eraman gintuzten hara. Gure batailoian jende ugari hil zen», aipatu zigun. Gerran joan zen Frantziara eta ordutik bertan bizi da. Atzo omenaldia zela-eta, propio etorri zen Andoainera bere emaztearekin.Andoaingo Udalaren izenean, Estanis Amutxastegi PSE-EEko zinegotziak ere parte hartu zuen omenaldian. «Andoaingo Udalak aitortu egiten du, orduko gizakiak zitalki hilak izan zirela, epaiketarik gabe, eta inolako justifikaziorik gabe. Euren biziaz askatasuna eta justizia soziala defendatu zituzten», aipatu zuen. Bere agerraldia «Gora Errepublika» oihukatuz amaitu zuen, eta bertaratutakoen «Gora» ohiuez gain, emakume batek «eta Gora Euskadi askatuta!» oihukatu zuen bihotz-bihotzetik. Izan ere, atzoko argazkia ere ez baitzen ohikoa izan: sozialistak, nazionalistak, abertzaleak, errepublikazaleak eta komunistak bildu baitziren 36ko biktimei gorazarre egiteko. Bertaratutako guztiak pozik ziren amaieran. Antolaketa lanetan aritu den Xabier Lasari elkarrizketa egiten ari ginela, bospasei aldiz eten behar izan genuen senide ugari gerturatu baitzitzaizkion eskerrak eman eta zoriontzeko. Pozik zen ere Xabier Lasa, baina, penaz ere: «Borondate politiko gutxi dago».Orain liburu bat argitaratzekoak dira abendurako.
P
'Egunkaria' absolbitua
Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Tortura salaketez dio "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon". Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.
Berria.info 2010-04-12 - 16:06:32
1. - Gure jakintsuak (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
2. - Odol zaharrak (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
3. - Larra erdian (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
4. - Gernikari (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
5. - Ene maite nauzu (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
6. - Gure herria (Musika: Iñaki Eizmendi-Hitzak: Bernardo Atxaga)
7. - Zintzilik dauden eskuen balada (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
8. - Euskalherria neska balitz (Musika eta hitzak: Iñaki Eizmendi)
9. - Kanta zaharra (Zuberoako herri-kanta)
Honako testu hau www,badok,info web bikainatik atera dut
Iñaki Eizmendi (Andoain, Gipuzkoa, 1952) hamar urterekin hasi zen solfeoa ikasten; horren ondotik, pianoa ikasi zuen, hiru urtez. Gaztaroan Madrilera jo zuen, eta han irudi zientzietako ikasketak egin zituen. Madrildik bueltan, Bilbon bizi izan zen hainbat urtez.
70eko hamarkadaren hasieran hasi zen jendaurrean kantatzen. Haren estiloa zubi bat izan zen aurreko belaunaldiaren -Ez Dok Amairu taldearen ingurukoen- eta kantari berrien artean. Garai hartan molde berezikoa zen Eizmendik egiten zuen musika: ahots gozo baten jabe, hiri giroko istorioak maite zituen. Musikalki rocketik nahiko hurbil zegoen, eta hainbatetan joera progresiboko doinuak egiten zituen. Euskal musikan erabiltzen ziren ohiko akordeetatik kanpo, melodietan aldaketak egitea zuen gustuko. "Ez Dok Amairuren Baga, biga, higa sentikarian txoriez edo txorien metafora erabiliz egiten ziren kantuen portzentaia ikaragarria zen. Geure burua urbanotxoagotzat geneukan, eta geure erreferentzia ez ziren txoriak. Lirikotasun hori ez genuen natura edo izadian bakarrik bilatzen. Gainera, kantagintzan lehen bi gauza ziren: gitarra jo eta kantatu. Teknika gehiago lantzen ahalegindu ginen" (1).
Eizmendiren uzta diskografikoa urria da, baina azpimarragarria. 1977. urtean lehen disko luzea argitaratu zuen: Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña (Movieplay-Kardantxa). Madrilen grabatu zuen diskoa, garai haietan oso ezaguna zen Horacio Icasto ekoizleak zuzendurik. Disko horretan daude Eizemendiren kantu ezagunenetako batzuk: "Ene maitea nauzu", "Larra erdian" eta "Gure jakintsuak". Disko hori argitaratu ostean, soldaduska egitera joan behar izan zuen, eta handik bueltan, berriro kantagintzari ekin zion. 1980. urtean bigarren diskoa argitaratu zuen, Zaldi erratu hatsa (Xoxoa). Disko bikoitza zen, baina arrazoi komertzialengatik bi zatitan karrikaratu zuen Xoxoa diskoetxeak. Lan horretan Errobi taldeko hainbat musikarekin egin zuen lan Eizmendik, eta ekoizle eta moldatzaile lanetan Mixel Ducau aritu zen.
1983an kantagintza utzi zuen Eizmendik. Hortik aurrera oso bakanetan jo izan du zuzenean, ekitaldi berezietan. Esaterako, Gu Gira jaialdian parte hartu du 70eko hamarkadako beste kantari batzuekin. Imanol kantariaren hil osteko diskoan, Bolona-molona (Elkar, 2004) hartu zuen parte, bi kanta abestuz: Rin del angelito eta Sehaska kanta IV, azken hori Antton Valverderekin batera.
Musikaz landa, telebista eta zinemagintza izan dira Eizmendiren zeregin nagusiak. 1981ean Ikuska saileko hamargarren atala zuzendu zuen, Kontrasteak, eta 1984an Euskal Telebistan hasi zen lanean. 1987an, Pausoka ekoiztetxearen sortzaileetako bat izan zen, eta, besteak beste, Goenkale telesaileko zuzendaria izan da. Horrez gain, 2002. urtean FORTA elkartearen bitartez telebistarako egindako film bat zuzendu zuen, Entre cien fuegos, Peter Edwardsekin batera.
Testua: Gontzal Agote